azaroa 20, 2020

Intentsitateko erreguladoreak

Aulamusicasanra bloggean oso proiektu polita eta interesgarriak egiten dituzte, niri asko gustatzen zait. Hauetako batean, intentsitateko erreguladoreen lanketa zoragarria egin dute. Mila esker Arantza zuen lana partekatzeagatik eta laguntza eskeintzeagatik!

"Pianissimo" izeneko musika-pieza bat erabiltzen dute, Lanfranco Perinik sortutakoa. Bertan, intentsitateko erreguladoreen hitzak erritmikoki erabiltzen dira: pianissimo, piano, forte, fortissimo, diminuendo eta cresccendo. Pieza honen bidez ikasleek intentsitateko aldaketak biziko dituzte.


Lehenik eta behin, atentzioa jarriko diegu orkestrako zuzendariei, haien esku keinuek orkestrak interpretatzen duen  musika-lanaren intentsitateko aldaketak markatzen dutelako besteak beste.

Niri iritziz, zuzendaririk espresiboena Gustavo Dudamel da. Haren keinuei arreta jarriko diegu eta bera bezala mugituko gara. Makil txinatar bat hartu eta zuzendari bihurtuko gara!



Ondoren, hurrengo bideoan, Ilsaltanote instituko ikasleek ikus ditzakegu "Pianissimo" obra interpretatzen. Zuzendariak egiten dituen keinuak ikasiko ditugu eta horrela guk ere antzeko moduan interpretatuko dugu. 


Azkenik, ikasleek erreguladoreen ikurrak irakurriz haiek bakarrik interpretatuko dute "batuta" eskutan dutela. 

Hau da kantaren letra:

Pianissimo - Pianissimo - Piano - Piano

Crescendo - Crescendo - Crescendo - Crescendo

Forte - Forte - Forte - Forte 

Fortissimo - Fortissimo - Pianissimo - Pianissimo

Fortissimo - Fortissimo - Pianissimo - Pianissimo

Fortissimo - Fortissimo - Piano -Forte

Piano - Forte - Diminuendo - Crescendo - Diminuendo - Crescendo

Forte - Fortissimo - Pianissimo - Pianissimo

issimo...     issimo...   issimo...


Lan hau osatzeko, ikusiko dugu bideo hau, oso ondo etorriko zaigu ere. Mila esker Iratxe partekatzeagatik!


Hau da Ainhoa Sukiaren baliabidea. Ñabardurak ordenatu behar ditugu ozenagatik suabenera.



2 iruzkin:

  1. Oso ona, bai!
    Orain arte beste batzuen artean, hau erabili izan ohi dut, "antzekoa" https://www.youtube.com/watch?v=lUYEvCly8Fo . Hauxe gehituko dut intentsitatea lantzeko lanean.
    Mila esker, Ana! besarkada bat eta zaindu!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Iratxe!!

      Nik ere zurea gehitu dut, hau ez nuen ezagutzen eta ondo etorriko zaigu ere. Mila esker eta besarkada pottoloa!

      Ezabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?