urtarrila 13, 2016
Agate Deuna
Baliabide honetan Santa Ageda bezperan erabiliko dugun materiala aurkituko duzue. Bertan, letra musikarekin batera landu dezakegu eta margotzeko marrazkiak ere topa ditzakegu.
urtarrila 08, 2016
Plaka-instrumentuak jotzeko metodoa.
Blog-sarrera honetan aurkeztu nahi dizuet plaka-instrumentuak jotzeko erabiliko dugun metodoa.
Metodo honetarako sortu dut hainbat materiala eta beste irakasleak egindakoa ere bildu dut. Horrela, 1. mailatik 6. mailara taldean musika egiteaz gain, musika-hizkuntza finkatuko dugu. Ilusiorekin aurkezten dizuet, ea gustatzen zaizuen eta gela musikaz betetzen dugun.
Abestiak sortzeko erabili ditudan programak hauek izan dira:
- Band-in-a-box, oinarri instrumentalak sortzeko.
- Finale, partiturak sortzeko eta horietatik doinua midi formatuan gordetzeko.
- Fotmat factory, artxiboaren extensioa aldatzeko (miditik-mp3ra)
- Audacity, band-in-a-box-en eta finale-nen sortutakoa elkartzeko, eta baita ahotsa grabatzeko.
azaroa 21, 2015
Irratiaren azken atala: KARMENGO ROKERO.
Kaixo!
Bost irratsaio egin ditugu jada, eta ia musika-txokoaren atal guztiak ezagutu ditugu: Hilabetearen Konpositorea, Planeta Kuxku, Euskal Txokoa... Baina azkena falta zaigu: KARMENGO ROKERO!
Hari esker, musika-estilo desberdinak ezagutuko ditugu: rock, pop, funk, heavy, reggae, blues, soul, rap, hip hop...
Aurkeztuko dizuedan lehenengo taldea "Extreme" deitzen da, eta bere musika-estiloa funky metal bada ere, azpiko bideoa balada akustiko bati dagokio.
Laukote hau estatu batuarra da, eta entzungo dugun kantak, "More than words", 80. eta 90. hamarkadan taldeari ospea eman zion.
Benetan ederra da! Fijatu zaitezte nola kokatzen duten ahotsa goiko soinuak lortzeko...
LETRA
Saying I love you
Is not the words I want to hear from you It's not that I want you
Not to say, but, if you only knew
How easy, it would be to show me how you feel
More than words, is all you have to do to make it real
Then you wouldn't have to say, that you love me
Cos I'd already know
What would you do, if my heart was torn in two
More than words to show you feel
That your love for me is real
What would you say, if I took those words away
Then you couldn't make things new
Just by saying I love you
More than words...
Now that I've tried to, talk to you and make you understand
All you have to do is close your eyes
And just reach out your hands, and touch me
Hold me close don't ever let me go
More than words, is all I ever needed you to show
Then you wouldn't have to say, that you love me
Cos I'd already know
More than words...
More than words...
azaroa 16, 2015
Giza-ahotsen sailkapena.
Giza-ahots desberdinak ezagutzeko eskema hau proposatzen dizuet. Hiru taldetan sailkatuko ditugu:
- Gizonezko ahotsak
- Emakumezko ahotsak
- Umeen ahotsak
azaroa 05, 2015
KASSIA
ZER GERTATU ZEN KASSIA BIZI ZEN GARAIAN?
Kassia bizi izan zen garaia Erdi Aroa izan zen. Garai horretan 10 urteko ume batek, Konstantino IV izenekoa, gobernatu behar zuen. Baina txikia zenez ardura hori bere amak, Irene enperatrizek, bete zuen.
Konstantinok gobernatzeko adina izan zuenean, haren amak ez zion tronua utzi nahi. Ondorioz, Konstantinoren aldekoak bildu ziren eta Ireneren aldekoen kontran borrokatzen hasi ziren.
Azkenik, Irenen aldekoek irabazi zuen eta hura historiako lehenengo enperatriz bihurtu zen.
Gobernatu zuenean, zergak jeitsi zituen eta monastegi zein Konstantinoplako biztanleen alde egin zuen. Esan daiteke herritarrentzat, erregina ona izan zela.
800. urtean, Aita Santuak Karlomagno enperadore koronatu zuen. Iraultza baten ostean, Irene erreginak borroka galdu egin zuen eta Printzeen uhartetara desterratua izan zen.
urria 06, 2015
Oinarrizko ROCK-a
PLASTIKOZKO KUBOAK, perkusioa egiteko aukera pila eskeintzen dizkigute. Baina horrelakorik ez baditugu, danborradako danborrak ere oso aukera ona izan daitezke.
Oinarrizko rock erritmo hau gure kanta faboritoei laguntzeko balioko digu seguru. Egin klik irudian eta hasi praktikatzen!
iraila 28, 2015
Plaka-instrumentuekin jotzeko haur-kanta: "Trentxoa"
Aurkezten dizuedan kanta hegoameriketakoa da. Haur-kanta hau, haur-hezkuntzan egiteko oso aproposa da erraza delako: bi soinuekin egiten da.
Euskaratu dut eta oinarri instrumental bat sortu dut bai haur-hezkuntzan abesteko, bai 1. mailan plaka-instrumentuekin jotzeko. Ea zer iruditzen zaizuen!
iraila 25, 2015
Plaka-instrumentuekin jotzeko kanta: "Arrantzalea".
Haur-kanta ezagun honek, baditu bitarte melodiko errazak. Horiek aprobetsatuz, plaka-instrumentuekin jo ahal izateko moldaketa hau sortu dut.
Estreinatuko dutenak 3. mailako musikari txikiak izango dira!
iraila 24, 2015
Munduko musika desberdinak
Aurkezpen honetan herrialde desberdinetako musika ezagutu dugu. Bidaiatuko dugu?
iraila 19, 2015
KONPOSITOREAK
Sarrera honetan aurkeztuko dizuet zenbait konpositorei buruz sortu dudan bilduma. Bilduma honetan, mendebaldeko musikaren gizon-emakume konpositoreak ezagutuko ditugu.
Mendebaldeko musikari deitzeko modurik ohikoena "musika klasikoa" da. Halere, hori esatea ez da zuzena garai historiko zehatz bati dagokiolako: 1750-1820 urte bitartean gertatu zen garaia, alegia.
Konpositoreak dagozkien garai historikoen arabera sailkatutak daude, eta garai historiko bakoitzako zenbait informazio ere ezagutzeko aukera izango duzue.
iraila 08, 2015
Musika-mintzaira errepasatuko dugu?
"Musika eta euskara" bloggean, Iratxe Allende irakasleak material berri hau sortu du Gabi de la Maza laguntzarekin.
Kanta hau Imanol Urbietak idatzi zuen eta musika mintzairako oinarrizko elementuak biltzen ditu. Beraz, errepasatzeko kanta bikaina da. Horregatik lehenengo zikloan erabiliko dugu ikasi dugun guztia gogoratzeko eta motoreak pizteko!
Mila esker Iratxe!
iraila 02, 2015
Aurkezpenak ON-LINE egiteko aplikazio desberdinak: haiku deck, slidebean, prezi...
Aurkezpenak egiteko modu anitzak daude eta ez aspertzeko, zenbaitetan power point-etik ihes egitea komenigarria da. Hemen utziko dizkizuet aplikazio batzuk. Batzuk ikasleekin probatu izan ditut eta oso ondo moldatu dira.
Haiku deck
Izena emanez gero nahi ditugun aurkezpenak egin ditzakegu.
Alde onak:
Rubén eta Julen M. - Created with Haiku Deck, presentation software that inspires
Slidebean
Aplikazio honen bidez, aurkezpenak modu errazan eta azkarrean egiten dira. Diapositiba bakoitzarako karaktereak mugatuak dira; ondorioz, gure edukiak oso laburtuta egon behar du.
Hiru pausu jarraitu behar dira: lehenengoa, edukina idatzi; bigarrena, diseinua aukeratu, eta hirugarren pausoan publikatzen dugu.Tutorial honetan ikas dezakegu nola sortu gure lehenengo aurkezpena.
Alde onak:
Slideshare
Website honetan gure power-pointak, Word dokumentuak, PDFak eta OpenOffice-ak igo ditzakegu modu pribatuan edo plubikoan konpartitu ahal izateko.
Doakoa da eta erabiltzeko izena eman behar dugu.
Prezi
Betiko aurkezpen modutik aldatzeko prezi oso originala da. Diapositibetan zoom-a egiteko aukera ematen du. Youtubeko bideoak ere txertatu daitezke eta diapositiben arteko aldaketa harrigarriak ere egiteko aukera eskaintzen du.
Prezi egiten ikasteko hemen utziko dizuet tutorial bat.
Haiku deck
Izena emanez gero nahi ditugun aurkezpenak egin ditzakegu.
Alde onak:
- Lanak gorde eta aldatu daitezke.
- Ez zaio gordetzeari eman behar, aplikazio berak egiten duelako. Horrela bermatzen dugu despistatuak diren ikasleek ere bere lana gordeta daukatela.
Alde txarrak:
- Argazkiak izan dira diapositibara egokitu, hau da, ezin dira txikitu edo tokiz aldatu.
Hemen 4. mailako ikasle batzuk eginiko adibidea:
Rubén eta Julen M. - Created with Haiku Deck, presentation software that inspires
Slidebean
Aplikazio honen bidez, aurkezpenak modu errazan eta azkarrean egiten dira. Diapositiba bakoitzarako karaktereak mugatuak dira; ondorioz, gure edukiak oso laburtuta egon behar du.
Hiru pausu jarraitu behar dira: lehenengoa, edukina idatzi; bigarrena, diseinua aukeratu, eta hirugarren pausoan publikatzen dugu.Tutorial honetan ikas dezakegu nola sortu gure lehenengo aurkezpena.
Alde onak:
- Bakarrik edukinetaz arduratzen gara, diseinutaz aplikazioa bera arduratzen da.
- Oso intuitiboa eta emaitzak azkar lortzen dira.
- Doan da.
Hemen uzten dizuet adibide bat:
Slideshare
Website honetan gure power-pointak, Word dokumentuak, PDFak eta OpenOffice-ak igo ditzakegu modu pribatuan edo plubikoan konpartitu ahal izateko.
Doakoa da eta erabiltzeko izena eman behar dugu.
Prezi
Betiko aurkezpen modutik aldatzeko prezi oso originala da. Diapositibetan zoom-a egiteko aukera ematen du. Youtubeko bideoak ere txertatu daitezke eta diapositiben arteko aldaketa harrigarriak ere egiteko aukera eskaintzen du.
Prezi egiten ikasteko hemen utziko dizuet tutorial bat.
Horma-irudi birtualak sortu
Padlet horma-irudi birtualak sortzeko baliabidea da eta musika-gelan erabilpen didaktiko asko eman diezaiokegu: ideia-jasa, entzunadiei buruzko iritziak, gelako-arauak, ikasle-proiektuak burutzeko...
Alde onak:
- Probatu nahi badugu, izena eman gabe hormak sortu ditzakegu, baina horiek ezin dira gorde, ezta editatu ere.
- Oso erraza da!
- Konfiguratuz gero, nahi ditugun partaideek horma berdinean lan egin dezakete.
- Horma plubikoa edo pribatua izan daiteke.
abuztua 07, 2015
Gure gauza faboritoei buruzko COLLAGE bat egiten. Pizap + thinglink
Maria Jesus Camino irakaslearengandik ideia hau hartuta bi aplikazio hauek (pizap eta thinglink) probatzen ibili gara etxean eta asko gustatu zaigu.
Pizap photo editor onlineko irudi-editorea da eta aukera asko eskeintzen dizkigu. Erabiltzen hasteko ez dugu izena eman behar eta lana bukatzean emaitza ordenagailuan gorde dezakegu.
Nahi izanez gero facebook, google+ edota twitter kontuaren bidez erregistratu gaitezke. Modu horretan sortzen duguna konpartitu edo gorde dezakegu.
Alde txar bakarra alboko barrak publizitatez beterik daudela da.
Hasteko "Start" sakatu eta hori ostean, dauden sei atalen artean aukeratu; dena den, ikasleekin erabiltzeko hoberenak hauek dira: "make a collage", "Edit a photo", eta "backgrounds".
Thinglink-ek gure irudiak grafiko interaktibo bihurtzen ditu. Hau da, guk igotako irudi batean elementu "extra" gehitu ditzakegu. Horrela, irudia aberasten dugu, haren informazioa zabalduz eta harekin interaktuatuz.
Thinglink Tutoriala from Ana Petrirena on Vimeo.
Hauek dira etxean sortu ditugun adibide batzuk. Botoien gainean sakatuz gero informazio gehiagarria ikusiko duzue.

uztaila 23, 2015
Historia haurrentzat
Gizakiaren historia erakargarria da kontakizunez beteta eta abenturaz josita dagoelako. Gainera, gure mundua ulertzeko ezinbestekoa da.
Hala eta guztiz ere, oso zaia da gure haurrentzak erakargarriak diren baliabideak topatzea.Topatu dudan bilduma honetan 16 kapitulu jasotzen dira eta bertan, modu hezigarrian eta dibertigarrian, inportanteenak izan diren zibilizazioak aurkezten dizkigute.
Pila bat gustatu zaizkit!!
uztaila 14, 2015
Irudimena askatu eta ipuinak sortu!
Storybird ipuinak sortzeko aplikazioa da. Etxekoekin probatu dut eta asko gustatu zaigu. Ingelesez egon arren oso intuitiboa da. Hemen utziko dizuet tutoriala, baina egia esanda, nik ez dut ezta begiratu ere egin. Askotan gauza horietarako ez dut pazientzia handirik izaten eta zuzenean hasten naiz probatzen.
Sortu duguna utziko dizuet, ez da batere zaia izan eta oso ondo pasatu dugu! Probatzera animatu zaitezte!
Sortu duguna utziko dizuet, ez da batere zaia izan eta oso ondo pasatu dugu! Probatzera animatu zaitezte!
uztaila 09, 2015
BLUES sortu eta inprobisatu!
Berriz ere, Julio Payno-ren baliabide bat konpartitzen dizuet. Kasu honetan blues-aren oinarri instrumentala sortzeko aukera ematen digu. Oso ona da!
Aukera anitzak dira:
- Ezagutu zeintzuk diren blues-a egiteko eskalako graduak, eta horiek erabili.
- Gure instrumentuak atera eta inprobisatu!
- Aplikazioan dagoen xilofonoa erabili gure doinuak sortzeko.
ekaina 28, 2015
Mindomo. Eskemak edo buru-mapak dinamikoki aurkeztu.
Mindomo, lehen-hezkuntzan erabiltzeko aplikazio oso ona da. Izena emanez gero, eskemak edo buru-mapak sortu ditzakegu, eta horiek aurkezpen dinamiko batean erakusten dira.
Alde onak:
- Doakoa da.
- Lanak gure liburutegian gordetzen dira, eta nahi izanez gero editatu daitezke.
- Argitaratzeko bi aukera ematen ditu: publiko moduan eta pribatu moduan.
- Irudiak, oharrak (azalpenak) eta bideoak txertatu daitezke.
ekaina 26, 2015
Gela apaindu nahi duzu? Blockposters, horma-irudiak sortzeko aplikazioa.
Musika-gela antolatzen eta apaintzen ibili naiz eta munduko musikari txoko bat egin nahi izan diot. Mundu-mapa bat horman jartzea pentsatu dut eta hori lortzeko aplikazio hau aurkitu dut.
Blockposters, ONLINE horma-irudiak sortzeko baliabidea da. JPGn formatoan dauden irudiak bakarrik onartzen ditu.
Gustatu zaidana izan da:
Badaude ere beste bi aukerak baina MAC-entzat bakarrik: posterazor eta the big picture. Ez dira online erabiltzekoak, deskargatu behar dira.
Blockposters, ONLINE horma-irudiak sortzeko baliabidea da. JPGn formatoan dauden irudiak bakarrik onartzen ditu.
Gustatu zaidana izan da:
- Ez dugu izena eman behar.
- Ingelesez egon arren oso intuitiboa eta erraza da.
- Emaitza azkarra da eta 5 minutu baino gutxiagotan gure horma-irudia prest izan dezakegu.
Alde txarra:
- Irudiak ahalik eta kalitate hoberen izan behar dute, bestela horma-irudia oso pixelatua ateratzen da.
- Horma-irudia 12 orrietan banatu behar da. Hortik aurrera ordaindu behar da (niretzak behintzat nahi dudanerako nahikoa da).
Hemen doakizuet egin dudan mapa.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)