Sartu eta probatu, merezi du!
urtarrila 25, 2017
"Radioooo". Beste herrialdeetako musika ezagutzeko mapa interaktiboa.
Sorpresa ona hartu dut baliabide hau topatu dudanean. Radiooooo izena du eta mapa interaktibo moduan aurkezten da. Bertan, edozein herrialdetako musika entzun dezakegu eta musika-estilo desberdinak ezagutzeaz gain, beste hamarkadetako musika entzuteko aukera ere uzten du: 1900. urtetik gaur egungo musika arte.
Sartu eta probatu, merezi du!
Sartu eta probatu, merezi du!
urtarrila 23, 2017
"Sagarroia". 1. mailarako abestia.
Abesti hau "Kantiruri" metodokoa da, baina bertsio erritmikoagoa eta modernoagoa sortu dut perkusioa gustora egiteko. Idea da, abesteaz gain, gorputza, kuboak eta tutuak erabiltzea.
urtarrila 07, 2017
Erdi Aroko argitzaileak bezala!
Gogogoratzen duzue Guido d´Arezzo? Berak musika idazkera asmatu zuen, ezta? Tetragrama eta nota musikalen izenak.
Baina tetragraman idatzitako musika noizbait ikusi al duzue?
HEMEN Erdi Aroko partitura batzuk ikus ditzakegu. Partitura horiek liburuetan biltzen ziren. Liburu horiek KODIZEAK deitzen ziren.
Monastegiko monjeek partiturak idazten zituzten eta lana izugarrizkoa zen. Hain izugarrizkoa zen liburuen idazkera lau monjeen artean egin behar zela:
- PERGAMINEROA
- KOPISTA
- ARGITZAILEA
- ENKUADERNATZAILEA
Lan guzti hau SCRIPTORIUMen egiten zen.
Bideo honetan ikus dezakezue ardura bakoitza nolakoa zen.
Guk egingo dugu argitzaile eta kopisten lana: Erdi Aroko partitura bat argituko dugu.
Zuek argitzaile eta kopistak bihurtu ahal izateko, txantilloi batzuk sortu ditut (bukaeran hauek deskargatzeko aukera topatuko duzue). Bueno, sortu, sortu baino... kopistarena egin dut jatorrizko partitura batzuetatik atera ditudalako! Hemen, nik egindako adibideak, egia esan, hau egitea pila bat gustatu zait! Espero dut zuek ni bezala disfrutatzea! Gustukoena aukeratuko duzue:
Lan hau hiru fasetan burutuko dugu:
1. FASEA
Gehien gustatzen zaizuen txantilloia aukeratuko duzue eta ondoren, zaharkituko ditugu teknika honekin. Hau da beharko dugun materiala: kafe solublea, ontzi bat, goiradatxo bat, ura, kotoia eta zahartu behar dugun orria.
- Papera zimurtu ahalik eta gehien.
- Papera berriz ireki eta lisatu ahal duzuen gehiena.
- Paper bakoitzeko, kafe solubleko goiradatxo bat hartu (Nescafe modukoa) eta goraida horren erdian ura jarri. Ontzian nahastuko duzue.
- Kotoi zatitxo bat kafe-nahasketan busti.
- Paperaren gainetik pasa.
- Lehortzen utziko dituzue hurrengo klasean margotzen hasteko.
2.FASEA
Margotzeko momentua iritsi da. Bakarrik bi jarraibide emango dizkizuet:
1. lerroak gorriak izan behar dira (Guio d´Arezzok horrela asmatu zuen, beraz fidelak izan behar gara)
2. notak eta letrak beltzez.
3.Ilustratu!
3.Ilustratu!
3. FASEA
Partitura bukatuta egongo denean ertzak erreko ditugu. LISTO!
Proiektu honen ideia ez da nirea izan, blog batzuetan lan honekin topatu banaiz, jatorrizko ideia blog honetakoa da: webdemusica. (Zoritxarrez ez dut inon aurkitu web honenganako aipamenik eta ideia mundiala iruditu zait... beraz, webdemusica, zorionak!)
B letra
D letra
E letra
M letra
S letra
Osatzeke
Hauek dira errubrika batzuen adibideak kopiatu nahi badituzue.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)