Informazio iturri desberdinetan irakurriz aurkikuntza honekin egin dut topo. Ez bada euskarak duen kantarik zaharrena, zaharrenetariko bat bai behintzat. Zaharrenak Erdi Aroaren bukaerakoak dira: Alostorrea eta Berterretxeren Khantoria, 1434-1449 urte bitartekoak.
Iturria: Jose Antonio Arana Martija "Música Vasca"
Halere, sarrera honetan eta izenburuak dion bezala, "Jançu Janto"ri protagonismoa emango diot.
Euskarazko kanta honen jatorria aurkitzeko Errege Katolikoen gortera bidaiatu behar dugu; XVI. mendearen hasieran gaude.
"Jançu Janto" Palazioko Musika Kantutegiari dagokio. Kantutegi hau eskuidatzi bat da non Errege hauen gortean abesten ziren kantak jasotzen diren. Kanta hauek gorteko festak alaitzeko erabiltzen ziren eta gehienak erderaz daude. Bi aurkitu dira euskerazko esaldi batzuk dituztenak eta bi hauetatik bat "Jançu Janto" da.
Gorteko "kopistak" kantu hauen transkripzioaz arduratzen ziren eta euskera tutik ulertzen ez zutenez, ahal zutena idazten zuten; horregatik testua ez da batere ulertzen.

Jançu Janto, dego de Garçigorreta,
Jançu Janto dego de Garçigorrá.
Arre chacorra çei degueçu, gavian dani levari,
Maria Roche çerca mora en cantar viçerraco,
es naqui en Artajona por do Gurgurengoá,
por do pasa Ochoá candia jaroa por do veroá
vero vero veroá Estangurria rrico va.
Kanta oso polita da, hemen entzun dezakegu Adolfo Ostaren bertsio zoragarria. Eta hau bertsio modernagoa da.
Beherago, "accento" web-orrian kanta honen partitura topatu dut. Auskalo! beharbada XVI. mendeko abesti hau XXI. mendeko eskoletan entzuten dugu!
iturriak: http://hedatuz.euskomedia.org/7143/1/13059065.pdf
https://www.santelmomuseoa.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&id=119&Itemid=30&lang=es&idn=15492
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?