5. mailakoek harizko instrumentu mota desberdinak ezagutuko dituzue. Instrumentu hauetan soka edo hari bat bibratzen duenean, soinua sortzen da. Sokaren bibrazio hori hiru modu desberdinetan gerta daiteke:
- Arku batekin soka igurtziz.
- Behatza ala pua batekin soka pultsatuz.
- Mailu txiki batekin soka kolpatuz.
Bideo honetan sokari eragiteko hiru modu desberdinak ikusiko dituzue.
Azalpen honen ostean martxan jarriko gara eta eskema interaktibo batzuk sortuko dituzue.
Bibrazioa sortzeko moduari erreparatuz, hari instrumentu mota desberdinak sailkatuko dituzue Mindomo aplikazioa erabiliz. Zer jarri beharko dugu eskema horretan?
Instrumentuen HARIZKO TRESNA MOTAK (pultsatua, igurtzia eta kolpekatua) IZENAK eta instrumentu bakoitzatik BIDEO bat.
Musika-tresnen informazioa eta bideoak web honetan aurkituko dituzue:
Hau da sortu beharko duzuen eskemaren adibide bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?