urriak 27, 2016

MUSIKAREN HISTORIA: musika idazkuntzaren hastapena.

Musikaren historia eskolan lantzeko edukiarik zaiena dela iruditzen zait. Normalean gai hau ikasleei ez zaie interesatzen eta nire esperientzian behintzat hori landu behar izan dugunean askotan kexatu izan dira eta ez dute interes handirik erakutsi. Ondorioz, hortikan gutxira azaldutakoa ahaztu egiten dute.

Material batzuk prestatu izan baditut, bideo euskarri bat falta zitzaiguna sentitu izan dut.  

Horregatik lanean jarri naiz eta bideo bat prestatu dut. Howard Goodall-ek egindako dokumentalaren laburpen bat da. Bertan saiatu naiz musika idazkuntzaren hastapena azaltzen. Ea kontzeptuak bisualizatuz hobeto ulertzen eta barneratzen dugun! 

Gai honetan sakontzeko interesaturik egonez gero, dokumental osoa lotura honetan ikus dezakezue. 

urriak 20, 2016

Errealitate birtuala. Sketchfab.

Sarrera honetan ez dut musikari buruz ezer aipatuko, baina hau ikusi izan dudanean konpartitzeko gogoa piztu zait harrigaria iruditu zaidalako.
Ez dakit ezagutzen duzuen sketchfab. Aplikazio honekin edozein objetua 3Dn sor dezakegu. Baina lasai, 3D-arekin disfrutatu dezakegula lanarik egin gabe aplikazio horretako erabiltzaileek haien lanak konpartitu dituztelako. 
Eta ez hori soilik, errealitate birtuala esperimentatzeko aukera ere izango dugu. 3D-ko betaurrekoak izanez gero, objetu horiek hantxe bertan egongo bagina bezala ikus ditzakegu.

Web horretan salseatzen San Juan de Gaztelugatxeko 3D-ko eredu honekin topatu naiz.  Ermita modu sinistezinean ikusiko duzue. Nik behintzat flipatu dut... 

Klikatu irudiaren gainean eta botoia askatu gabe mugitu sagua!

urriak 18, 2016

Moby. “Are you lost in the world like me”

Proposatzen dizuedan bideoa Richard Melville Hall (Harlem, York Berria) musika elektronikoko konpositorearen azken lana da. "Moby" izenaz ezagutzen da, eta jakin izan dudanean nondik datorren bere ezizena sorpresa handia hartu dut. "Moby" bere biraitonaren omenez dator. Herman Melville zen, Moby Dick bale zuri beldurgarriaren aita.

Azken lan honetan Mobyk gaur egungo gizarteak sare sozialarekiko pairatzen duen dependentzia smartphonen bidez kritikatzen du oso modu zorrotzean. Hala ere, sare sozialak aipatzeaz gain, egun hain modan dagoen  "Pokemon go" ere ukitzen du.

urriak 14, 2016

Kanta bilduma.

Elkarrekin daramagun denbora honetan kanta asko egin ditugu. Nire faboritoenak WIX formatoan jarri izan ditut aplikazio horrek behar dugun guztia biltzen uzten didalako (audio, partitura, irudiak, bideoak...). 

Gure abestien familia gero eta handiagoa denez, pentsatu dut horiekin guztiekin bilduma bat sortzea. Gaiaren arabera sailkatutak daude, beraz norbaitek faboritoren bat badauka espero dut modu honetan bilaketa errazagoa egin ahal izatea!


urriak 05, 2016

Euskal musika-taldeen bideo-aurkezpenak.

Proiektu honi esker, gaur egungo euskal musika-taldeak ezagutuko ditugu. Jarduera honetan, euskal musika-talde bati buruzko bideo bat egin beharko duzue, eta horretarako bi baliabide erabili beharko dituzue: Badok eta Biteable.

   


Zer egin beharko dugu lan honetan? 

1. PAUSOA
Badok web-orrialdean sartu. Bertan, euskal musika-taldeei buruzko informazio asko aurkitu dezakegu, baina gu atal honetan zentratuko gara: musikariak.


Sartuko zaretenean, gustuko duzuen musika-estilo bat aukeratuko duzue (blues, rapa, triki-popa, rocka, reggaea, trikitia, ska...) eta ondoren, musika-estilo horretako musika-talde bat aukeratu.

Eta nola egingo dugu bideo hori?

2. PAUSOA
Bideoa sortzeko erabili beharko duzuen aplikazioa hau da: 
Zuen bideoa sortzen hasteko klikatu mezu honetan "Create a new video" eta ondoren bilatu eta klikatu "START FOM SCRATCH".



 Jarraian, bideoaren izenburua idatzi zuen izenekin. 
Ondoren, klikatu Get started.

Pauso honetan txantilloi bat aukeratu beharko duzue. Lerroak dituztenek testua idazteko balio dute; You image here jartzen dutenek argazkiak jartzeko balio dute.



Diapositibak editatu beharko dituzue. Guztira 13 diapositiba izango dira eta diapositibak gehitzeko hau klikatu beharko duzue:
Horietako bakoitzean informazio hau azaldu behar da:
  1. diapositiba: musika-taldearen izena. 
  2. diapositiba: idatzi nongoak diren.
  3. diapositiba: musika-taldeko partaideen izenak.
  4. diapositiba: musika-estiloa.
  5. diapositiba: taldearen argazkia.
  6. diapositiba: taldearen argazkia.
  7. diapositiba: taldearen argazkia.
  8. diapositiba: Taldearen hiru abesti idatzi.
  9. diapositiba: abesti baten izendurua idatzi.
  10. diapositiba: abesti baten izendurua idatzi.
  11. diapositiba: abesti baten izendurua idatzi.
  12. diapositiba: Bideoaren egileak idatzi.
  13. diapositiba: zuen izenak.

3. PAUSOA
Diapositiba guztiak editatu ondoren, gustuko duzuen taldearen bideoklipa Youtuben bilatu, URLa kopiatu eta bidali nire korreora (anamusika).
Bideoaren audioa zuen korreora bidaliko dizuet; gorde ordenagailuko karpetan. Audio hori zuen bideoan jarriko duzue. Bueltatu Biteable aplikaziora eta klikatu AUDIOan zuen audioa igotzeko.

Sakatu upload a track
Bilatu audioa ordenagailuko karpetan eta igo.

4. PAUSOA:
Azken pausora iritsi zarete! 


Build my preview klikatu eta apikazioak zuen lana bideoa bihurtuko du. Listo! Ez duzue ezer gehiago egin behar. Bideoa niri iritsiko zait eta gelanaurkezpenak egingo ditugu!

Lanaren adibide bat utziko dizuet: