maiatzak 06, 2016

Boomwhackalacka Extreme. 6.C maila eta plaka-instrumentuak.

Aspalditik kanta hau probatu nahi nuen ikasleekin eta behingoz egin dugu. Emaitzarekin ez nago pozik, ez... HURRENGOA! hau da, nagoela SUPER pozik egin duzuen lanarekin, lan bikaina!!!. Hori bai, nekea eta energia utzi dugu bidean, baina uste dut pena merezi izan duela! ZORIONAK!


4 iruzkin:

  1. Emaitzarekin ez zaudela pozik diñozu???? primerako lana egin duzue!! zalantzatxo bat zenbat, saiotan prestatu duzue? eta prestatzen egon zareten bitartean beste zeozer egin duzue edo saio osoa honetarako?

    Zorionak!

    Iratxe

    ErantzunEzabatu
  2. Hay ama!! ba ironia erabili nahi nuen esateko super pozik nengoela, baina ez naiz batere ondo azaldu! aldatu dut bada-ezbada!

    Bost saio erabili ditugu, gaurkoa barne, eta gaur bukaerako 15 minutu erabili ditugu emanalditxoa egiteko.
    Bost saio hauetan bakarrik landu dugu kanta: hasieran partitura audio batekin jarraitu dute, gero beroketa lana egin dugu, ondoren intentsitatea landu dugu (apuuffff, hasieran ze fuerte jotzen zuten!!) eta pixkanaka montagea egiten joan gara.

    Nagoen eskola oso ongi hornituta dago plaka-instrumentuekin, eta horrelako gauzak egiteko aukera dago, beraz suerte handia daukat! (eta gainera gustatzen zait!).

    Mila esker mezuagatik, laister arte!





    ErantzunEzabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?