iraila 22, 2022

BIDEO EDITORE BERRIA: DaVinci Resolve

Askotan galdetu didazue ze bideo editore erabiltzen dudan nire bideoak sortzeko, eta tamalez erantzuna ez zaizue baliagarria izan ordainketa bidezkoa delako (Adobe Premiere). Aukera libreak, hau da, doakoak bilatu izan ditut eta aukera majoenen artean OpenShot gomendatu egin nizuen (post bat idatzi nuen honen inguruan), baina egia esan zituen aukera xumeegiak ziren... tira! asteko agian batzuentzat baliagarria izan da!

Orain dela oso gutxi, xataka blogean kriston aurkikuntza topatu dut, eta aitortzen dizuet Adobe Premierra ez dut deus gehiago erabiliko! Davinci Resolve ordainketa bitarteko sowtware bada ere softwarearen %80a erabiltzeko aukera uzten du DOAKO BERTSIOAN. Honek esan nahi du aukera piiiiiila dituela! Eta niretzat aukera onena AUDIOA eta IRUDIAK bertatik editatzeko aukera usten duela ere. La booooombaaaaaaa!!!!! Zenbat denbora aurrezten den!!! Nik normalean alde batetik audiorako Audacitya eta bestetik zenbait irudietarako Photoshopa erabili izan ditut, eta honekin dena bertan!!!!!

Oso funtzio partikularrak eta mugatuak daude ordainketa bitarteko moduan, eta nik erabiliko dudanerako ez ditut faltan botako. 

Salseatu ditudan bideotxo batzuk utziko dizkizuet zuen burua kokatu nahiko bazenukete. Hemengo honetan, erabiltzen hasteko  pauta batzuk jasoko ditugu, gure burua kokatzeko oso ona iruditu zaidana; bestalde, animatuko bazinateke hura deskargatzera, hemen lotura topatuko duzue; eta azkenik bideo honetan programa deskargatzeko tutoriala ere ikus dezakezue.


2 iruzkin:

  1. Ossoo itxura onaaaa!! frogatuko dut.
    Mila esker Ana, eta animo ikasturtearekin!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bai Iratxe! agian hasieran apur bat kosta egiten du, baina behin trukoa harrapatuta oso intuitiboa da. Dena den, zerbaitekin ataskatzen bazara badakizu lasai asko galdetu ahal didazula. Ikasturte ona zuri ere!

      Ezabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?