otsaila 26, 2015

Armonika lehen-hezkuntzan.

Antton Jauregik, Marizulo musika-blogaren egileak, baliabide hau aurkezten du. 

Bertan, Jauregik armonika musika-tresnarekin urtetan zehar lehen-hezkuntzan izandako esperientziak jaso ditu: aholkuak, partiturak eta bideoak.

Zoragarria iruditu zait instrumentu gertua, erraza eta merkea delako. Musika-hezkuntzan ohikoena txirula erabiltzea da, beraz musika-tresna alternatiboak bilatzea txalotzeko ideia iruditzen zait. Alde batetik, musika-tresna hau haur-hezkuntzatik erabil daiteke, eta bestetik, ikasle orotara iristen da txirulak dituen zailtasunak ez dituelako eskaintzen.

Mila esker eta zorionak lanagatik Antton!

otsaila 25, 2015

Erritmograma "Mataculebra".

 Proposamen honetan Kepa Junkeraren Mataculebra abestia topatuko dugu perkusio txikiko instrumentuekin jotzeko.

Baliabide hau Agurtzane Goitiak"musikagelapdi" blogaren sortzaileak sortu du. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot bere lana konpartitzeagatik!



otsaila 24, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko KANON-a

Skyline deitutako partitura honetan kanon forma musikala probatzeko aukera paregabea topatuko dugu. Plaka-instrumentuekin egiteko pentsatuta dago eta, nire ustez, 3. eta 4. mailan egiteko oso aproposa izango da. 

"Aula de música" bloga idazten duen Julio Paynok sortu du eta lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiot egindako lanagatik eta hura konpartitzeagatik.