urria 27, 2024

Gau Beltza

Hemen dituzue auzoan ospetuko den Gau Beltzareko abestiak eta programazioa. Klikatu irudian.



 

urria 08, 2024

BatuArte. Ikas-egoerak.

BatuArteren helburuetako bat da musika-irakasleek ematea arte-hezkuntzaren arloa bere osotasunean, arteetatik gertuen gaudenak garelako. Gure konpromisoa da arteen hezkuntza proiektu artistikoen bidez egituratzea eta lehentasuna ikas-egoerak sortzea izan da. Ikas-egoera horietan, beste arlo batzuekiko diziplinartean emanez, arte-hezkuntza eta gure kulturaren transmisioa lehen hezkuntzan bermatuta dagoela ziurtu nahi dugu. Poztasunerako, ikastetxe batzuetan hasi dira horrelako apustua egiten eta espero dugu geroz eta ikastetxe gehiagora iristea.

Artea ardatza moduan duten lehenengo ikas-egoerak bildu ditugu biltegi honetan, hauetako batzuk BatuArte kideak sortutakoak eta beste batzuk beste musika-irakasle sortutakoak. Gehienak 3. zikloan erabiltzeko dira, batzuk osatuak, beste batzuk osatzeko prozesuan.

Zer deritzozue? Animatu eta komentatu, FeedBacka oso inportantea da!



maiatza 05, 2024

Arte Hezkuntza berpiztu!

"BATUARTE. Musikatik Arte Hezkuntzara" leloa duen proiektua azaroan martxan jarri genuen eta orain proiektu honen helburuak eta justifikazioa definitu ditugu.

IKASTETXETAN ARTE HEZKUNTZA BERPIZTU NAHI DUGU musikak, arteak eta kulturak behar duen tokia berreskuratu dezaten. Estamentu asko barne hartzen dituen proiektua da: familiak, irakasleak, elkarteak, musikariak edota artearen lotuta dagoen edozein pertsona edo eremua. 

Gurekin bat egiten baduzue mesedez SARTU HEMEN eta atxikimendua eman! Zuen atxikimendua (sinadura bat da) ezinbestekoa dugu aurrerapausoak eman ahal izateko.

apirila 28, 2024

BI KOKOAK

IMPROVE Educación Musical Malagako musika-hezkuntzako zentro bat da, eta, konfinamendu garaian, bideo interesgarri batzuk igo egin zituzten etxeko txikienei musika gerturatzeko.

Oso gai interesgarriak dituzte, eta ekarri dizuedan proposamena hau lankide batek aspaldi egin zuen aurkikuntza bat da (mila esker Dabid!)

Kanta ezin hobea da eskuen eta haien soinu-aukeren koordinazio erritmikoa garatzeko.

Abestiaren hitz bakoitza eskuekin egingo dugun erritmo bati lotuta dago:

  • HAITZULOA
  • PALMONDOA
  • KOKOAK
  • BURUA
Hau da IMPROVEkoen koreografia proposamena:


Eta hementxe EUSKARAZKO BERTSIOA!




martxoa 11, 2024

Piano piano abestia

Duela urte batzuk, bideoak sortzea nahiko lan neketsua eta konplexua zen, eta, horretarako, programa zailak erabiltzeaz gain bideoak editatzeko gutxieneko ezagutzak beharrezkoak ziren. Ez zen guztion eskura zegoen lan bat. Denbora eta pazientzia handia behar zen, nire esperientziaren arabera.

Gaur egun, aurrerapen teknologikoei esker, oso erraza da bideoak sortzea, eta ikasleei bideoak sortzen ere irakatsi diezaiekegu.

Xirula Mirulako PIANO PIANO abesti bat grabatzera animatu naiz (mila esker Aintzane aurkikuntzagatik) eta CANVA erabili dut oso-oso aukera erraza baitu eta bideoak sortzeko diseinuko aukera piloa baitu ere. Nik gomendatzen dizuet, zalantzarik gabe.

Abesti honek maitemindu egin nau eta zerbait sortzera ezin izan naiz erresistitu! Gustatuko zaizuelakoan, hortxe duzue!




urtarrila 08, 2024

Danborrada. Historia apur bat.

Donostiako festaren jatorria topatzeko Napoleonen tropa frantsesek hiria okupatu zuten garaiaraino hatzera egin behar dugu. 1800. urte inguruan (1808-1813), frantsesek Donostiako hirian guardiak egiten zituzten eta desfilatzen zuten bitartean, danborra jotzen zuten. Kalean, hiriko jendearekin zeharkatzen ziren.

Garai hartako donostiarrak, alde zaharreko iturrietara joaten ziren haien barrilak urez betetzeko, eta oso bromazaleak zirenez danborren soinua imitatzen omen zuten.
Estan ohi da hortik datorrela danbor eta barrilen erabilpena danborradan, baina s
inesmen hori egon arren, badirudi historia guztiz desberdina dela.

Tropa frantsesek Donostian zuten egoera nahiko konplexua zen, tentsioa, urduritasuna eta beste faktoreak zirela medio... horregatik Frantziako agintariak ez ziren oso umoretsuak; beraz, esan dezakegu ez zeudela txantxetarako.

 
            zumalakarregimuseoa                                                                              imagesdesoldats




1. San Sebastian Donostiako patroia da, baina zein izan zen Sebastian?

Erromatar armadako soldadu bat izan zen eta bere enperadoreak, Dioclecianok, goardia pretorianako buruzagia izendatu zuen.


2. Zer gertatu zitzaion soldadu honi?
Sebastian kristaua zen eta garai horretan, 270. urtean, erromatar inperioan jainko erromatarrak ez ziren beste jainkoak adoratzea debekatuta zegoen.

Alabaina, Diocleciano enteratu zen eta Sebastian hiltzera kondenatu zuen.

3. Nola bihurtu zen santua?
Sebastian hiltzeko, Dioclecianok geziak jaurtitzeko agindua eman zien bere soldaduei. Halere, Sebastian bizirik atera zen. 
Gertaera hau kristauek miraritzat hartu zuten eta santu bihurtu zuten.


4. Zergatik da Donostiako patroia? 
1600. urte inguruan hasi omen zen San Pedron izurri epidemia bat. Gaixotasun hori oso kutsakorra zen eta denbora gutxi batean gendea hiltzen hasten zen. 


Garai horretan San Sebastian izurriarengandik babesten zuela uste zuten eta hura otoitzen hasi ziren.
Izurria gainditu zutela ikusita, San Sebastian hiriko patroia izendatua izan zen eta santuari ezker ona azaltzeko asmotan urtero prozesioak antolatu ziren Santa Maria elizatik Antiguoraino. 

ÁLVARO GONZÁLEZ E IRIBAS (1906)



Iturria: Wikipedia Antiguoko eliza gaur egun Miramar Jauregia dagoen tokia

1813ko abuztuaren 31an, ingelesek hiria hartu zutenean, jaia indarra galduz joan zen eta prozesio hauek bukatu egin ziren. 


Horren ondoren, San Sebastian egunak indarra hartu zuen Inauterien preludio gisa.
Tropa napoleonikoen jantziak San Telmo kuartelean gordetzen ziren.1882an sozietateei eman zitzaizkien jantzi horiek eta lehen aldiz kalera atera egin ziren.

Urte askoan, emakumeak kantinerak baino ez ziren izan, gerran soldaduei janaria eta edaria eramaten zietelako soilik. Azken hamarkadetan, danborrari gisa sartu dira ere, nahiz eta oraindik badira kantinerak soilik onartzen dituzten elkarteak.

BIDEOAK SORTU "Euskal musika-taldeak" berrituta

 Lan honetan gaur egungo EUSKAL MUSIKA TALDEAK ezagutuko dituzue, eta informazio guztia BIDEO moduan aurkeztuko duzue. Horretarako bi baliabide erabiliko dituzue:


1. BADOK
WEB ORRIALDE bat da. Bertan, euskal musika-taldeei buruzko informazio asko aurkitu dezakezue.

Sartuko zaretenean, gustuko duzuen musika-estilo bat aukeratuko duzue (blues, rapa, triki-popa, rocka, reggaea, trikitia, ska...) eta ondoren, musika-estilo horretako musika-talde bat aukeratuko duzue.

Zer informazio jaso behar dugu? 
1. TALDEAREN IZENA
2. MUSIKA ESTILOA
3. NONGOAK DIREN
4. PARTAIDEEN IZENAK
5. GEHIEN GUSTUKO 3 ABESTI
6. HAIEN HERRIAREN ARGAZKI BAT
7. TALDEAREN 3 ARGAZKI
8. AUDIO BAT 

Argazkiak eta audioa ordenagailuan gorde behar dituzue. Horretarako,  IKASTOLAKO SAREAN karpeta BAT sortu beharko duzue.

2. CANVA
Taldearen informazioa (orri batean) eta argazkiak ordenagailuan gordetak dituzuenean, BIDEOA sortzen hasiko zarete. Erabili beharreko aplikazioa CANVA da.


BALIABIDEAK

1. BADOK. Musika-taldeak aukeratzeko
BADOK WEB-ean sartzean ezkerreko zutabean aukeratu gustuko duzuen MUSIKA ESTILO bat  (blues, rapa, triki-popa, rocka, reggaea, trikitia, ska...) eta ondoren, musika-estilo horretako musika-talde bat aukeratu.
2. CANVA: Bideoa sortzeko
Taldea aukeratu duzuenean, BIDEO bat sortuko duzue aplikazio honekin: CANVA
CANVA erabiltzen hasteko, LEHENENGO PAUSOA GMAILen sartzea da Canvako GONBIDAPENA ONARTZEKO.

Bigarren pausoa, azpian dagoen linkan KLIKATU  bideoa sortzen hasteko. Jarraibideak diseinuan bertan daude.
3. YotuTubeko musika deskargatzeko
Bideoan aukeratutako musika taldearen MUSIKA jarri beharko duzue. Audioa Youtubetik lortuko duzue.

Gustuko duzuen musika taldearen bideoa bilatu YouTuben eta URLa (helbide elektronikoa) KOPIATU.

Hemen dagoen linkan KLIK EGIN eta URLa bertan itsatsi. Ondoren, DOWNLOAD klikatu.
ERRUBRIKA
1. Informazio guztia idatzi dut: Taldearen izena, musika estiloa, nongoak diren, gehien gustatu zaizkidan hiru abestien izena eta argazkien iturria.

2. Lau argazki jarri ditut: Herriarena eta musika-taldearenak.

3. Argazkien iturria: Argazkiak nondik hartu ditudan aipatu dut argazki oinan.

4. Audioa jarri dut: Taldearen audio bat YouTuben bilatu dut eta txertatu dut nere bideoan.

5. Sarean karpeta bat sortu dut: Ikastolako SAREAN karpeta bat sortu dut nire izenarekin eta bertan argazkiak eta audioa gorde ditut.

6. Txantilloian aldaketak egin ditut: CANVA aplikazioaren aukera desberdinak probatu ditut eta aldaketa batzuk egin ditut.