urria 27, 2024
urria 08, 2024
BatuArte. Ikas-egoerak.
BatuArteren helburuetako bat da musika-irakasleek ematea arte-hezkuntzaren arloa bere osotasunean, arteetatik gertuen gaudenak garelako. Gure konpromisoa da arteen hezkuntza proiektu artistikoen bidez egituratzea eta lehentasuna ikas-egoerak sortzea izan da. Ikas-egoera horietan, beste arlo batzuekiko diziplinartean emanez, arte-hezkuntza eta gure kulturaren transmisioa lehen hezkuntzan bermatuta dagoela ziurtu nahi dugu. Poztasunerako, ikastetxe batzuetan hasi dira horrelako apustua egiten eta espero dugu geroz eta ikastetxe gehiagora iristea.
Artea ardatza moduan duten lehenengo ikas-egoerak bildu ditugu biltegi honetan, hauetako batzuk BatuArte kideak sortutakoak eta beste batzuk beste musika-irakasle sortutakoak. Gehienak 3. zikloan erabiltzeko dira, batzuk osatuak, beste batzuk osatzeko prozesuan.
Zer deritzozue? Animatu eta komentatu, FeedBacka oso inportantea da!
maiatza 05, 2024
Arte Hezkuntza berpiztu!
"BATUARTE. Musikatik Arte Hezkuntzara" leloa duen proiektua azaroan martxan jarri genuen eta orain proiektu honen helburuak eta justifikazioa definitu ditugu.
IKASTETXETAN ARTE HEZKUNTZA BERPIZTU NAHI DUGU musikak, arteak eta kulturak behar duen tokia berreskuratu dezaten. Estamentu asko barne hartzen dituen proiektua da: familiak, irakasleak, elkarteak, musikariak edota artearen lotuta dagoen edozein pertsona edo eremua.
Gurekin bat egiten baduzue mesedez SARTU HEMEN eta atxikimendua eman! Zuen atxikimendua (sinadura bat da) ezinbestekoa dugu aurrerapausoak eman ahal izateko.
apirila 28, 2024
BI KOKOAK
IMPROVE Educación Musical Malagako musika-hezkuntzako zentro bat da, eta, konfinamendu garaian, bideo interesgarri batzuk igo egin zituzten etxeko txikienei musika gerturatzeko.
Oso gai interesgarriak dituzte, eta ekarri dizuedan proposamena hau lankide batek aspaldi egin zuen aurkikuntza bat da (mila esker Dabid!)
Kanta ezin hobea da eskuen eta haien soinu-aukeren koordinazio erritmikoa garatzeko.
Abestiaren hitz bakoitza eskuekin egingo dugun erritmo bati lotuta dago:
- HAITZULOA
- PALMONDOA
- KOKOAK
- BURUA
martxoa 11, 2024
Piano piano abestia
Duela urte batzuk, bideoak sortzea nahiko lan neketsua eta konplexua zen, eta, horretarako, programa zailak erabiltzeaz gain bideoak editatzeko gutxieneko ezagutzak beharrezkoak ziren. Ez zen guztion eskura zegoen lan bat. Denbora eta pazientzia handia behar zen, nire esperientziaren arabera.
Gaur egun, aurrerapen teknologikoei esker, oso erraza da bideoak sortzea, eta ikasleei bideoak sortzen ere irakatsi diezaiekegu.
Xirula Mirulako PIANO PIANO abesti bat grabatzera animatu naiz (mila esker Aintzane aurkikuntzagatik) eta CANVA erabili dut oso-oso aukera erraza baitu eta bideoak sortzeko diseinuko aukera piloa baitu ere. Nik gomendatzen dizuet, zalantzarik gabe.
Abesti honek maitemindu egin nau eta zerbait sortzera ezin izan naiz erresistitu! Gustatuko zaizuelakoan, hortxe duzue!
urtarrila 08, 2024
Danborrada. Historia apur bat.
Donostiako festaren jatorria topatzeko Napoleonen tropa frantsesek hiria okupatu zuten garaiaraino hatzera egin behar dugu. 1800. urte inguruan (1808-1813), frantsesek Donostiako hirian guardiak egiten zituzten eta desfilatzen zuten bitartean, danborra jotzen zuten. Kalean, hiriko jendearekin zeharkatzen ziren.
Garai hartako donostiarrak, alde zaharreko iturrietara joaten ziren haien barrilak urez betetzeko, eta oso bromazaleak zirenez danborren soinua imitatzen omen zuten.Estan ohi da hortik datorrela danbor eta barrilen erabilpena danborradan, baina sinesmen hori egon arren, badirudi historia guztiz desberdina dela.
1. San Sebastian Donostiako patroia da, baina zein izan zen Sebastian?
Erromatar armadako soldadu bat izan zen eta bere enperadoreak, Dioclecianok, goardia pretorianako buruzagia izendatu zuen.
Sebastian kristaua zen eta garai horretan, 270. urtean, erromatar inperioan jainko erromatarrak ez ziren beste jainkoak adoratzea debekatuta zegoen.
Alabaina, Diocleciano enteratu zen eta Sebastian hiltzera kondenatu zuen.
3. Nola bihurtu zen santua?
Sebastian hiltzeko, Dioclecianok geziak jaurtitzeko agindua eman zien bere soldaduei. Halere, Sebastian bizirik atera zen.
Gertaera hau kristauek miraritzat hartu zuten eta santu bihurtu zuten.
1600. urte inguruan hasi omen zen San Pedron izurri epidemia bat. Gaixotasun hori oso kutsakorra zen eta denbora gutxi batean gendea hiltzen hasten zen.
Izurria gainditu zutela ikusita, San Sebastian hiriko patroia izendatua izan zen eta santuari ezker ona azaltzeko asmotan urtero prozesioak antolatu ziren Santa Maria elizatik Antiguoraino.
BIDEOAK SORTU "Euskal musika-taldeak" berrituta
Lan honetan gaur egungo EUSKAL MUSIKA TALDEAK ezagutuko dituzue, eta informazio guztia BIDEO moduan aurkeztuko duzue. Horretarako bi baliabide erabiliko dituzue:
1. BADOK
WEB ORRIALDE bat da. Bertan, euskal musika-taldeei buruzko informazio asko aurkitu dezakezue.
Sartuko zaretenean, gustuko duzuen musika-estilo bat aukeratuko duzue (blues, rapa, triki-popa, rocka, reggaea, trikitia, ska...) eta ondoren, musika-estilo horretako musika-talde bat aukeratuko duzue.
Zer informazio jaso behar dugu?
1. TALDEAREN IZENA
2. MUSIKA ESTILOA
3. NONGOAK DIREN
4. PARTAIDEEN IZENAK
5. GEHIEN GUSTUKO 3 ABESTI
6. HAIEN HERRIAREN ARGAZKI BAT
7. TALDEAREN 3 ARGAZKI
8. AUDIO BAT
Argazkiak eta audioa ordenagailuan gorde behar dituzue. Horretarako, IKASTOLAKO SAREAN karpeta BAT sortu beharko duzue.
2. CANVA
Taldearen informazioa (orri batean) eta argazkiak ordenagailuan gordetak dituzuenean, BIDEOA sortzen hasiko zarete. Erabili beharreko aplikazioa CANVA da.
CANVA erabiltzen hasteko, LEHENENGO PAUSOA GMAILen sartzea da Canvako GONBIDAPENA ONARTZEKO.
Bigarren pausoa, azpian dagoen linkan KLIKATU bideoa sortzen hasteko. Jarraibideak diseinuan bertan daude.
Gustuko duzuen musika taldearen bideoa bilatu YouTuben eta URLa (helbide elektronikoa) KOPIATU.
Hemen dagoen linkan KLIK EGIN eta URLa bertan itsatsi. Ondoren, DOWNLOAD klikatu.
azaroa 19, 2023
Musikatik Arte Hezkuntzara: BatuArte
Pasa den ekainean irakasle talde bat bildu ginen musika-hezkuntzak gaur egun bizi duen egoera larriari buruz eztabaidatzeko eta musika-irakasle guztien iritziak eta esperientziak ezagutzeko galdetegia bat sortzea erabaki genuen, musika-hezkuntzaren egungo egoeraren diagnostiko bat egin ahal izateko.
Hilabete horren bukaeran LHko ikastetxe publikoetara agurra eta galdetegia bidali genuen eta irailean, geroz eta irakasle gehiagotara iristeko Telegram kanal bat sortu genuen galdetegi hori ahalik eta gehien zabaltzeko .
Ondorioztatu dugu Arte Hezkuntzak eta, musika irakasgaiak zehazki, ezin diola erantzun gaur egun curriculumak eskatzen duenari eta gainera, espezialistak garen bezala, ikusten dugu kulturaren transmisioa legez behar den bezala ez dugula bermatzen gaur egun indarrean dagoen plantamenduarekin; arte hezkuntza bi irakasgaietan banatzea: plastika eta musika.
Eraldaketa egiteko unea iritsi dela uste dugu eta hori bideratzeko lantalde eragile bat sortu dugu BatuArte izenekoa "Musikatik Arte Hezkuntzara" leloa duena eta musika espezialista erdigunean jartzen duena Arte Hezkuntzaren arduradun osoa bihurtzeko.
Web-orri bat sortu dugu eta bertan galdetegiaren emaitzak, lantaldearen partaideen izenak, estatuan gauzatzen ari diren antzeko ekimenei buruzko informazioa eta gauza gehiago bildu ditugu.
Ezinbestekoa dugu gendea gurekin lantaldean parte hartzea; beraz, gai honekiko motibazioa eta gogoa baduzu animatu nahi zaitut gure lantaldekoa izateko. Harremanetarako emaila web-orrian duzu.
ANIMATU ETA SARTU, ZURE LAGUNTZA BEHAR BEHARREZKOA DA. Sare bat sortzeko unea iritsi da, gure bakardadea albo batean utzi behar dugu behingoz.
Bukatzeko, gure lantaldearen AZKEN BERRIAK jasotzeko Telegrameko difusio kanal bat sortu dugu BATUARTE BERRIAK izenekoa. HARPIDETU eta ez galdu ezer ez!
urria 30, 2023
MUSIKA ABN eta material manipulatiboak
Duela urte gutxi, eskolan trantsizio bat egin da matematika-ikaskuntzan, eredu tradizionaletik ABN metodo gisa ezagutzen den eredu manipulatibora. Metodo hori Jaime Martínez Monterok sortu zuen eta bere esperientziatik abiatuta, metodo hau garatu zuen: matematika-alderdiak manipulaziozko jardueren bidez landu material desberdinekin: zotzak, kartak, botoiak, dadoak, txartelak...
ekaina 19, 2023
ekaina 06, 2023
ekaina 01, 2023
"Pilotarekin". Haur-hezkuntzarako abestia
Abesti hau Estefanía Guzmán eta Vicente Valverdek konposatutako lana da. Haiek Ba-Ba Haur Hezkuntzarako musika ekimeneko sortzaileak dira eta haurrekin musika lantzeko proposamen asko dituzte.
Ekarri dizuedan honetan oso modu atseginean landu dezakegu pultsazioa haurrekin. Asmoa da pultsua gorputzaren zati batzuk pilotarekin kolpekatuz eramatea, baita ezkerreko nahiz eskuineko eskua erabiliz ere. Bikoteka ere egin daiteke, kantaren letraren arabera pilota bikotearekin trukatuz. Hemen duzuen bideoan ba-ba proiektuko kideek erakusten digute nola egin behar dugun.
Musikako bertsiorik bakarra aurreko bideokoa denez, eta asko gustatu zaidanez, moldaketa musikala eta ahotsa jarri diot (mila esker Arantzazu letra euskaratzeagatik!). Hementxe uzten dizuet prestatu dudan bideotxoa baita audio deskargarriak ere:
maiatza 23, 2023
"Itzulera" ukelelearekin jotzeko
Itzulera abestiaren moldaketa bat prestatu det ukelelean ikasi ditugun akordeekin jo ahal izateko: C-F-G
apirila 23, 2023
Munduko abestirik zaharrena
Ez dakit nola hasi blog-sarrera hau, ezin baitut Seikilosko Epitafio izenez ezagutzen den kantarik zaharrenaz hitz egin, hau baino zaharragoa den beste bat aipatu gabe: Ugaritako-Nikkal ereserkia.
Ugaritako ereserkiak antzinakoena izateko ohorea eraman beharko luke, baina abestia ez dago osorik, eta ezinezkoa da gaur egungo notaziora transkribatzea. Horregatik, deszifratzeko eta erreproduzitzeko saiakera asko egin dira eta interpretazio asko daude; dena den, jotzeko moduari buruzko hurbilketa txiki bat lortu da soilik.
Seikilo Epitafioa aldiz, bere osotasunean kontserbatutako abestia denez, bere testu eta notazio musikalarekin, zaharrena dela jotzen da. Epitafioa Kristo ondorengo I. mendekoa da, nahiz eta zenbait autorek lehenago jotzen duten, Kristo aurretik II. mendean kokatuz.
Aintzinako Greziakoa da, eta marmolezko zutabe batean aurkitu zuten, Seikilosek bere emazte Euterperentzat eraiki zuen hilobiaren gainean, Efesotik gertu, egungo Turkian.
Hau da zutabean agertzen den trankripzioa:
-Goikaldeko marratxoek IRAUPENA adierazten dute
-Erdian dauden letrak NOTAK dira
-Azpian, epitafioaren LETRA dago. Hau da itzulpena:
Bizirik zauden bitartean, distira egin, ez duzu inolaz ere ez sufritu behar. Bizitzak gutxi irauten du, denborak dena eskatzen du.