otsaila 20, 2017

Musika elementuak: doinua eta erritmoa.

Aste honetako musika txokoan musikako elementuei buruz hitz egingo dizuet. Elementu horiek hiru badira, bitan zentratuko gara: DOINUA eta ERRITMOA.

Doinua, bata bestearen atzetik ibiltzen diren nota musikalak dira. Hori da kanta batetik abesten duguna.
Erritmoa, soinuak eta isiltasunak konbinatzeko modua da. Soinu horiek luzeak edo motzak izan daitezke eta oso errepikakorrak izaten dira.

Irratian jolas bat proposatuko dizuet: 8 abesti jarriko dizkizuet eta esan beharko duzue zein da kanta horien elementurik inportanteena: doinua ala erritmoa. Bost kuxku jokoan egongo dira, eta horiek lortzeko lagunduko dizuet erantzuna bideo honetan dagoelako! 



otsaila 17, 2017

Leonard Bernstein-en kontzertu didaktikoak.

ZER DA DOINUA?


ZER DA MODU BAT?

MUSIKALAK AL GARA? NORAINO?

ZER DA SONATA BAT?

ORKESTRA BATEN SOINUA

ZER DA KONTZERTU BAT?

ZER DA MUSIKA FLOKORIKOA?

otsaila 16, 2017

Harizko musika-tresnak: eskema interaktiboa.

5. mailakoek harizko instrumentu mota desberdinak ezagutuko dituzue. Instrumentu hauetan soka edo hari bat bibratzen duenean, soinua sortzen da. Sokaren bibrazio hori hiru modu desberdinetan gerta daiteke: 
  • Arku batekin soka igurtziz.
  • Behatza ala pua batekin soka pultsatuz. 
  • Mailu txiki batekin soka kolpatuz.

Bideo honetan sokari eragiteko hiru modu desberdinak ikusiko dituzue.


Azalpen honen ostean martxan jarriko gara eta eskema interaktibo batzuk sortuko dituzue.
Bibrazioa sortzeko moduari erreparatuz, hari instrumentu mota desberdinak sailkatuko dituzue  Mindomo aplikazioa erabiliz. 

Zer jarri beharko dugu eskema horretan?

Instrumentuen HARIZKO TRESNA MOTAK (pultsatua, igurtzia eta kolpekatua) IZENAK eta instrumentu bakoitzatik BIDEO bat.

Musika-tresnen informazioa eta bideoak web honetan aurkituko dituzue:

Hau da sortu beharko duzuen eskemaren adibide bat:


Make your own mind maps with Mindomo.

otsaila 15, 2017

Goya sariak.

Goya sariak Arte eta Zineko Akademiak urtero eskeintzen dituen sariak dira. Zineko mundua osatzen duten profesional onenak saritzen dira. Kategoria asko badaude batzuk aipatuko ditut: pelikularik onena, zuzendariarik onena, gidoirik onena, aktore-aktoresarik onena... eta guri interesatzen zaigun kategoria, filmaren soinu-banda da.

Aurten soinu-banda onenarentzako saria bizkaitar bati egokitu zaio "Un monstruo viene a verme" pelikularengatik. Getxotarra hau Fernando Velazquez deitzen da eta berak konposatutako soinu-banda Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak interpretatu dute, beraz poztasuna bikoitza!

4:17 minutuan ikus daiteke nola Fernando Velazquezek saria jasotzen duen.


Hau da soinu-bandaren zati bat, ea zer iruditzen zaizue!

otsaila 09, 2017

Perkusio txikiko tresnekin jotzeko: Obertura "Carmen".

Baliabide hau Paola Olivak sortu du. Bigarren hezkuntzako irakaslea da eta musika-hezkuntzarako baliabide pila sortu ditu. Bere izenean klikatuz gero, haren web-orrian sar gaitezke eta bertan berak sortutako baliabide guztiak topa ditzakegu.

Aukeratu dudan baliabidea Bizet-en "Carmen" obertura da. Bai perkusio txikiko tresnekin, bai gorputz-perkusioarekin egin daiteke.


Perkusiozko musika-tresnen entzuketa.

Aste honetako musika-txokoan perkusiozko tresnen soinua edo tinbrea desberdintzea proposatu dizuet. 
Zailtasunak edo zalantzak eduki badituzue, hemen tinbre edo soinu bakoitzari zein musika-tresnari dagokion ikus dezakezue.

Beraz... kuxkuak ez lortzeko ez dago aitzakirik! Animo!


otsaila 06, 2017

Haizezko musika-tresnak. Aurkezpen digitala.

Proiektu honekin 4. mailakoak haizezko musika-tresnak.
Lanean jarriko zarete eta ordenagailuetan bi aurkezpen politak sortuko dituzue: bata metalezko haize-instrumentuena, eta bestea zurezko haize-instrumentuena.

Nola egingo ditugu aurkezpen horiek?

1. Sartu CANVA izeneko aplikazioan.
2. "Presentación" aukeratuko duzue.
3. Ondoren, "Maquetas" jartzen duen tokian klikatu eta aukeratu gustuko duzuen bat. ADI! "gratis" jarri behar du! .
4. Orain, aukeratutako "maqueta"-ren diapositiba guztiak  ikusiko dituzue.

5. Izenburuarena klikatu. Has zaitezkete zuen diaposibak editatzen! Momentu honetan 7 diapositiba jarriko dituzue. Gehiago jartzeko, "Añadir una nueva página" klikatu.


Diapositiba bakoitzean zer jarri behar dugu??!!
Lehenengo aurkezpena: Metalezko haize-instrumentuak.
1. diapositiba: izenburua eta zuen izenak.
2. diapositiba: talde honetako 4 instrumentuen izenak.
3. diapositiba: lehenengo instrumentaren izena eta argazkia.
4. diapositiba: bigarren instrumentaren izena eta argazkia.
5.diapositiba: hirugarren instrumentuaren izena eta argazkia
6. diapositiba: laugarren instrumentuaren izena eta argazkia.
Bigarren aurkezpena: zurezko haize-instrumentuak.
1. diapositiba: izenburua eta zuen izenak.
2. diapositiba: alaka ahokoa. Argazkia eta soinua nola sortzen den azaldu.
3. diapositiba: alaka ahoko instrumentuen izenak eta argazkiak.
4. diapositiba: mihi bikoitza. Argazkia eta soinua nola sortzen den azaldu.
5. diapositiba: mihi bikoitzako instrumentuen izenak eta argazkiak.
6. diapositiba: mihi bakuna. Argazkia eta soinua nola sortzen den azaldu.
7. diapositiba: mihi bakuneko instrumentuen izenak eta argazkiak.