otsailak 27, 2018

Unibertsolariak

Txanela metodoko kanta hau asko gustatzen zait eta 3. mailan landuko dugu. 
Hemen audioa uzten dizuet eta fitxatxo bat. Deskargatu nahi baduzue, irudiaren gainean kilkatu.




otsailak 22, 2018

Peru eta Otsoa. Ipuinak eta jolasak.

Peru eta otsoa, Sergi Prokopiev idatzitako ipuin musikal bat da. Baina ipuinari buruz hitz egin baino lehen, kontatu nahi dizuet ipuin hau idaztearen zergaitia.
Horretarako, Errusian kokatu behar gara, 1936. urtean. Garai honetan bazegoen emakume bat NATALIA SATZ izenekoa Moskuko Umeentzako Antzerkiaren sortzailea izan zena. Antzerki honen helburua arteak umeengan zabaltzea zen etorkizuneko publiko aditua bihur zitezen. Errusian kultura asko-asko zaintzen zen.
Beraz, Natalia Satzek haien arteko adiskidetasuna aprobetsatuz, Prokopieferi eskatu zion mesedez ipuin musikal bat idaztea adin guztiko umeek orkestrako musika ezagutu zezaten; eta hori gertatu zen 1936.ean.


Prokopiefek, lau egunetan ipuin musikal zoragarri hau asmatu zuen eta ipuinaren pertsonaiak musika-tresnetan transformatu zituen. Nola? Pertsonai bakoitzari musika-tresna bat egokituz:
Hemen utziko dizuet IRRATIKO ENTZUNALDIA, berriro entzun ahal izateko:



Utziko dizkizuet baita ipuinaren hiru bertsio desberdinak: 




Eta ipuina entzun ondoren, jarduera hau proposatzen dizuet:




Fitxa hauek deskargatu nahi badituzue KLIKATU HEMEN.

Gehiago nahi baduzue, jolas hauek egin ditzakezue:

Egilea: Euskadiko Orketra

Egilea: Miren Gallarda

otsailak 14, 2018

Camile Saint-Saëns: ANIMALIEN IHAUTERIA

Camille Saint-Saëns piano-jotzaile bikaina izan zen eta 2 urtekin piano jotzen hasi zen. 5 urterekin bere lehenengo musika-lana idatzi zuen eta 10 urterekin jada kontzertuak eskeintzen zituen! Ume prodigioa, ezta?

Animalien inauteria, hemen ezagutuko dugun musika-lana, 50 urtekin asmatu zuen.
Zergatik ihauteria deitu zion? Musikariak mozorratuta jotzen zutelako? Ez!

Berez, parodia musikal bezala asmatu zuen; hau da, txantxa musikal bezala zenbait instrumentu-jole eta konpositore zirikatzeko. 

Obra musikal honek 14 pieza musikalaz osatuta dago eta bakoitzak animalia bat irudikatzen du (11. izan ezik)

Adibidez, 11. pieza "pianojoleak" izenekoa, piano ikasleak irudikatzen ditu eskala musikala gora eta behera errepikatzen dutela....


Beste pieza batean, Offenbach deitutako konpositore bati beste txantxa bat egin zion. 
Offenbachen obrarik ospetsuena (Can-Can) bertsionatu zuen. Saint-Saënsen bertsioan, Can-Can oso astuna eta motela agertzen da eta dordoka batzuk dantzatzen dute.


Halere, oso musikari serioa zenez ez zuen nahi animalien ihauteria ezagutaraztea... Zer pentsatuko zuten beste musikariek! Horrek pentsatzeak lotsatzen zion!! 
Bakarrik bere lagun onenen aurrean jotzen zuen.

Hil ondoren, lan hau publikatu zen haren musika-lan ospetsuenetako bat bihurtuz!


Hemen utziko ditut gelan erabili ditzakegun musikograma batzuk:

LEHOIA



Egilea: Idoia Madariaga


KUKUA
Egilea: Freixinos





AKUARIOA





ELEFANTEA




KANGUROAK



BUKAERA

otsailak 01, 2018

RICHARD WAGNER. Nibelungoen eraztuna.

Wagner.
Zein da Wagner?
Musika a lo grande egitea gustatzen zitzaion konpositore alemaniarra zen; XIX. mendekoa.
Gauzak  "bonbazia handian" egitea hainbeste gustatzen zitzaizkon lau eguneko opera bat asmatu zuela! Imajinatu! Lau egun irauten dituen kontzertu bat!! Eneeeee...... Ze aspergarria!!!
Gainera, oso perfekzionista zenez eta dena bikain gelditzea nahi zuenez 26 URTE eman zituen opera hau idazten.

Opera honi NIBELUNGOEN ERAZTUNA deitu zion eta lau zati ditu: Rhineko urreaValkiria, Sigfrido eta Jainkoen gainbehera.

Hau sorpresa, eh? Zer usten zenuten, valkiriak Clask Royalek asmatutako zerbait direla?? 
Ez, ez, ez. Alemaniar mitologiako izakiak dira eta Wagnerri esker Valkiriak eta beste bitxikeri batzuk pittin bat ezagutuko ditugu.

Esan dugunez, opera hau alemaniar mitologiako kondairetan oinarrituta dago eta eraztun poteretsu baten istorioa kontatzen du.

Iturria: algarabianinos.com

Ah!!! hau ere ezaguna egiten zaizue, ezta? Eraztunen jaunaren liburua! Bai, Tolkienentzat, Eraztunen jaunaren idazlea, opera hau inspirazio iturri izan zen, baina hori beste txaskarrillo bat da.

Saiatuko naiz operaren argudioa laburtzen, beraz, eroso jarri lau eguneko kontakizuna laburtu behar dizuedalako!!!


Istorioa hasten da Rhin ibaian. Bertan, urre magikoa duten ninfa batzuk bizi dira. Urre hori urtzen bada, inguruan dagoen guztia kontrolatu dezaken eraztun bat sor daiteke.


Printzipioz erreza dirudi, ezta? bada... horrek trukoa dauka, urrea galdatzeko edo urtutzeko BE-TI-KO amodioari uko egin behar delako!

Nibelungo bat iristen da ibai honetara eta ninfa eder horiekin ligatzen saiatzen da. Hauek aldiz, barre egiten diote eta gaixoarekin sartzen dira.
Iturria: algarabianinos.com

Zer egiten du nibelungoak? Pikutara! Amodioari uko egiten dio, urre magikoa lapurtzen die eta badoa lur azpian duen etxera.
Iristen denean gainontzeko nibelungoak menperatzen ditu eta hemendik aurrera hasten da istorio honen saltsa!
  
Saltsa honetan WOTAN sartzen da; jainko bat da eta erraldoi batzuei eskatzen die WALHALLA (paradisu bat) eraikitzea.

Iturria: renegadetribune.com
Wotanek lan hori ordaintzeko dirurik ez duenez, komentatzen die ea nahi duten nibelungoren eraztuna, eta erraldoiak, baietz bezala erantzuten diote.

Wotanek nibelungori eraztuna kentzen dio erraldoiei emateko, baina erraldoi tuntun hauek eraztunaren poterearen berririk ez dutenez, ez dakite zertarako erabili dezaketen eta gordetzen dute.

Eta valkiria???? lasai, lasai, pazientzia pixka bat izan.

Oraindik Wotanekin pixka bat geldituko gara. Bikiak ditu, baina hauek koxkortzen dira jakin gabe anai-arrebak direla. Haunditan maitemintzen dira eta seme bat dute.

Vale! behingoz valkiria eszenan sartzen da!! Sarrera emateko entzun, entzun...

LA CABALGATA DE LAS VALKIRIAS


Wotan, nik ez dakit zergatik, seme honekin haserratzen da eta hiltzeko asmoz valkiria bat kontratatzen du. Qué chasco carrasco!!! Valkiriari lan hori ez zaio interesatzen eta ez du egin nahi.

Nola?? Wotaneri kasurik ez??? Ale, valkiria zigortuta dago kaso ez egiteagatik. Loti ederra bezala, lotara zigortzen du eta bakarrik zaldun bat esnatu dezake. Hain gaiztoa da Wotan, haren ohea suaz inguratzen duela, hau da hau!!

Zaldun hori SIGFRIDO deitzen da eta hau kasualitatea!!! Wotamen semea da!!!

Bueno, detailetan sartu gabe, Sigfrido honek poterezko eraztuna lortzen du eta super zalduna denez, valkiria ere salbatzen du.
Ea bukatzen dudan! Hau kulebroia!! Gazte batzuk Sigfridori buru-garbiketa egiten diote eta eraztuna zein valkiria entregatzeko konbenzitzen diote... Valkiria kokoteraino dago, eta jenio handiko emakumea denez, eraztuna hartuz hasierako ninfei itzultzen die eta azkenik DENAK hiltzen dira.

TXIN PUN!!!! 

Honeraino irakurtzen iritsi bazarete... txapeldunak zarete!!!
 

Musika zuzendari honi esker, LORIN MAAZEL, opera honen bertsio laburtuta gozatu dezakegu, ordubete eta piko irauten du. Horrela bai ahal dela, ezta? Mila esker Lorin Maisua!!!