abuztuak 19, 2020

Ikasturte hasiera COVID-19 garaian

Uda arraro honetan nire helburuetako bat deskonektatzea bazen ere, egunero irakurtzen ditudan berriak irailaren kurtso hasieran pentsatzera etengabe bultzatzen naute; aitortzen dizuet bai, urduri nago.
Iraila gainean dago eta azken berriek diotenez, ratioak ez dira jeitsiko ezta irakasle zein garbitzaile gehiago kontratatuko; gauzak horrela, malabareak eta magia egitera behartuta gaude eta gure eskolak ez dira Howards bezalakoa... Nik behintzat oraindik ez dakit magiarik egiten...

Egia esan ez dut ikusten inondik inora aurrez aurrreko eskola ez den beste eszenatokirik, ezinbestekoa da ikasleak eskolara bueltatzea, baina tamalez ez dugu baldintza hoberenetan egingo. 
Oilo ipurdi jartzen zait pentsatzean gehienez 10 laguneko bilerak egitera behartuta gaudenean, baina eskolan aldiz 20 ikasletik gorako burbuila zoragarri horietan elkartuko garela gure osasuna, ikasleena eta gure familiena arriskuan jarriz. 

Eskolan jarraituko dugun protokolo orokorratik aparte, gure zuzendaritza taldeek izerditan, presaka eta itsuka sortu behar izan duten protokolo hori, nola jokatuko dugu musika-irakasleok gure espezialitatea aurrera eraman ahal izateko? 

Ikusita goiko esferetatik ez dugula jasoko ezta ogi apurtxo bat, eta zerbait eskeintzera animatzen badira beranduegi guretzat, hoberena gure arteko elkartasuna piztea izango da. Betiko moduan, irakasle orok "berasmatuko" ditugu gure buruak aurrera egiteko.

Musika-irakasleok eskola osoan klaseak ematen ditugunez eta gure ezaugarrietako bat talde osoko jarduerak direnez, beharra ikusten dut gogoeta bat egitea musika-jardueraren inguruan. Ni zorionekoa naiz eskola batean plaza dudalako, baina gogoan zaituztet eskola berri batera iritsiko zaretenak, eta nolabait, zuen eskutara zenbait laguntza eskeini nahiko nizueke ahalik eta hasiera hoberen izan zaitezten. 

Hementxe, orain arte toki desberdinetatik irakurri ditudan gomendioak edo izan ditudan ideiak zuekin partekatuko ditut bi  atal desberdinduz: garbitasun neurriak eta klaseko edukiak.

GARBITASUN NEURRIAK:

 1. Klaseak musika-gelatik kanpo egitea, hau da, gelaz gela ibiltzea. Puntu honetan ez dut zalantzarik, nik behintzat oso arriskutsua ikusten dut eskolako ikasle guztiak gela berdinatik pasatzen ibiltzea.  

2. Musika-gelan egongo bagina, azken 10 minutuak gela aireatzeko, ikasleei gela emateko eta mahaiak desinfektatzeko erabiliko genituzke. Perkusio txikiko tresnak ere ez ditut erabiliko, baina erabiltzekotan oso momentu konkretuetan izango litzateke; erabiltzekotan, desinfektatu egin beharko lirateke. 

3. Gelan sartzeko eta ateratzeko zerrendaren araberako hilarak ikasleen arteko gutxieneko distantzia mantenduz (amatxo maitia, badakit utopikoa dela).

4. Aurpegirako pantalla, FFP2 musukoa eta mantala. 

KLASEKO EDUKIAK

1. Praktika instrumentala:
Haizezko tresnak (txirula, armonika, poxpolina...) ezin dira erabili. Multzo honetan kantua ere sartzen da. Abestea ez da gomendagarria bota daitezken listu-ttanttengatik, beraz egitekotan ikasleek musukoak eraman beharko lituzkete; dena den, ez luke izan beharko ohizko praktika bat. Positiboak izateko, normalean bigarren mailan gelditu diren praktika musikal batzuk orain protagonistak bihurtuko dira: gorputz-perkusioa, makilak, kotidiofonoak, eskuak... Aukera pila bat ditugu gure eskola musikaz betetzeko. Hemen ideia batzuk partekatuko dizkizuet (klikatu izenburutan):

-Banakako esku-jolasak edo objektuak: objetu desberdinekin egindako erritmoak (makilak, errotulagailuak, goilarak, edalontziak...)
-Gorputz-perkusioa
-Erritmogramak: makiltxoekin edo okurrituko zaigun edozein gauzarekin egiteko.
-Visual Musical Minds: (YouTubeko erreprodukzio zerrenda bat da non erritmo ariketak mailakatuak jarraitu daitezken)

2.Musika eta mugimendua: haur-hezkuntzan eta lehenengo zikloan egiteko mugimenduzko proposamenak dira. Espazio zabala behar dugunez, jarduera hauek gela arruntetan ezin dira egin, beraz, eskoletako atarietan egin daitezke.

3. Musika-mintzaira:
Egoera honetan banakako lanari lehentasuna emango diot, eta hortarako fitxa-liburuxkak erabiliko ditugu. 
Lotura honetan (KLIK) LH 1-2-3 mailentzako fitxen adibide batzuk ikus dezakezue. Interesatuak egonez gero blogaren bitartez korreo bat idatzi ahal didazue eta partekatuko dizuet. Ez ditut osorik erabiliko baina oinarria moduan oso lagungarriak izan daitezke. 
LH 4-5-6 mailentzako zenbait fitxa baditut ere, ez ditut oraindik partekatzeko prest, baina edukitzerakoan hemendik ere partekatuko nituzke. Maila hauetan proeiktuka lana egiten dugu eta gustatuko litzaidake horietako proiekturen bat egokitzea. 

4. Entzunaldiak:
-Musikogramak
-Asmatu instrumentuen soinua
-Marrazgramak
-Ipuin musikalak
-WIX entzunaldiak eta instrumentazioak: Ugaro musika gela  bloggean, hainbat entzunaldi eta instrumentazioak mailaka antolatutak bilduta daude wix honetan. Mila esker Marisa!
-Entzunaldi Enea: entzunaldi aktiboak egiteko hainbat proposamen aurkituko ditugu. Mila esker Antton!
-Erlaxazioa: material itzela dugu hemen ikasleekin erlaxazio ariketak egiteko. Mila esker berriro Antton!
-Meditazioa haurrentzat: musikakueto blogean arreta osoa lantzeko aukera zoragarria sortu diguna ere Itziarrek. Mila esker!

5. Kultura musikala: 
Banakako jarduera moduan egiteko momentuz bi proposamen hauek okurritzen zaizkit:

-Musika-tresnak: haizezkoa (Klik egin), harizkoak (Klik egin)perkusiozkoak (Klik egin)
-Konpositoreak: konpositoreen biografia laburra irakurri ondoren, informazioa fitxa batean jaso dezakete eta horiek egiten heinean liburuxka bat osatu dezakete.


Espero dut lagungarria izatea eta aprobetsatuko dut hasiera ahalik eta hoberen opatzeko. Edozein esperientziak edo ideiak ere ongietorriak izango dira. Animo guztiei! Eutsi goiari!

10 iruzkin:

  1. Ana, Mila Mila esker zure iritsiagatik!
    Madrilen apurbat larriago dekogu, baina egingo dugu

    ErantzunEzabatu
  2. Lan zaila aurretik, Ana. Animo ikasturte "berriarekin" eta betikolez lan ta hausnarketa 👌👌.

    ErantzunEzabatu
  3. Aurretik kurtso zelebre eta gogorra izango dugun arren, zure proposamenei esker arinago izango da seguru !!!
    Ideia bikainak!!!

    ErantzunEzabatu
  4. Mila esker neskak! Ea zer datorkigun aurretik. Aurten arraro bai, urduri, beldurrez, haserre... Emozio nahasketarekin hasiko gara. Besarkada handia!

    ErantzunEzabatu
  5. Mila esker,Ana!
    Ea zeintzuk diren lan baldintzak...zaila izango dugu

    ErantzunEzabatu
  6. Ana, beti konpartitu duzu gurekin zure lan ederra. Zure azken sarrera oso inspiratzailea da guretzat. Eskerrik asko bihotzez.

    ErantzunEzabatu
  7. Mila esker Ana. Ideiak hartu, hausnartu eta praktikara eraman.

    ErantzunEzabatu
  8. Izugarria egin duzun lan. Mila esker guztiokin konpartitzeagatik. Beste era batera lan egitea tokatu zaigu. Animo guztioi!!!

    ErantzunEzabatu
  9. Mila esker zuen mezuengatik, animo eta osasun asko guztiontzat, beharko duguta!

    ErantzunEzabatu
  10. Lehenik eta behin zorionak prestatutako lanagatik benetan!! Berriak garen musika irakasleontzako baliabide eta ideia apartak izatea ez da erreza eta gainera egoera arraro honetan, hainbat eduki moldatu beharrean egonda, askotan ez dakigu guztiz nola helarazi umeei musika bloke batzuk. Mila esker!

    ErantzunEzabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?