abenduak 31, 2018

Lehenengo emakume musikaria euskalduna: Kalam.

VIII. mendearen inguruan arabiarrak penintsulan sartu ziren, eta Nafarroako zenbait lurralde okupatzeaz gain, iparraldeko lurraldeak ere konkistatzea saiatu ziren inongo arrakastarik gabe; aurrez-aurre baskoiak zeuden.
Iturria: http://leyendasmirdalirs.com/2016/02/12/pueblos-originarios-vascones/

Musulmanek baskoien kontrako gerra batean, Kalam izeneko neska euskaldun bat bahitu eta Ekialdera eraman zuten. Kalamek Medinan pasa zuen bere hautzaroa eta bertan olerki arabiarrak errezitatzeko artea zein abeslaria izateko teknika irakatsi zioten. Handitan, haren arterako gaitasunak hain deigarriak ziren Abdelraman II-ak bere jauregira eraman zuela gorteko musikaria izateko. Momentu horretatik aurrera Kalam qiyan bihurtu zen.


Iturria: http://mezquitacordobesa.blogspot.com/

Qiyanak morroi abeslariak ziren eta arterako ikasketak jasotzen zituzten haien bizitza ososan zehar. Beraz, Kalamek musika ikasketak jasotzen jarraitu zuen eta haren talentua handitzen joan zen harik eta konpositore bikaina bihurtu zen arte. Abdelraman II-a hain liluraturik zegoen Kalamekin maitemindu eta ezkondu egin zela.

Beno, eta hau izan da Kalameri buruz jaso ahal izan dudan guztia. Zer iruditu zaizue lehenengo emakume musikari euskaldunaren historia?  Mila eta bat gau ipuineko istoriotako bat izan zitekeen, bai, baina istorio tristea. Urrezko kaiola batean giltzaperatuta dagoen talentu handiko emakume batena...

Gaur egunera soilik iritsi zaizkigu Kalamen olerki batzuk, baina musikarik ez. Beraz, berak egin ahal izan zuen musikaren adibide bat utziko dizuet, qiyanen musika hain zuzen.



Loturak:
http://www.musicaantigua.com/las-esclavas-cantoras-de-al-andalus/
http://www.euskonews.eus/0569zbk/elkar_es.html












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Zerbait komentatu nahi duzu?