irailak 29, 2018

Soinuaren intentsitatea: Erraldoiak eta ipottak

MUSICAEDUCAk oso material politak ditu haur-hezkuntzan erabiltzeko. Kasu honetan, haien ipuina "Gigantes y enanos" euskaratu dut soinuaren intentsitatea lantzeko. Material hau SUENA SUENA metodoan (Elena Huidobro eta Natalia Velilla) agertzen da.
Metodo honetako ideiak hartuta, jarraian komentauko dizuet nola lantzen dudan:

1. SAIOA
Erraldoiak eta ipottaren ipuina entzuten dugu. Bideo honetan Kabalevskyren "Komedianteen martxa" erabiltzen da Fuerte eta Pianoren arteko desberdintasunak lantzeko.



Ipuina ikusi ondoren jolas bat egingo dugu. Panderorekin, piano jotzen dugunean ikasleak pikotxean ibiliko dira; fuerte jotzean aldiz, erraldoiak bihurtuko dira zutik jarriz eta besoak goraka luzatuz ahalik eta gehien.

Denbora badugu, saioa amaitu dezakegu Erraldoi eta ipotten abestiarekin (abestia suena suena metodoan agertzen da, hau da euskaraz egin dudan bertsioa).




2. SAIOA
Ipuina berriz entzungo dugu eta bukatzean Kabalevskyren musikarekin lana egingo dugu. Kasu honetan bi talde egingo ditugu: bat ipottarena eta bestea erraldoiarena. Beraiek aukeratzen dute zer izan nahi duten. 
Gelako eremu bat markatuko dugu erraldoien gaztelua izateko, eta beste bat, ipotten perretxikoak izateko.

Arau inportante bat: erraldoiak gazteluan dauden bitartean LO egongo dira. Gainera gogoratu beharko dute OSO MOTELAK direla, eta ezin dutela korrikarik egin; hau da, ezingo dute ipottak harrapatu INOIZ. Komedianteen martxa HEMEN KLIK EGINEZ.

Bukatzean eta denbora badugu, abestia errepasatuko dugu.

3. SAIOA
Abestiarekin hasiko gara eta musika-tresnak erabiliko ditugu. Pultsua markatuko dugu eta abestiak fuerte jotzen badut esaten duenean, fuerte joko dugu eta piano jotzen badut denean, ahalik eta suaben egingo dugu.

 Gogoaren arabera aurreko saioetako jolasak errepikatu ditzakegu (normalean ipuin hau piiiiiiila bat gustatzen zaie eta askotan eskatzen dute erraldoi eta ipotten jolasa errepikatzea)

Bestela, fitxa hau egin dezakete. Ikasle bakoitzari fitxa emateaz gain lau gomets biribilak banatzen zaizkie: bi handiak eta bi txikiak.

Irakasleak panderorekin Piano edo fuerte egingo du eta ikasleek intentsitate horri dagokion gometsa ipini beharko dute.


iturria: suena suena
4. SAIOA
Bueno, hemen intentsitatearekin bukatuko genuke. Aurreko saiotan egin diren jardueren artean aukeraketa bat egin daiteke, eta amaitzeko, ikasle bakoitzak F ala P ikurrak interpretatu beharko du.
Bi orrietan F ala P handiz idatziko dugu (orri batean F eta bestean P) eta ikasleek banaka, nahi duten musika-tresna hartuz, ikurrak interpretatu beharko dituzte.
  

irailak 18, 2018

"Musikari handia". Musika-tresnak txandaka jotzeko abestia.

Abesti hau 4 eta 5 urtekoekin egiteko oso polita da. Proposamen honetan, hiru talde egin ditzakegu (edo nahi ditugunak, gelan ditugun musika-tresnen arabera) eta letrak dion moduan, talde bakoitzak bere txandan jo behar du.

Amaitzeko gela osoak, orkestra handia izango balitz bezala, jotzen du. Egin KLIK irudian!


irailak 14, 2018

Soinuaren Altuera

Altuera landu izan dudanean beti soinua tamainarekin erlazionatu dut; hau da, animalia handi batek soinu grabea egiten du eta txiki batek aldiz,  agudoa.

Horrela landu izan badut, ez zitzaidan asko konbenzitzen eta aldatu nahi nuen kontzeptua hau izan da: edozein objektu tokiz alda daitekela soinu-altueraren arabera. Bestalde, honek baita prestatuko gaitu soinu-kokapenerako pentagraman (behintzak asmoa hori da!)

Hortarako, nituen materialei buelta bat eman diet eta pertsonai bat sortu dut soinu-altuera aurkitzeko lagunduko gaituena. Hau da lantzeko proposamena:

1. SAIOA

Bideo hau ikusiko dugu. Bertan Gru-Gru soinu-altueraren arabera, eskailera gora eta behera joango da.



Bideoa ikusi ondoren, ikasle bakoitzak bere Gru-Gru margotu eta moztuko du aurrerago egingo diren jardueretan erabiltzeko.
Bukatuko dutenean, irakasleak enbolo-txirula batez soinu agudoak eta grabeak egingo ditu, eta ikasleek, haien Gru-Gruk eskuetan dutela, gora ala behera jarriko dute. Ariketa hau talde osoak egingo du.

Bukatzean, abesti hau ikasiko dugu:




SOINUAK IZAN DAITEZKE GRABEAK
KOKATZEN DITUGU AZPI AZPIAN
BADIRA BAITA AGUDOAK.

GRU GRU GOIAN
GRU GRU BEHEAN (bis)
BERRIZ HASTERA,
BERRIZ HASTERA.

2. SAIOA

Bideoa berriz ikusiko dugu eta abestia baita errepasatuko dugu. Hurrengo ariketa banakakoa izango denez, eta batzuei txandak itxarotea asko kostatzen zaizkienez, abestia aprobetsatu dezakegu dantzatxo bat egiteko.

Bukatzean A3an dagoen eskailera batean, ikasle bakoitzak, entzundako soinuaren arabera, bere Gru-Gru goian ala behean kokatuko du. 



3. SAIOA

Azken saio honetan, abestia eta dantzatxoa errepasatzen hasiko gara. Ondoren, Gru-Gruk hegazkinez bidaiatuko du. 

Aldez aurretik, paperezko hegazkinak prestatuko ditugu (ikasleekin eginez gero saio osoa erabiliko genuke, beste aukera da!) ikasleei banatzeko. Ikasle bakoitzak bere Gru-Gru hegazkinean itsatsiko du.

Gelako espazio osoa erabiliz, irakasleak enboloko txirulaz soinuarekin gora-behera ibiliko da eta ikasleek hegazkina gora-behera mugitu beharko dute gelaren espazio osoa erabiliz.