urtarrila 08, 2016

Plaka-instrumentuak jotzeko metodoa.

Blog-sarrera honetan aurkeztu nahi dizuet plaka-instrumentuak jotzeko erabiliko dugun metodoa.
Metodo honetarako sortu dut hainbat materiala eta beste irakasleak egindakoa ere bildu dut. Horrela, 1. mailatik 6. mailara taldean musika egiteaz gain, musika-hizkuntza finkatuko dugu. Ilusiorekin aurkezten dizuet, ea gustatzen zaizuen eta gela musikaz betetzen dugun.

Abestiak sortzeko erabili ditudan programak hauek izan dira:
  •  Band-in-a-box, oinarri instrumentalak sortzeko. 
  • Finale, partiturak sortzeko eta horietatik doinua midi formatuan gordetzeko.
  •  Fotmat factory, artxiboaren extensioa aldatzeko (miditik-mp3ra)
  • Audacity, band-in-a-box-en eta finale-nen sortutakoa elkartzeko, eta baita ahotsa grabatzeko. 



azaroa 21, 2015

Irratiaren azken atala: KARMENGO ROKERO.

Kaixo!

Bost irratsaio egin ditugu jada, eta ia musika-txokoaren atal guztiak ezagutu ditugu: Hilabetearen Konpositorea, Planeta Kuxku, Euskal Txokoa... Baina azkena falta zaigu: KARMENGO ROKERO! 

Hari esker, musika-estilo desberdinak ezagutuko ditugu: rock, pop, funk, heavy, reggae, blues, soul, rap, hip hop...

Aurkeztuko dizuedan lehenengo taldea "Extreme" deitzen da, eta bere musika-estiloa funky metal bada ere, azpiko bideoa balada akustiko bati dagokio. 



Laukote hau estatu batuarra da, eta entzungo dugun kantak, "More than words", 80. eta 90. hamarkadan taldeari ospea eman zion.
Benetan ederra da! Fijatu zaitezte nola kokatzen duten ahotsa goiko soinuak lortzeko...



LETRA 

Saying I love you 
Is not the words I want to hear from you 
It's not that I want you 
Not to say, but, if you only knew 
How easy, it would be to show me how you feel 
More than words, is all you have to do to make it real 
Then you wouldn't have to say, that you love me 
Cos I'd already know 

What would you do, if my heart was torn in two 
More than words to show you feel 
That your love for me is real 
What would you say, if I took those words away 
Then you couldn't make things new 
Just by saying I love you 

More than words... 

Now that I've tried to, talk to you and make you understand 
All you have to do is close your eyes 
And just reach out your hands, and touch me 
Hold me close don't ever let me go 
More than words, is all I ever needed you to show 
Then you wouldn't have to say, that you love me 
Cos I'd already know 

More than words... 

More than words...

azaroa 16, 2015

Giza-ahotsen sailkapena.

Giza-ahots desberdinak ezagutzeko eskema hau proposatzen dizuet. Hiru taldetan sailkatuko ditugu:

  • Gizonezko ahotsak
  • Emakumezko ahotsak 
  • Umeen ahotsak

azaroa 05, 2015

KASSIA






ZER GERTATU ZEN KASSIA BIZI ZEN GARAIAN?


Kassia bizi izan zen garaia Erdi Aroa izan zen. Garai horretan 10 urteko ume batek, Konstantino IV izenekoa, gobernatu behar zuen. Baina txikia zenez ardura hori bere amak, Irene enperatrizek, bete zuen.

Konstantinok gobernatzeko adina izan zuenean, haren amak ez zion tronua utzi nahi. Ondorioz, Konstantinoren aldekoak bildu ziren eta Ireneren aldekoen kontran borrokatzen hasi ziren.

Azkenik, Irenen aldekoek irabazi zuen eta hura historiako lehenengo enperatriz bihurtu zen. 
Gobernatu zuenean, zergak jeitsi zituen eta monastegi zein Konstantinoplako biztanleen alde egin zuen. Esan daiteke herritarrentzat, erregina ona izan zela.

800. urtean, Aita Santuak Karlomagno enperadore koronatu zuen. Iraultza baten ostean, Irene erreginak borroka galdu egin zuen eta Printzeen uhartetara desterratua izan zen.

Munduko musikak

Munduko musika desberdinak ezagutzeko bi baliabide.




urria 06, 2015

Oinarrizko ROCK-a

PLASTIKOZKO KUBOAK, perkusioa egiteko aukera pila eskeintzen dizkigute. Baina horrelakorik ez baditugu, danborradako danborrak ere oso aukera ona izan daitezke.

Oinarrizko rock erritmo hau gure kanta faboritoei laguntzeko balioko digu seguru. Egin klik irudian eta hasi praktikatzen!




iraila 28, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko haur-kanta: "Trentxoa"

Aurkezten dizuedan kanta hegoameriketakoa da. Haur-kanta hau, haur-hezkuntzan egiteko oso aproposa da erraza delako: bi soinuekin egiten da. 

Euskaratu dut eta oinarri instrumental bat sortu dut bai haur-hezkuntzan abesteko, bai 1. mailan plaka-instrumentuekin jotzeko. Ea zer iruditzen zaizuen!


iraila 25, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko kanta: "Arrantzalea".

Haur-kanta ezagun honek, baditu bitarte melodiko errazak. Horiek aprobetsatuz, plaka-instrumentuekin jo ahal izateko moldaketa hau sortu dut. 

Estreinatuko dutenak 3. mailako musikari txikiak izango dira!


iraila 19, 2015

KONPOSITOREAK

Sarrera honetan aurkeztuko dizuet zenbait konpositorei buruz sortu dudan bilduma. Bilduma honetan, mendebaldeko musikaren gizon-emakume konpositoreak ezagutuko ditugu. 

Mendebaldeko musikari deitzeko modurik ohikoena "musika klasikoa" da. Halere, hori esatea ez da zuzena garai historiko zehatz bati dagokiolako: 1750-1820 urte bitartean gertatu zen garaia, alegia.

Konpositoreak dagozkien garai historikoen arabera sailkatutak daude, eta garai historiko bakoitzako zenbait informazio ere ezagutzeko aukera izango duzue.




iraila 08, 2015

Musika-mintzaira errepasatuko dugu?

"Musika eta euskara" bloggean, Iratxe Allende irakasleak material berri hau sortu du Gabi de la Maza laguntzarekin. 

Kanta hau Imanol Urbietak idatzi zuen eta musika mintzairako oinarrizko elementuak biltzen ditu. Beraz, errepasatzeko kanta bikaina da. Horregatik lehenengo zikloan erabiliko dugu ikasi dugun guztia gogoratzeko eta motoreak pizteko!

Mila esker Iratxe! 


iraila 02, 2015

Aurkezpenak ON-LINE egiteko aplikazio desberdinak: haiku deck, slidebean, prezi...

Aurkezpenak egiteko modu anitzak daude eta ez aspertzeko, zenbaitetan power point-etik ihes egitea komenigarria da. Hemen utziko dizkizuet aplikazio batzuk. Batzuk ikasleekin probatu izan ditut eta oso ondo moldatu dira.
Haiku deck

Izena emanez gero nahi ditugun aurkezpenak egin ditzakegu.

Alde onak:
  • Lanak gorde eta aldatu daitezke.
  • Ez zaio gordetzeari eman behar, aplikazio berak egiten duelako. Horrela bermatzen dugu despistatuak diren ikasleek ere bere lana gordeta daukatela.
Alde txarrak:
  • Argazkiak izan dira diapositibara egokitu, hau da, ezin dira txikitu edo tokiz aldatu. 
Hemen 4. mailako ikasle batzuk eginiko adibidea:



Rubén eta Julen M. - Created with Haiku Deck, presentation software that inspires

Slidebean

Aplikazio honen bidez, aurkezpenak modu errazan eta azkarrean egiten dira. Diapositiba bakoitzarako karaktereak mugatuak dira; ondorioz, gure edukiak oso laburtuta egon behar du.

Hiru pausu jarraitu behar dira: lehenengoa, edukina idatzi; bigarrena, diseinua aukeratu, eta hirugarren pausoan publikatzen dugu.Tutorial honetan ikas dezakegu nola sortu gure lehenengo aurkezpena.

Alde onak:
  • Bakarrik edukinetaz arduratzen gara, diseinutaz aplikazioa bera arduratzen da.
  • Oso intuitiboa eta emaitzak azkar lortzen dira.
  • Doan da.
Hemen uzten dizuet adibide bat:




Slideshare

Website honetan gure power-pointak, Word dokumentuak, PDFak eta OpenOffice-ak igo ditzakegu modu pribatuan edo plubikoan konpartitu ahal izateko.

Doakoa da eta erabiltzeko izena eman behar dugu.

Prezi

Betiko aurkezpen modutik aldatzeko prezi oso originala da. Diapositibetan zoom-a egiteko aukera ematen du. Youtubeko bideoak ere txertatu daitezke eta diapositiben arteko aldaketa harrigarriak ere egiteko aukera eskaintzen du.

Prezi egiten ikasteko hemen utziko dizuet tutorial bat.



Horma-irudi birtualak sortu

Padlet horma-irudi birtualak sortzeko baliabidea da eta musika-gelan erabilpen didaktiko asko eman diezaiokegu: ideia-jasa, entzunadiei buruzko iritziak, gelako-arauak, ikasle-proiektuak burutzeko...


Alde onak:
  • Probatu nahi badugu, izena eman gabe hormak sortu ditzakegu, baina horiek ezin dira gorde, ezta editatu ere.
  • Oso erraza da!
  • Konfiguratuz gero, nahi ditugun partaideek horma berdinean lan egin dezakete.
  • Horma plubikoa edo pribatua izan daiteke.
Hemen María Jesús Caminok egindako tutoriala.

abuztua 07, 2015

Gure gauza faboritoei buruzko COLLAGE bat egiten. Pizap + thinglink

Maria Jesus Camino irakaslearengandik ideia hau hartuta bi aplikazio hauek (pizap eta thinglink) probatzen ibili gara etxean eta asko gustatu zaigu.

Pizap  photo editor onlineko irudi-editorea da eta aukera asko eskeintzen dizkigu. Erabiltzen hasteko ez dugu izena eman behar eta lana bukatzean emaitza ordenagailuan gorde dezakegu. 
Nahi izanez gero facebook, google+ edota twitter kontuaren bidez erregistratu gaitezke. Modu horretan sortzen duguna konpartitu edo gorde dezakegu.

Alde txar bakarra alboko barrak publizitatez beterik daudela da.

Hasteko "Start" sakatu eta hori ostean, dauden sei atalen artean aukeratu; dena den, ikasleekin erabiltzeko hoberenak hauek dira: "make a collage", "Edit a photo", eta "backgrounds". 

Thinglink-ek gure irudiak grafiko interaktibo bihurtzen ditu. Hau da, guk igotako irudi batean elementu "extra" gehitu ditzakegu. Horrela, irudia aberasten dugu, haren informazioa zabalduz eta harekin interaktuatuz. 


Thinglink Tutoriala from Ana Petrirena on Vimeo.

Hauek dira etxean sortu ditugun adibide batzuk. Botoien gainean sakatuz gero informazio gehiagarria ikusiko duzue.



uztaila 23, 2015

Historia haurrentzat

Gizakiaren historia erakargarria da kontakizunez beteta eta abenturaz josita dagoelako. Gainera, gure mundua ulertzeko ezinbestekoa da. 
Hala eta guztiz ere, oso zaia da gure haurrentzak erakargarriak diren baliabideak topatzea.


Topatu dudan bilduma honetan 16 kapitulu jasotzen dira eta bertan, modu hezigarrian eta dibertigarrian, inportanteenak izan diren zibilizazioak aurkezten dizkigute. 

Pila bat gustatu zaizkit!!

uztaila 14, 2015

Irudimena askatu eta ipuinak sortu!

Storybird ipuinak sortzeko aplikazioa da. Etxekoekin probatu dut eta asko gustatu zaigu. Ingelesez egon arren oso intuitiboa da. Hemen utziko dizuet tutoriala, baina egia esanda, nik ez dut ezta begiratu ere egin. Askotan gauza horietarako ez dut pazientzia handirik izaten eta zuzenean hasten naiz probatzen.

Sortu duguna utziko dizuet, ez da batere zaia izan eta oso ondo pasatu dugu! Probatzera animatu zaitezte!



uztaila 09, 2015

BLUES sortu eta inprobisatu!

Berriz ere, Julio Payno-ren baliabide bat konpartitzen dizuet. Kasu honetan blues-aren oinarri instrumentala sortzeko aukera ematen digu. Oso ona da!

Aukera anitzak dira: 
  • Ezagutu zeintzuk diren blues-a egiteko eskalako graduak, eta horiek erabili.
  • Gure instrumentuak atera eta inprobisatu!
  • Aplikazioan dagoen xilofonoa erabili gure doinuak sortzeko.



ekaina 28, 2015

Mindomo. Eskemak edo buru-mapak dinamikoki aurkeztu.

Mindomo, lehen-hezkuntzan erabiltzeko aplikazio oso ona da. Izena emanez gero, eskemak edo buru-mapak sortu ditzakegu, eta horiek aurkezpen dinamiko batean erakusten dira. 

Alde onak:
  • Doakoa da.
  • Lanak gure liburutegian gordetzen dira, eta nahi izanez gero editatu daitezke.
  • Argitaratzeko bi aukera ematen ditu: publiko moduan eta pribatu moduan.
  • Irudiak, oharrak (azalpenak) eta bideoak txertatu daitezke.



ekaina 26, 2015

Gela apaindu nahi duzu? Blockposters, horma-irudiak sortzeko aplikazioa.

Musika-gela antolatzen eta apaintzen ibili naiz eta munduko musikari txoko bat egin nahi izan diot. Mundu-mapa bat horman jartzea pentsatu dut eta hori lortzeko aplikazio hau aurkitu dut.

Blockposters, ONLINE horma-irudiak sortzeko baliabidea da. JPGn formatoan dauden irudiak bakarrik onartzen ditu.

Gustatu zaidana izan da:
  • Ez dugu izena eman behar.
  • Ingelesez egon arren oso intuitiboa eta erraza da.
  • Emaitza azkarra da eta 5 minutu baino gutxiagotan gure horma-irudia prest izan dezakegu.
Alde txarra:
  • Irudiak ahalik eta kalitate hoberen izan behar dute, bestela horma-irudia oso pixelatua ateratzen da.
  • Horma-irudia 12 orrietan banatu behar da. Hortik aurrera ordaindu behar da (niretzak behintzat nahi dudanerako nahikoa da).
Hemen doakizuet egin dudan mapa.



Badaude ere beste bi aukerak baina MAC-entzat bakarrik: posterazor eta the big picture. Ez dira online erabiltzekoak, deskargatu behar dira.

ekaina 03, 2015

Buru-mapak, fitxak edo testak sortzeko aplikazioa: Goconqr

Apliazio hau, Goconqr,  orain dela gutxi probatu dut, eta asko gustatu zait. Buru-mapak, fitxak, testak edo apunteak sortzeko aukera ematen du. Nik probatu dut test bat sortzeko, eta oso pozik nago emaitzarekin. Gehien gustatu zaidana erraztasuna izan da.

20 baliabide doan sortzeko aukera ematen du, eta hortik aurrera beste plan bat kontratatu behar da.

Utziko dizuet adibide bat: