Marraz-gramen helburua da marrazki bat osatzea abestiaren esaldi musikalen egitura jarraituz trazuen bidez.
ekaina 18, 2020
Marraz-gramak
Marraz-grama izenarekin definitu nahi dut entzuketa aktibo bat burutzeko jarduera hau.
Marraz-gramen helburua da marrazki bat osatzea abestiaren esaldi musikalen egitura jarraituz trazuen bidez.
Marraz-gramen helburua da marrazki bat osatzea abestiaren esaldi musikalen egitura jarraituz trazuen bidez.
ekaina 17, 2020
Intonazioa praktikatzeko bideoak
Bideo hauetan, oihartzunen bidez, noten irakurketa eta intonazioa praktikatuko dugu.
SOL-MI
DO-MI-SOL
DO-MI-SOL-LA
DO-RE-MI
DO-RE-MI-SOL
SI-LA-SOL
DO-RE-MI-FA-SOL
DO-RE-MI-SOL-LA-DO´
MI-FA#-SOL-LA-SI
maiatza 15, 2020
4. mailako lanak. MITOEN SINFONIA.
Hemen ikusi ditzakezue 1. hiruhilekoan egin zenituzten MITOEN SINFONIAko lanak.
apirila 27, 2020
Gernikako bonbardaketa.
Atzo, apirilak 26, 83 urte bete dira Gernika bonbardatua izan zela. Aurten gai hau 6. mailan landu nahi nuen baina bizitzen ari garen egoera dela eta, ezin izan dugu behar bezala egin.
Dena den, gertaera honi buruz jakin eta ausnartu dezakegu etxean gaudela eta hortaz, hemen partekatzen dizuet sortu nuen materiala. Kultura-iturri batzuk baliatuz (Francisco Escudero, Picasso eta Ken Zazpi) umeek gertaera hau ezagutu dezakete.
Memoria historikoa ezinbestekoa da oraina eta etorkizuna ulertzeko, iraganeko gertaerak ezagutu behar ditugu izandako erruak ez errepikatzeko, barkatzeko, injustizien kontra mugitzeko, gerren kontrako aldarrikapena egiteko...
Klikatu irudian eta iraganera bidaiatu!
apirila 19, 2020
"Aitor Ikastolan Kantuz". Badugu bideoa!
Bideoa ikusi baino lehen, zuen inplikazioa eskertu nahiko nizueke. Asko hunkitu naiz ikustean musikari esker, nola bizi izan duzuen, nola disfrutatu duzuen, nola konpartitu duzuen eta azkenik, nola lortu dugun elkarren ondoan egotea. Horregatik, lan asko suposatu izan badu ere, milaka aldiz pena merezi izan du. Mila esker bihotzez!
martxoa 31, 2020
Aitor Ikastolan kantuz.
Kaixo familia eta lankide estimatuak!
Musikaren bidez elkarren artean egoteko proposamena hemendik ere partekatzen dizuet. Animatu parte hartzera!
martxoa 27, 2020
Udaberria iritsi da!
Kaixo familiak,
Nahiz eta etxetik ezin atera, jarduera sorta bat proposatzen dizuet udaberriari ongietorria emateko. Jarduera hauek eskolako txikiengan pentsatzen sortu baditut ere, animatzen den edonork probatu ditzake. Lau jarduera dira: hiru bideo eta laugarrena, jolas interaktibo batzuk.
Lehenengo bideoa ipuina da. Zenbat gauza gertatzen dira udaberrian!
Bigarren bideoa erritmograma bat da. Eskolako tresnak ez ditugunez, etxean daukagun edozein materiala erabili dezakegu erritmoa eramateko. Hau da nire proposamena:
- Loretxoak: plastikozko botila eta goilara bat elkarren artean perkutitzeko.
- Txoriak: lapiko txikia eta goilara.
- Tximeletak: bi zartagin tapak txindata moduan erabiltzeko.
Hirugarren bideo honetan esku jolas bat proposatzen dizuet.
Eta azkenik jolas hauek egin ditzakezue.
Bihotzez, espero dut Vivaldiren udaberriarekin disfrutatzea!! Besarkada bat.
martxoa 19, 2020
Maitetxo itsasoan dago
Kaixo guztioi,
Ah ze egoera bizitzen ari garen, bihotzez espero dut ondo egotea! Egun hauetan espiritua alaitzeko asmoz sortu ditut "Maitetxo" abestia lantzeko hiru bideo.
Euskal Herrian kanta hau ezagutzen dugu Argoitia nebarrebei esker, baina jatorriz kanta eskoziarra da, Bring back my bonnie to me izeneko kanta herrikoia.
Ingelesez bertsio asko dauden arren, euskaraz nik dakidala ez daude asko. Sortu dudana espero dut gustuko izatea eta gozatzea.
Lehenengo bideoan nik abesten dut (ahotsa); bigarrenean aldiz, isil-isilik egongo naiz zuen txanda baita (karaokea); eta azkenengoan gorputz perkusioa egiteko proposamen bat prestatu dizuet.

otsaila 10, 2020
Perkusioa goilarekin
Goilarak folklorean oso erabiliak diren tresnak dira. Askotan ikus ditzakegu trikitilariekin batera jota, fandango eta arin-arinetan.
Ez naiz aditua, baina salseatzen oinarrizko erritmo batzuk ikasi ditut eta zuekin konpartitu nahi dut. Egingarriak iruditzen zaizkit eta gelan gure musika herrikoia lantzen dugunean modu honetan egitea oso polita izan daiteke. Tutorial honetan ikasi dudana konpartitzen dizuet: aholkuak eta zenbait oinarrizko erritmo.
Eta hoberena ikasitakoa praktikan jartzea denez, fandango honetan proba dezakezue. Aupa zuek!
urtarrila 21, 2020
Erritmograma "The legend of the 1900"
Oinarrizko irudi erritmikoak errepasatzeko sortu dut bideotxo hau. Goza dezazuela espero dut!
urtarrila 10, 2020
"Ibiliz ibiliz". Haur-hezkuntzarako abesti aproposa.
Badago Mexikon arreta goiztiarrako gune bat, Centro Nathán deritzona non abesti asko sortu dituzte umeekin lantzeko. Horien artean asko gustatzen zaidanetako bat "Lento muy lento" da. Animatu naiz euskaratzera eta "Ibiliz ibiliz" deitu diot. Oinarrizko mugimendu motoreak lantzeko oso egokia da eta gainera gure eskolako txikiei pila bat disfrutatzen dute.
Bideo honetan Maria Jose Sanchezek egiten duen proposamena asko gustatzen zait. Mugimenduak lantzeaz gain, erritmo koordinaketa ere garatzen du.
Bide batez, aprobetsatuko dut haren yotubeko kanala gomendatzeko ideia piiiiiiila dituelako eta gainera oso-oso onak.
Bide batez, aprobetsatuko dut haren yotubeko kanala gomendatzeko ideia piiiiiiila dituelako eta gainera oso-oso onak.
azaroa 17, 2019
Euskal kanal berria youtuben erritmogramekin.
Zelako aurkikuntza, Youtebeko kanal berri bat haur-hezkuntzara zuzenduta erritmogramekin! Niretzat baliabide hauek mundialak dira erritmo koordinazioa eta irakurketa lantzeko eta baita entzunaldi klasikoak ezagutarazteko. Halere, sortu ditudanak lehen-hezkuntzarako dira eta hutsunea ikusten nuen haur-hezkuntzan. Zelako poza hartu dudan beraren materialen berri izan dudanean.
Baliabideak sortzeak gure komunitatea aberasten du, eta haur-hezkuntza gutxien osatuta dagoen esparrua da nere ustez, horregatik pozteko gauza da.
Kanal honen egilea Bea Garcia Rodriguez da, arreta goiztiarran aditua. Hementxe joan zaitezte haren kanalera irudian klikatzen baduzue:
Bea zoriondu nahi dut egin dituen bideoak oso zainduak eta txukunak direlako. Flipatu dut bideoen aurkezpenekin, pasada bat dira.
Hiru bideo ditu, bata boomwackers ala kanpaiekin egiteko, bestea "El toreador" Bizetena eta hemen jarri dudana "Orduen dantza".
Askotan txikiei fantasiako "Orduen dantza" bideoa jartzen diet; beraz, erritmograma honekin entzunaldia jarduera aktibo bihurtuko dugu. Mila mila esker, Bea!! Segi bideoak egiten meseeeeeeee!!!!!
urria 24, 2019
"Bach-en Minuettoa" erritmograma.
Hirugarren mailan 3/4 konpasa lantzen dugu eta erritmograma hau oso aproposa da erritmo hirutarra barneratzeko.
Minuettoa musika-tresnekin jo baino lehen, binaka jarrita egiten dugu bata bestearekin eskuak kolpatuz modu honetan:
1-izterra (azentua)
2-txalo (pultsua)
3-eskuak elkar kolpatuz (pultsua)
Minuettoa musika-tresnekin jo baino lehen, binaka jarrita egiten dugu bata bestearekin eskuak kolpatuz modu honetan:
1-izterra (azentua)
2-txalo (pultsua)
3-eskuak elkar kolpatuz (pultsua)
iraila 25, 2019
Asanblada musikala haur-hezkuntzan.
Zuekin konpartitu nahi dut aurten martxan jarri dudan asanblada musikala. Momentuz 5 urtekoekin martxan jarri dut, baina aurrerantzean 4 urtekoekin ere egiteko ideia daukat. Asanblada hau egiteko instrumentuaz baliatu naiz.
Lurrean aeronfix gardenarekin itsatsita, musika-tresnak jarri ditut familiaka antolatutak:
Lurrean aeronfix gardenarekin itsatsita, musika-tresnak jarri ditut familiaka antolatutak:
- Haizezkoak: arrosa kolorekin
- Harizkoak: urdina kolorekin
- Perkusioa: berdea kolorekin
Instrumentuek markatzen dute ikasle bakoitzaren esertokia, baina jakiteko bakoitzari zein instrumentu egokitu zaion, zerrenda hau erabiltzen dugu. Ezkerreko zerrenda A taldeari dagokio , eta eskuinekoa B taldeari.
Polita da ikustea nola gelan sartzerakoan jotzen duten zerrendara bere tokia gogoratzeko, edo beraien artean elkar laguntzen dira tokia aurkitzeko: "Zu tronpeta zara!".
Zerrenda horretan ere arduraduna nor den ikusten da, beraz bakoitza oso ondo kokatzen da gelan sartzerakoan eta momentu horretako "kaosa" saihestu dezakegu.
Ikasle bakoitza bere tokian dagoenean, ordenean eta txandaka, bakoitzari egokitu zaion instrumentuaren izena esaten hasten da. Saioa aurrera eramaten dugu eta amaitu baino bost minututxo lehenago, arduradunaren instrumentuaren bideoa ikusten dugu.
Instrumentuen izenak ongi ikasi dutela ikusterakoan, tokiz aldatuko ditut.
Momentuz gehiagorik ez zait bururatu, baina uste dut baliabide honek jokua emango digutela!
ZER EGITEN DU ARDURADUNAK?
Nire ondoan eseritzen da eta sol giltzako lepoko bat ipintzen du.
- Horman dagoen sol giltza errepasatzen du.
- Kantatzen dugunean, bere bi abesti faboritoenak aukeratzen ditu eta gitarra txikitxo bat ere jotzen du.
- Musika-tresnak banatu eta jaso egiten ditu.
- Gelatik ateratzean hilarako bigarrena da (gelako arduraduna lehenengoa da).
Bueno, honeraino iritsi da zuekin konpartitu nahi nuena. Esperientziaren bat kontatu nahi baduzue, antzeko zerbait egiten duzuelako edo zeharo desberdin eta primeran funtzionatzen zaizuena ba.... nik entzuteko eta ikasteko prest nago! Badakizue gu garela musika-irakasleak bere bakardadean... beraz animatzen zaituztet konpartitzera!
iraila 20, 2019
"Merkatu persiar batean" erritmograma.
Erritmograma honekin oinarrizko irudi erritmikoak errepasatuko ditugu: kortxeak, beltzak, zuriak eta haien isiltasunak.
iraila 13, 2019
"Baba Yaga" erritmograma.
Baba Yaga, Mussorgskyren "Erakusketa baten koadroak" obra osatzen duten margoetako bat da. Pieza laburra eta indar handikoa da eta gelan guztiz bizitzeko asmoz erritmograma hau sortu dut. Goza dezazuela espero dut!
iraila 10, 2019
maiatza 25, 2019
Alostorrea
J.A. Arana Martijak dion bezala, Alostorrea musika eta letra batera dakarren euskal kantarik zaharrenetako bat da. Kanta hau eresi bat da eta bertan Alosen gertatutako zoritxarreko gertaerak kontatzen dira:
Alostorrea Debako etxe nagusi baten izena zen. Bertako jauna, Beltran Perez de Alos, bi aldiz ezkondu zen.Lehenengo emaztearekin alaba bat izan zuen, Uxue izenekoa.
Alargundu zenean, Alos jauna berriro ezkondu zen. Alosek, biziki maite zuen Uxue, baina emazte berriak berriz, ez zuen batere maite.
Halako batean, Beltran Perez de Alos jaunak, gerrara joan izan behar zuen.
Gerran zela, emaztearen eskutitz bat jaso zuen. Bertan Uxue, alaba maite hark, sasikume bat, hau da, aitorik gabeko haurr bat izan zuela esaten zion.
Beltran jauna triste, etxera itzuli zen.
Dorrea begien bistan zuela, zuzenean etxeratu ordez, taberna batera joatea pentsatu zuen. Afaltzen ari zela, bi gizon sartu ziren ozenki hitz egiten.
Jaioberri horri buruz hitz egiten ari ziren eta batek Alos jaunaren emaztearen antza handia zuela esaten zuen.
Beltranek hau entzun zuenean, egia jakin behar zuela erabaki zuen.
Honela bada, hilkutxa baten barruan sartzea bere ezpatarekin eta gisa horretan etxera eramateko agindua eman zien haren gizonei.
Alostorrea senidez eta lagunez bete egin zen, denak negar batean. Txandaka, denak pasatu ziren hilkutxaren aurretik hildakoari azken agurra emateko.
Uxueren txanda iritsi zenean, aitari musu bat eman zion kopetan. Gero, bertso batzuk kantatu zituen dorrean jaiotako haurraren jatorria adierazten zutenak: haren emaztea eta haren lehengusu "Bela Beltza"rean zena, alegia.
"Bela Beltza" ere bertan zen, eta bertsoak entzun zituenenan Uxue hiltzeko asmoz hurbildu zen.
Beltran de Alos jauna, bere hilkutxatik jaikiz, ezpata hartu eta "Bela Beltza" hil zuen.
Iturria: Debako udala
Alostorrea Debako etxe nagusi baten izena zen. Bertako jauna, Beltran Perez de Alos, bi aldiz ezkondu zen.Lehenengo emaztearekin alaba bat izan zuen, Uxue izenekoa.
Alargundu zenean, Alos jauna berriro ezkondu zen. Alosek, biziki maite zuen Uxue, baina emazte berriak berriz, ez zuen batere maite.
Halako batean, Beltran Perez de Alos jaunak, gerrara joan izan behar zuen.
Gerran zela, emaztearen eskutitz bat jaso zuen. Bertan Uxue, alaba maite hark, sasikume bat, hau da, aitorik gabeko haurr bat izan zuela esaten zion.
Beltran jauna triste, etxera itzuli zen.
Dorrea begien bistan zuela, zuzenean etxeratu ordez, taberna batera joatea pentsatu zuen. Afaltzen ari zela, bi gizon sartu ziren ozenki hitz egiten.
Jaioberri horri buruz hitz egiten ari ziren eta batek Alos jaunaren emaztearen antza handia zuela esaten zuen.
Beltranek hau entzun zuenean, egia jakin behar zuela erabaki zuen.
Honela bada, hilkutxa baten barruan sartzea bere ezpatarekin eta gisa horretan etxera eramateko agindua eman zien haren gizonei.
Uxueren txanda iritsi zenean, aitari musu bat eman zion kopetan. Gero, bertso batzuk kantatu zituen dorrean jaiotako haurraren jatorria adierazten zutenak: haren emaztea eta haren lehengusu "Bela Beltza"rean zena, alegia.
"Bela Beltza" ere bertan zen, eta bertsoak entzun zituenenan Uxue hiltzeko asmoz hurbildu zen.
Beltran de Alos jauna, bere hilkutxatik jaikiz, ezpata hartu eta "Bela Beltza" hil zuen.
ABESTIA HEMEN klikatuz deskargatu dezakezue.
Abesti hau orain dela urte mordo topatu nuen interneten. Instituto bateko ikasle batzuek egindakoa da. Tamalez gaur egun ez dut gogoratzen institutoaren izena eta ezin dut lotura aurkitu interneten. Norbaitek honen berri izango balu, pila bat eskertuko nioke edozein informazio. Lan bikaina egin zuten eta merezi duten aipamena egin nahiko nieke.
Azpian dagoen dokumentua Debako udalak sortu zuen materiala da Alostorreko kondairaren inguruan.
maiatza 02, 2019
"My Sharona" Proposamen erritmikoa.
"My Sharona" The Knack taldearen kantarik ospetsuena da. 1979an argitararu zen eta oso kanta potentea da, nire faboritoenetako bat.
Praktikatuko eta biziko dugu proposamen honen bidez. Beharko dugun materiala bitxia eta sinplea da: irakurtzen zaudeten liburu bat, bi errotulagailu eta kartulina. Arraro xamar, ezta?
Zin dagizuet emaitza kuriosoa eta dibertigarria dela, bideo honetan ikus dezakezuen moduan, eta animatuta bazaudete denbora galdu gabe has gaitezke!
Hemen daude abestian zehar egin beharko ditugun erritmo guztiak bukle moduan, beraz lehenengotik hasi eta ongi ateratzerakoan hurrengoa saiatu! Ispilu moduan daude, errezagoa izan dadin ;-)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)