otsailak 16, 2016

Afrikako kanta: Kokoleoko

"Kokoleoko" Liberiako kanta da. Zonalde honetan instrumenturik erbiliena djembea da, horregatik kanta hau lantzerakoan ahalik eta erritmo gehien egiten saiatu behar dugu. 
Kanta honi buruzko informazio gehiago web honetan aurkitu dezakezue: aprendomusica


Esandakoaren arabera, gure helburua da ahalik eta erritmo gehien sortzea da, horregatik abesteaz gain, kanta honi musika-tresnekin eta esku-jolas batekin lagunduko diogu. Hemen azalduko ditut erabili ditugun hiru proposamenak:

1 PLASTIKOZKO KUBOAK  

Abestiari eskema erritmiko honekin lagundu diogu:

PUN: kuboaren erdian
KA:   kuboaren ertzean
TXIS: makilak elkar kolpatuz




2 PLAKA INSTRUMENTUAK

Hau da abesti guztian zehar plaka-instrumentuek egin duten ostinatoa:


3 ESKU JOLASA

Abesten dugun bitartean esku jolas hau egin dezakegu: 


Hiru proposamenak aurkeztu ondoren, hemen utziko dizuet kanta egitean erabili dugun oinarri instrumentala. Bi ahotsetan egiten dugu eta lehenengo ahotsara ongi iristeko audio honetan tonua egokituta dago: 

 

otsailak 11, 2016

Afrikako kanta: "SI MA MA KA".

Oraindik ez ditut utzi nahi doinu afrikarrak, eta txikitxoekin gorputz-perkusioa landu nahi dudanez, kanta hau bikaina iruditzen zait.

Gorputz-perkusioa egiteko ideia Iratxe Allendek bildutako lanetatik atera dut. Bestalde, Isidro Vallesek prestatutako oinarri instrumentala gehitu dut. Ea zerbait txukuna ateratzen zaigun!



GORPUTZ-PERKUSIOA

 2 ALDIZ



Audio hau ISIDRO VALLÉSek egin du.

otsailak 10, 2016

John Williams. Zineko musika.

Hilabete honetan XX. mendeko konpositore bat ezagutuko dugu irratian. Beharbada, John Williams izenak ez dizue ezer esango, baina ziur hemengo bideoa ikusi ondoren denok jakingo duzuela nortaz ari naizen!

John Williams from Ana Petrirena on Vimeo.


John Williams-ek, hemendik ezagutu ditugun musikariak bezala, musikarekin lehenengo harremana txikitan izan zuen, eta musikarekiko zaletasuna aitarengandik jaso zuen. 

Berari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzue, klikatu beheko argazkian.



otsailak 01, 2016

Ghana. Afrikako musika.

"Kuxkuxero" irratiari esker GHANA-ra bidaiatuko dugu. Afrikan kokatzen gara, non perkusioa musikaren ezaugarri inportateena den.
Eta Ghanan perkusioa egiteko zeintzuk dira musika-tresna inportanteenak? Ba, batez ere, bat aipatuko dizuet: DJEMBE-a.



Djembea Afrikako musika-tresnarik ezagunetako bat da. Taldean jotzen denean deia-erantzunaren eskema erabiltzen da; hau da, djembe batek dei bat botatzen du eta besteek erantzuten diote. 
Talde instrumental horietan djembe-a erabiltzeaz gain, beste hiru musika-tresnak erabiltzen dira normalean: 

                      DUNDUN-a                                                  BALAFON-a                                       SHEKELE-a


Djembe-a badirudi Kristo aurretiko 900. urtean sortu omen zela "Maninka" izeneko tribu batean. Normalean, erritu sakratuetan, jaiotzetan, ezkontzetan eta hiletetan erabiltzen zen.

Aintzinako musika-tresna bada ere, gaur egun edozein musika-motan aurki dezakegu.
Goazen ikustera nola jotzen den!


Eta animatzen bazarete, oinarrizko erritmo batzuk ikasteko TUTORIAL bat (ni behintzat bai!!!!):



Hementxe GHANA-ko dantza bat, pasada bat benetan!


Lotura honetan EduCaixari esker, Afrikako musika egiteko baliabide bat topatuko duzue.

Lotura honetan, Senegaleko erritmoari buruzko jarduera interesgarri batzuk topatuko ditugu.