Sartu eta probatu, merezi du!
urtarrila 25, 2017
"Radioooo". Beste herrialdeetako musika ezagutzeko mapa interaktiboa.
Sorpresa ona hartu dut baliabide hau topatu dudanean. Radiooooo izena du eta mapa interaktibo moduan aurkezten da. Bertan, edozein herrialdetako musika entzun dezakegu eta musika-estilo desberdinak ezagutzeaz gain, beste hamarkadetako musika entzuteko aukera ere uzten du: 1900. urtetik gaur egungo musika arte.
Sartu eta probatu, merezi du!
Sartu eta probatu, merezi du!
urtarrila 23, 2017
"Sagarroia". 1. mailarako abestia.
Abesti hau "Kantiruri" metodokoa da, baina bertsio erritmikoagoa eta modernoagoa sortu dut perkusioa gustora egiteko. Idea da, abesteaz gain, gorputza, kuboak eta tutuak erabiltzea.
urtarrila 07, 2017
Erdi Aroko argitzaileak bezala!
Gogogoratzen duzue Guido d´Arezzo? Berak musika idazkera asmatu zuen, ezta? Tetragrama eta nota musikalen izenak.
Baina tetragraman idatzitako musika noizbait ikusi al duzue?
HEMEN Erdi Aroko partitura batzuk ikus ditzakegu. Partitura horiek liburuetan biltzen ziren. Liburu horiek KODIZEAK deitzen ziren.
Monastegiko monjeek partiturak idazten zituzten eta lana izugarrizkoa zen. Hain izugarrizkoa zen liburuen idazkera lau monjeen artean egin behar zela:
- PERGAMINEROA
- KOPISTA
- ARGITZAILEA
- ENKUADERNATZAILEA
Lan guzti hau SCRIPTORIUMen egiten zen.
Bideo honetan ikus dezakezue ardura bakoitza nolakoa zen.
Guk egingo dugu argitzaile eta kopisten lana: Erdi Aroko partitura bat argituko dugu.
Zuek argitzaile eta kopistak bihurtu ahal izateko, txantilloi batzuk sortu ditut (bukaeran hauek deskargatzeko aukera topatuko duzue). Bueno, sortu, sortu baino... kopistarena egin dut jatorrizko partitura batzuetatik atera ditudalako! Hemen, nik egindako adibideak, egia esan, hau egitea pila bat gustatu zait! Espero dut zuek ni bezala disfrutatzea! Gustukoena aukeratuko duzue:
Lan hau hiru fasetan burutuko dugu:
1. FASEA
Gehien gustatzen zaizuen txantilloia aukeratuko duzue eta ondoren, zaharkituko ditugu teknika honekin. Hau da beharko dugun materiala: kafe solublea, ontzi bat, goiradatxo bat, ura, kotoia eta zahartu behar dugun orria.
- Papera zimurtu ahalik eta gehien.
- Papera berriz ireki eta lisatu ahal duzuen gehiena.
- Paper bakoitzeko, kafe solubleko goiradatxo bat hartu (Nescafe modukoa) eta goraida horren erdian ura jarri. Ontzian nahastuko duzue.
- Kotoi zatitxo bat kafe-nahasketan busti.
- Paperaren gainetik pasa.
- Lehortzen utziko dituzue hurrengo klasean margotzen hasteko.
2.FASEA
Margotzeko momentua iritsi da. Bakarrik bi jarraibide emango dizkizuet:
1. lerroak gorriak izan behar dira (Guio d´Arezzok horrela asmatu zuen, beraz fidelak izan behar gara)
2. notak eta letrak beltzez.
3.Ilustratu!
3.Ilustratu!
3. FASEA
Partitura bukatuta egongo denean ertzak erreko ditugu. LISTO!
Proiektu honen ideia ez da nirea izan, blog batzuetan lan honekin topatu banaiz, jatorrizko ideia blog honetakoa da: webdemusica. (Zoritxarrez ez dut inon aurkitu web honenganako aipamenik eta ideia mundiala iruditu zait... beraz, webdemusica, zorionak!)
B letra
D letra
E letra
M letra
S letra
Osatzeke
Hauek dira errubrika batzuen adibideak kopiatu nahi badituzue.
abendua 22, 2016
Gabon kanten jatorria.
Gabon kantak XV. mendean agertu ziren Espainian Berpizkundean, hau da Erdi Aroa eta geroko garaian.
Hasiera batean kantu profanoak ziren. Gogoratzen duzue? Horrek esan nahi du Jainkoari edo Jesusen jaiotzari buruzkoak ez zirela.
Kanta alai hauek herriko gendearentzat interes habdikoak ziren. Badakizue zergatik? Amodioari, gende arteko liskarrei edo entierroei buruzkoak zirelako. Zurrumurru aldizkarian bezala txaskarrillo asko kontatzen ziren!
Gabon kantak kantatzen zutenak gu bezain kuxkuxeroak ziren! Garai hartako kuxkuxero horiei villanoak deitzen zitzaien, baina ez izutu, ez ziren pelikuletako gaiztoak bezala!
Villanoak baserritar libreak ziren. Hortik dator villancico hitza: VILLANO-VILLANCICO.
XVI. mendetik aurrera, eliza gabon kanten arrakasta ikusirik, horiek erabiltzen hasi zen; baina ez txaskarrilloak kontatzeko, herria ebanjelizatzeko baizik. Eta elizetan erabiltzen hasi ziren.
Gai profanoak debekatu ziren eta bakarrik onartu ziren Jesusen bizitzari buruzkoak zirenak.
Juan de la Enzina trobadoreak eta olerkilariak, hasierako kanta profano horiek asko eta asko sortu zituen. Hau da ospetsuenetako bat: "Hoy comamos y bebamos".
abendua 20, 2016
PNG formatoan dauden irudien bilatzailea.
Bilatzaile hau Stick PNG deitzen da eta formato horretan dauden irudiak bilatzeko aukera ematen du.
PNG formatoan dauden irudiek atzealde gardena daukate. Hori oso interesgarria izan daiteke gure muntaietan erabiltzeko: power pointean edo antzekoetan, word dokumentuetan, bideoetan edo web-orrialdetan.
Argazkiak bilatzeko bi modu daude: kategoriaka edo bilatzailean. Dirudienez, irudiak dohakoak dira.
abendua 19, 2016
Erlaxazio ariketak.
Ariketa hauek Inés Castel-Brancorena den "Respira" ipuinatik aterata daude. Aula de Elena bloggean informazio sakonagoa aurkitu dezakezue. Nik egin dut ipuin horretan agertzen diren ariketen aukeraketa bat, gehien interesatzen zaizkidanak 2. zikloko kanta-tailerrean egiteko.
Beti erlaxazio praktika batzuk egiten ditugu, baina modu honetan, irudien bidez, sistematizatuagoa egongo da eta ikasleek beharbada hobeto barneratuko dituzte.
Ariketen azalpen laburra eta irudiak fitxa honetan aurkitu dezakezue.
abendua 15, 2016
"Zapateatua". Pablo Sarasate.
Aste honetako musika-txokoan idazle bihurtzeko erronka luzatu dizuet. Entzunaldi polit batekin sortu behar izan duzue istoriotxo bat, ezta?
Goazen jakitera benetan zertan datzan musika hori! Baina lehenengo musika horren konpositoreari buruz hitz egingo dizuet.
Musikari hau Pablo Sarate deitzen da eta gure etxetik nahiko gertu jaio zen: Iruñan. Bere aita biolin-jolea zen eta 2 urte zituela horrek biolina jotzen erakusten hasi zen.
Zazpi urtez bere aita baino hobeto jotzen zuen eta bere aitak hori ikusi zuenean, biolina jotzeari utzi zion.
Sarasatek zuen trebezia izugarria zen eta 7 urtekin bere lehenengo kontzertua eman zuen arrakasta handiarekin.
Handitan, konposizioa ere ikasi zuen eta oso musika-lan ederrak idatzi zituen; ederrak eta jotzeko OSO ZAILAK, baina oso zailak izan arren horiek guztiak jotzeko gai zen. Horien artean gure musika-txokoarena aurkitzen da: ZAPATEATUA.
Eta zertan datza?
Zapateatua izeneko dantza irudikatzen du. Norbaitek asmatu du?
Hemen daukazue dantzari batek egindako interpretazio bat.
abendua 07, 2016
GABON KANTAK
Has gaitezen ahotsak berotzen gabonak gainean ditugula!
Hemen topatuko dituzue aurten abestuko ditugunak. Etxean ere ikasteko aukera izango duzue!
Egin KLIK irudian abestietara joateko.
azaroa 28, 2016
ERRITMOGRAMA: "Sebillako barberua" (Giaccomo Rossini)
Erritmograma honekin Rossiniren musikaz gozatuko dugu: "Sebillako barberua".
Zein da opera honen argudioa?
Almaviva kondea
eta Rosina maiteminduta daude, baina Bartolo, Rosinaren nagusia dena, Rosinataz
maiteminduta dago eta harekin ezkondu nahi du.
Almavivak eta
Rosinak, Figaro barberuaren laguntzarekin ihes egiten lortzen dute eta azkenik
ezkontzen dira.
azaroa 15, 2016
Erdi Aroko kanona: "Sumer is Icumen in"
Erdi Aroko musika egiteko beste baliabidea prestatu dizuet. Kasu honetan "Sumer is icumen in" kanona da. XIII. mendeko musika-lana da eta udararen etorrera ospatzeko erabiltzen zen.
Baliabide hau jatorrizko bertsioaren moldaketa bat da gelan ditugun instrumentu melodikoekin jo ahal izateko.
Ahotsak edo eskemak banatzen dira eta horiek ostinato moduan interpretatzen dira bata bestearen atzetik sartuz.
azaroa 10, 2016
Qiyan: Erdi Aroko musika arabiarra.
Aste honetako musika-txokoan Marokora bidaiatuko dugu bertako
musika herrikoia ezagutzeko.
Herrialde honek musika-estilo anitzak baditu, erakutsi nahi dizuedana Qiyan izeneko musikariarena da.
Herrialde honek musika-estilo anitzak baditu, erakutsi nahi dizuedana Qiyan izeneko musikariarena da.
Qiyan-ak Erdi Aroko emakume musikariak eta idazleak ziren. Beste instrumentuen artean lautea eta adufea jotzen zuten, konpositoreak ziren, olerkiak idazten zituten eta oso dantzari onak ziren... esan dezakegu talentu handiko emakumeak zirela.
Hemen garai honetan erabiltzen ziren instrumentuak topatuko ditugu:
Hemen garai honetan erabiltzen ziren instrumentuak topatuko ditugu:
LAUTEA
ADUFEA
(Instrumentu hau panderoren familiakoa da, beraz perkusioko tresna da)
RABEL
AL-BUQ
(Euskal Herrian instrumentu hau alboka bezala ezagutzen dugu. Jatorri arabiarra dauka.)
DARBOUKA
Esaten omen da haien kantuak erdi aroko trobadoreentzak inspirazio iturri izan zirela. Hona hemen, Qiyan emakumeen musika:
azaroa 06, 2016
Vivaldiren udazkena. Ipuina eta erritmograma.
Bideo hau Musicaeducaren udazkeneko ipuinaren egokitzapen bat da. Ipuin hori beti gustatu izan zait Vivaldiren musika ezagutarazteko modurik onena delako, baina erderaz dagoenez ez dugu eskolan erabili.
Nire laguntzaile faboritoen laguntzaz euskaratu dugu eta hemen euskarazko bertsio bat, "etxekoa", aurkezten dugu.
Ipuinaren bidez Vivaldiren lana ezagutuko dugu, baina gauzarik onena musika egitea denez, erritmograma honekin musika-tresnak ere erabiliko ditugu.
Disneyko bideo bat:
azaroa 03, 2016
60., 70., 80. eta 90 hamarkadetako arrakastak.
Blog itzel honetan, hamarkada horietako musika-arrakastak aurkitu ditzakegu.
Irratiko "musika eskaintza"ren aukeraketa egiteko ezin hobea!
urria 27, 2016
MUSIKAREN HISTORIA: musika idazkuntzaren hastapena.
Musikaren historia eskolan lantzeko edukiarik zaiena dela iruditzen zait. Normalean gai hau ikasleei ez zaie interesatzen eta nire esperientzian behintzat hori landu behar izan dugunean askotan kexatu izan dira eta ez dute interes handirik erakutsi. Ondorioz, hortikan gutxira azaldutakoa ahaztu egiten dute.
Material batzuk prestatu izan baditut, bideo euskarri bat falta zitzaiguna sentitu izan dut.
Horregatik lanean jarri naiz eta bideo bat prestatu dut. Howard Goodall-ek egindako dokumentalaren laburpen bat da. Bertan saiatu naiz musika idazkuntzaren hastapena azaltzen. Ea kontzeptuak bisualizatuz hobeto ulertzen eta barneratzen dugun!
Gai honetan sakontzeko interesaturik egonez gero, dokumental osoa lotura honetan ikus dezakezue.
Material batzuk prestatu izan baditut, bideo euskarri bat falta zitzaiguna sentitu izan dut.
Horregatik lanean jarri naiz eta bideo bat prestatu dut. Howard Goodall-ek egindako dokumentalaren laburpen bat da. Bertan saiatu naiz musika idazkuntzaren hastapena azaltzen. Ea kontzeptuak bisualizatuz hobeto ulertzen eta barneratzen dugun!
Gai honetan sakontzeko interesaturik egonez gero, dokumental osoa lotura honetan ikus dezakezue.
urria 20, 2016
Errealitate birtuala. Sketchfab.
Sarrera honetan ez dut musikari buruz ezer aipatuko, baina hau ikusi izan dudanean konpartitzeko gogoa piztu zait harrigaria iruditu zaidalako.
Ez dakit ezagutzen duzuen sketchfab. Aplikazio honekin edozein objetua 3Dn sor dezakegu. Baina lasai, 3D-arekin disfrutatu dezakegula lanarik egin gabe aplikazio horretako erabiltzaileek haien lanak konpartitu dituztelako.
Eta ez hori soilik, errealitate birtuala esperimentatzeko aukera ere izango dugu. 3D-ko betaurrekoak izanez gero, objetu horiek hantxe bertan egongo bagina bezala ikus ditzakegu.
Web horretan salseatzen San Juan de Gaztelugatxeko 3D-ko eredu honekin topatu naiz. Ermita modu sinistezinean ikusiko duzue. Nik behintzat flipatu dut...
Klikatu irudiaren gainean eta botoia askatu gabe mugitu sagua!
Ez dakit ezagutzen duzuen sketchfab. Aplikazio honekin edozein objetua 3Dn sor dezakegu. Baina lasai, 3D-arekin disfrutatu dezakegula lanarik egin gabe aplikazio horretako erabiltzaileek haien lanak konpartitu dituztelako.
Eta ez hori soilik, errealitate birtuala esperimentatzeko aukera ere izango dugu. 3D-ko betaurrekoak izanez gero, objetu horiek hantxe bertan egongo bagina bezala ikus ditzakegu.
Web horretan salseatzen San Juan de Gaztelugatxeko 3D-ko eredu honekin topatu naiz. Ermita modu sinistezinean ikusiko duzue. Nik behintzat flipatu dut...
Klikatu irudiaren gainean eta botoia askatu gabe mugitu sagua!
urria 18, 2016
Moby. “Are you lost in the world like me”
Proposatzen dizuedan bideoa Richard Melville Hall (Harlem, York Berria) musika elektronikoko konpositorearen azken lana da. "Moby" izenaz ezagutzen da, eta jakin izan dudanean nondik datorren bere ezizena sorpresa handia hartu dut. "Moby" bere biraitonaren omenez dator. Herman Melville zen, Moby Dick bale zuri beldurgarriaren aita.
Azken lan honetan Mobyk gaur egungo gizarteak sare sozialarekiko pairatzen duen dependentzia smartphonen bidez kritikatzen du oso modu zorrotzean. Hala ere, sare sozialak aipatzeaz gain, egun hain modan dagoen "Pokemon go" ere ukitzen du.
urria 14, 2016
Kanta bilduma.
Elkarrekin daramagun denbora honetan kanta asko egin ditugu. Nire faboritoenak WIX formatoan jarri izan ditut aplikazio horrek behar dugun guztia biltzen uzten didalako (audio, partitura, irudiak, bideoak...).
Gure abestien familia gero eta handiagoa denez, pentsatu dut horiekin guztiekin bilduma bat sortzea. Gaiaren arabera sailkatutak daude, beraz norbaitek faboritoren bat badauka espero dut modu honetan bilaketa errazagoa egin ahal izatea!
urria 10, 2016
urria 05, 2016
Euskal musika-taldeen bideo-aurkezpenak.
Proiektu honi esker, gaur egungo euskal musika-taldeak ezagutuko ditugu. Jarduera honetan, euskal musika-talde bati buruzko bideo bat egin beharko duzue, eta horretarako bi baliabide erabili beharko dituzue: Badok eta Biteable.
Zer egin beharko dugu lan honetan?
1. PAUSOA
Badok web-orrialdean sartu. Bertan, euskal musika-taldeei buruzko informazio asko aurkitu dezakegu, baina gu atal honetan zentratuko gara: musikariak.
Sartuko zaretenean, gustuko duzuen musika-estilo bat aukeratuko duzue (blues, rapa, triki-popa, rocka, reggaea, trikitia, ska...) eta ondoren, musika-estilo horretako musika-talde bat aukeratu.
Eta nola egingo dugu bideo hori?
2. PAUSOA
Bideoa sortzeko erabili beharko duzuen aplikazioa hau da:
Zuen bideoa sortzen hasteko klikatu mezu honetan "Create a new video" eta ondoren bilatu eta klikatu "START FOM SCRATCH".
Jarraian, bideoaren izenburua idatzi zuen izenekin.
Ondoren, klikatu Get started.
Pauso honetan txantilloi bat aukeratu beharko duzue. Lerroak dituztenek testua idazteko balio dute; You image here jartzen dutenek argazkiak jartzeko balio dute.
Diapositibak editatu beharko dituzue. Guztira 13 diapositiba izango dira eta diapositibak gehitzeko hau klikatu beharko duzue:
Horietako bakoitzean informazio hau azaldu behar da:
Jarraian, bideoaren izenburua idatzi zuen izenekin.
Ondoren, klikatu Get started.
Pauso honetan txantilloi bat aukeratu beharko duzue. Lerroak dituztenek testua idazteko balio dute; You image here jartzen dutenek argazkiak jartzeko balio dute.
Horietako bakoitzean informazio hau azaldu behar da:
- diapositiba: musika-taldearen izena.
- diapositiba: idatzi nongoak diren.
- diapositiba: musika-taldeko partaideen izenak.
- diapositiba: musika-estiloa.
- diapositiba: taldearen argazkia.
- diapositiba: taldearen argazkia.
- diapositiba: taldearen argazkia.
- diapositiba: Taldearen hiru abesti idatzi.
- diapositiba: abesti baten izendurua idatzi.
- diapositiba: abesti baten izendurua idatzi.
- diapositiba: abesti baten izendurua idatzi.
- diapositiba: Bideoaren egileak idatzi.
- diapositiba: zuen izenak.
3. PAUSOA
Diapositiba guztiak editatu ondoren, gustuko duzuen taldearen bideoklipa Youtuben bilatu, URLa kopiatu eta bidali nire korreora (anamusika).
Bideoaren audioa zuen korreora bidaliko dizuet; gorde ordenagailuko karpetan. Audio hori zuen bideoan jarriko duzue. Bueltatu Biteable aplikaziora eta klikatu AUDIOan zuen audioa igotzeko.
Sakatu upload a track
Bilatu audioa ordenagailuko karpetan eta igo.
4. PAUSOA:
Azken pausora iritsi zarete!
Build my preview klikatu eta apikazioak zuen lana bideoa bihurtuko du. Listo! Ez duzue ezer gehiago egin behar. Bideoa niri iritsiko zait eta gelanaurkezpenak egingo ditugu!
Lanaren adibide bat utziko dizuet:
iraila 30, 2016
ERRITMOGRAMA: Brandenburgoko 2. kontzertua (J.S. Bach)
Beltzen eta zurien irakurketa lantzen jarraitzeko, bideo hau proposatzen dizuet.
Erritmograma egiteko, J.S. Bach-en Brandenburgoko 2. kontzertua aukeratu dut aurten gure irratian elkarrizketatuko diotela aprobetsatuz. Beraz, bideo hau aurrerago berreskuratuko dugu.
Momentuz eta Bach-en irudian sakondu gabe, beltza eta zurien erritmoak praktikatzeko balioko digu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

















