Sarrera honetan erakutsiko dizuet NOLA erabili Googleleko JAMBOARD izeneko arbel digitala erabiltzen ditugun fitxetan bertan idatzi ahal izateko. Azalpenak eta zuzenketak egiteko oso tresna ona iruditzen zait. Normalean egiten dudana da erabili beharreko fitxaren kaptura bat eta Jamboarden txertatzen dut (kopiatu-itsatsi).
Eta gelan ez badugu arbel digitalarik, proiektorea baizik?
PCaren URRUNEKO KONTROLA
Nire kasuan bi gela ditut, batean arbel interaktiboa eta bestean proiektorea; azken gela honetako proiektorea arbel digitala bihurtu dut.
Egin ahal izateko tableta bat beharko genuke "mando a distancia" balitz bezala erabiltzeko; hau da, ordenagailua urrunetik kontrolatuko genuke tabletaren bitartez.
Lehenik eta behin, gure gelako ordenagailuan CHROME REMOTE DESKTOP idatziko dugu barra nabigatzailean eta ondoren, (1)"añadir a chrome" eta azkenik (2)"Aceptar e instalar" aukeratuko dugu.
1
Estentsioa instalatu ostean, aukera batzuk agertzen zaizkugu. Interesatzen zaiguna "acceso remoto" izango da eta geziari emango diogu.
Une honetan gure ordenagailuari izendatu beharko diogu.
Ondorengoa, ordenagailuan egingo dugun azken pausoa da. Pasahitz bat idaztea eskatuko digute. Pasahitza hori Tabletean idatzi beharko dugu, beraz ongi gogoratu!
Tabletean gure Jamboard zabalduta izango dugu eta tabletan idatziko duguna proiektorean agertuko zaigu. Espero det baliagarri izatea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?