irailak 28, 2020

Musika eta Mugimendua: atarian egiteko proposamenak

Aste batzuk daramatzagu klaseak ematen eta ahots soken nekea ikaragarria da. Etengabe hitz egin behar dugu (hori ez da aldatu) eta musukoek behartzen gaituzte fuerte hitz egitera. Bestalde, airea ongi ezin hartzeak buruko mina sortzen digu eta ahoa asko lehortzen da... egia esan, gogorra egiten ari da. 

Haur-hezkuntzan batez ere, aurpegi-espresioa  oso inportantea da, baina tamalez galdu egin da. Askotan musukoaren atzean kriston iribarra egiten det ea begietan zerbait nabaritzen den; sentsazioa gazi-geza da...

Hori alde batetik, eta bestetik, oso zaila egiten ari zait ikasleei entzutea, ez dutelako gu bezain fuerte hitz egiten eta askotan behin eta berriro galdetuta ere ez diet entzuten... 

Eskolako txikiak espazioan mugitzea ezinbestekoa dute eta geletan espaziorik ez dagoenez, zenbait saiotan musika eta mugimendua kanpoko atarian egitea gustatuko litzaidake.

Pentsatzen dut jarduerenen azalpenak eta lehenengo saiakerak gelan egingo ditugula,  kanpoan eztarriak gehiago pairatuko duelako eta kanpoan egiteko prest egoterakoan bafle eramangarria hartu eta patiora joango gara.

Youtuben salseatzen ibili naiz eta adin honetan musika eta mugimendua egiteko oso proposamen majoak topatu ditut. Wix honetan bildu ditut eta audioak deskargatzeko aukera ere badago. Nire kasuan bafle eramangarri bat erosi dut eta USB batekin moldatuko naiz.

Animo guztioi!


1 iruzkin:

Zerbait komentatu nahi duzu?