apirilak 16, 2018

Erritmograma: Azukrezko maitagarria.

Hemen partekatzen dut erritmograma berri bat. "Intxaur-hausle" balletaren mugimendurik ezagunena da, eta ziur pelikula askotan entzun duzuela. HEMEN mugimendu honen dantza ikus dezakezue.

Tchaikovskyk, konpositore errusiarrak, idatzi zuen 1892an. Gozatu!!

3 iruzkin:

  1. Oso polita, Ana!. Galderatxo bat: ze aplikazio edo programa erabiltzen duzu holakoak egiteko? eta erraza da?
    Mila esker ta animo azkenengo txanpan!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker Iratxe! Begira, harrituko zara... Power pointa!! Eta nahiko erraza da. Pedro Morales seguru ezagutzen duzula, izenaz beharbada ez, baina haren erritmogramak oso ezagunak dira (angry birds, star wars...). Tipo honek jendeak eskatuta, animatu zen tutorial bat egitera eta bertan egin beharreko dena oso ongi azaltzen du. Hau da bideoaren lotura: https://www.youtube.com/watch?v=cIaXGlISQt4&index=3&list=LLX-Yv4jxLwLRqBzlFAH9U4Q&t=0s

      Power pointen egin ondoren, pantalla grabatzaile bat erabiltzen dut (ez naiz gogoratzen Moralesek ze gomendatzen duen), nik erabiltzen dudana hau da: https://www.apowersoft.es/grabador-de-pantalla-gratis

      Eta bideoa prest dudanean musika egokitzen diot nire editorearekin. Hau horrela egiten dut pantaila grabatzaile horrek irudia eta audioa piska bat desfasatzen duelako.

      Edozein zalantza, galdetu lasai!

      Ezabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?