"Kokoleoko" Liberiako kanta da. Zonalde honetan instrumenturik erbiliena djembea da, horregatik kanta hau lantzerakoan ahalik eta erritmo gehien egiten saiatu behar dugu.
Kanta honi buruzko informazio gehiago web honetan aurkitu dezakezue: aprendomusica
Kanta honi buruzko informazio gehiago web honetan aurkitu dezakezue: aprendomusica
Esandakoaren arabera, gure helburua da ahalik eta erritmo gehien sortzea da, horregatik abesteaz gain, kanta honi musika-tresnekin eta esku-jolas batekin lagunduko diogu. Hemen azalduko ditut erabili ditugun hiru proposamenak:
1 PLASTIKOZKO KUBOAK
Abestiari eskema erritmiko honekin lagundu diogu:
PUN: kuboaren erdian
KA: kuboaren ertzean
TXIS: makilak elkar kolpatuz
2 PLAKA INSTRUMENTUAK
Hau da abesti guztian zehar plaka-instrumentuek egin duten ostinatoa:
Iturria: WIX Agurtzane Goitia
3 ESKU JOLASA
Abesten dugun bitartean esku jolas hau egin dezakegu:
Hiru proposamenak aurkeztu ondoren, hemen utziko dizuet kanta egitean erabili dugun oinarri instrumentala. Bi ahotsetan egiten dugu eta lehenengo ahotsara ongi iristeko audio honetan tonua egokituta dago:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?