urriak 05, 2016

Euskal musika-taldeen bideo-aurkezpenak.

Proiektu honi esker, gaur egungo euskal musika-taldeak ezagutuko ditugu. Jarduera honetan, euskal musika-talde bati buruzko bideo bat egin beharko duzue, eta horretarako bi baliabide erabili beharko dituzue: Badok eta Biteable.

   


Zer egin beharko dugu lan honetan? 

1. PAUSOA
Badok web-orrialdean sartu. Bertan, euskal musika-taldeei buruzko informazio asko aurkitu dezakegu, baina gu atal honetan zentratuko gara: musikariak.


Sartuko zaretenean, gustuko duzuen musika-estilo bat aukeratuko duzue (blues, rapa, triki-popa, rocka, reggaea, trikitia, ska...) eta ondoren, musika-estilo horretako musika-talde bat aukeratu.

Eta nola egingo dugu bideo hori?

2. PAUSOA
Bideoa sortzeko erabili beharko duzuen aplikazioa hau da: 
Zuen bideoa sortzen hasteko klikatu mezu honetan "Create a new video" eta ondoren bilatu eta klikatu "START FOM SCRATCH".



 Jarraian, bideoaren izenburua idatzi zuen izenekin. 
Ondoren, klikatu Get started.

Pauso honetan txantilloi bat aukeratu beharko duzue. Lerroak dituztenek testua idazteko balio dute; You image here jartzen dutenek argazkiak jartzeko balio dute.



Diapositibak editatu beharko dituzue. Guztira 13 diapositiba izango dira eta diapositibak gehitzeko hau klikatu beharko duzue:
Horietako bakoitzean informazio hau azaldu behar da:
  1. diapositiba: musika-taldearen izena. 
  2. diapositiba: idatzi nongoak diren.
  3. diapositiba: musika-taldeko partaideen izenak.
  4. diapositiba: musika-estiloa.
  5. diapositiba: taldearen argazkia.
  6. diapositiba: taldearen argazkia.
  7. diapositiba: taldearen argazkia.
  8. diapositiba: Taldearen hiru abesti idatzi.
  9. diapositiba: abesti baten izendurua idatzi.
  10. diapositiba: abesti baten izendurua idatzi.
  11. diapositiba: abesti baten izendurua idatzi.
  12. diapositiba: Bideoaren egileak idatzi.
  13. diapositiba: zuen izenak.

3. PAUSOA
Diapositiba guztiak editatu ondoren, gustuko duzuen taldearen bideoklipa Youtuben bilatu, URLa kopiatu eta bidali nire korreora (anamusika).
Bideoaren audioa zuen korreora bidaliko dizuet; gorde ordenagailuko karpetan. Audio hori zuen bideoan jarriko duzue. Bueltatu Biteable aplikaziora eta klikatu AUDIOan zuen audioa igotzeko.

Sakatu upload a track
Bilatu audioa ordenagailuko karpetan eta igo.

4. PAUSOA:
Azken pausora iritsi zarete! 


Build my preview klikatu eta apikazioak zuen lana bideoa bihurtuko du. Listo! Ez duzue ezer gehiago egin behar. Bideoa niri iritsiko zait eta gelanaurkezpenak egingo ditugu!

Lanaren adibide bat utziko dizuet: 


3 iruzkin:

  1. Aupa, Ana!
    Oso ideia ona, antzeko gauza bat prestatzen ari naiz, baina Powtoon erabiliz.
    Aspaldin hau eskatu nien, ta moldaketa egiten nabil. http://iratxeallend1.wix.com/6mailakolanak-2014-15#!

    Nik 2. ebaluaziorako utziko dut, beraz, zeure lanaren emaitzak ikusi ahal izango dut ;)

    lan bikaina!

    Ondo ibili

    Iratxe

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaxio Iratxe!
      Ea zer moduz ateratzen zaigun! Gogoratzen det iaz powtoonekin lan bat egin nahi izan nuela 3. zikloan portatilekin, baina zaharrak direnez aplikazioak ez zen kargatzen... desesperatu nintzen!(kartulinan egiten bukatu genuen :-P )Beraz, ez dut probatu, ikusiko dut ere zer moduz moldatzen diren zure ikasleak gu probatzeko, ze gogokin gelditu nintzen!

      Aurten daukagu informatika gela hartuta eta aprobetxatuko dugu bideoak sortzeko. Ea zerbait kurioso ateratzen zaien!

      Onodo izan!

      Ezabatu
  2. Looking for a way to convert YouTube videos to Mp3? Then FvdTube is for you. It is an excellent online platform for converting YouTube videos to Mp3, as well as, you can download songs directly. With this platform, you can not only download Mp3 songs but also you can download HD quality videos for absolutely free. https://goo.gl/DKW7RC

    ErantzunEzabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?