urtarrila 16, 2017

Danborrada eta San Sebastian.

Donostiako festaren jatorria topatzeko Napoleonen tropa frantsesek hiria okupatu zuten garaiaraino hatzera egin behar dugu. 1800. urte inguruan, frantsesek Donostiako hirian guardiak egiten zituzten eta desfilatzen zuten bitartean, danborra jotzen zuten. Kalean, hiriko jendearekin zeharkatzen ziren.

Garai hartako donostiarrak, alde zaharreko iturrietara joaten ziren haien barrilak urez betetzeko, eta oso bromazaleak zirenez danborren soinua imitatzen omen zuten.
Hortik dator danbor eta barrilen erabilpena danborradan.



1. San Sebastian Donostiako patroia da, baina zein izan zen Sebastian?
Erromatar armadako soldadu bat izan zen eta bere enperadoreak, Dioclecianok, goardia pretorianako buruzagia izendatu zuen.
2. Zer gertatu zitzaion soldadu honi?
Sebastian kristaua zen eta garai horretan, 270. urtean, erromatar inperioan jainko erromatarrak ez ziren beste jainkoak adoratzea debekatuta zegoen.

Alabaina, Diocleciano enteratu zen eta Sebastian hiltzera kondenatu zuen.

3. Nola bihurtu zen santua?
Sebastian hiltzeko, Dioclecianok geziak jaurtitzeko agindua eman zien bere soldaduei. Halere, Sebastian bizirik atera zen. 
Gertaera hau kristauek miraritzat hartu zuten eta santu bihurtu zuten.
4. Zergatik da Donostiako patroia? 
1600. urte inguruan hasi omen zen San Pedron izurri epidemia bat. Gaixotasun hori oso kutsakorra zen eta denbora gutxi batean gendea hiltzen hasten zen. 

Garai horretan San Sebastian izurriarengandik babesten zuela uste zuten eta hura otoitzen hasi ziren.
Izurria gainditu zutela ikusita, San Sebastian hiriko patroia izendatua izan zen eta santuari ezker ona azaltzeko asmotan urtero prozesioak antolatu ziren Santa Maria elizatik Antiguoraino. Prozesio hauek XIX. mendean bukatu egin ziren.

Horregatik Donostiako eguna urtarrilaren 20ean ospatzen da, egutegian San Sebastian eguna delako.

2 iruzkin:

  1. Aupa, Ana!

    Danborradaren inguruko material hau agian ezagutuko duzu, baina badezpada hemen uzten dizut. Agurtzane Goitiarena da. http://aggoiti.wix.com/danborrada#!

    Bizkaitarrentzako behintzat erabilgarria ;)

    Ondo izan!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker Iratxe!

      Material hori ezagutzen nuen, oso-oso ondo dago (zuen berritzeguneko materiala askotan kontsultatzen dut!) eta informazioa jasotzeko baliagarria izan zait. Halere, beste ikuspuntu bat bilatu nahi nuen eta Sebastianen irudian zentratzea okurritu zait.
      Dena den, edozein iradokizuna ongi etorria eta eskertzekoa da, benetan.

      Beraz, berriro dizut eskerrik asko!

      Ezabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?