abenduak 22, 2016

Gabon kanten jatorria.

Gabon kantak XV. mendean agertu ziren Espainian Berpizkundean, hau da Erdi Aroa eta geroko garaian.

Hasiera batean kantu profanoak ziren. Gogoratzen duzue? Horrek esan nahi du Jainkoari edo Jesusen jaiotzari buruzkoak ez zirela.

Kanta alai hauek herriko gendearentzat interes habdikoak ziren. Badakizue zergatik? Amodioari, gende arteko liskarrei edo entierroei buruzkoak zirelako. Zurrumurru aldizkarian bezala txaskarrillo asko kontatzen ziren!

Gabon kantak kantatzen zutenak gu bezain kuxkuxeroak ziren! Garai hartako kuxkuxero horiei villanoak deitzen zitzaien, baina ez izutu, ez ziren pelikuletako gaiztoak bezala!
Villanoak baserritar libreak ziren. Hortik dator villancico hitza: VILLANO-VILLANCICO.

XVI. mendetik aurrera, eliza gabon kanten arrakasta ikusirik, horiek erabiltzen hasi zen; baina ez txaskarrilloak kontatzeko, herria ebanjelizatzeko baizik. Eta elizetan erabiltzen hasi ziren.
Gai profanoak debekatu ziren eta bakarrik onartu ziren Jesusen bizitzari buruzkoak zirenak.

Juan de la Enzina trobadoreak eta olerkilariak, hasierako kanta profano horiek asko eta asko sortu zituen. Hau da ospetsuenetako bat: "Hoy comamos y bebamos".

abenduak 20, 2016

PNG formatoan dauden irudien bilatzailea.

Bilatzaile hau Stick PNG deitzen da eta formato horretan dauden irudiak bilatzeko aukera ematen du.
PNG formatoan dauden irudiek atzealde gardena daukate. Hori oso interesgarria izan daiteke gure muntaietan erabiltzeko: power pointean edo antzekoetan, word dokumentuetan, bideoetan edo web-orrialdetan.

Argazkiak bilatzeko bi modu daude: kategoriaka edo bilatzailean. Dirudienez, irudiak dohakoak dira


abenduak 19, 2016

Erlaxazio ariketak.

Ariketa hauek Inés Castel-Brancorena den "Respira" ipuinatik aterata daude. Aula de Elena  bloggean informazio sakonagoa aurkitu dezakezue. Nik egin dut ipuin horretan agertzen diren ariketen aukeraketa bat, gehien interesatzen zaizkidanak 2. zikloko kanta-tailerrean egiteko. 

Beti erlaxazio praktika batzuk egiten ditugu, baina modu honetan, irudien bidez, sistematizatuagoa egongo da eta ikasleek beharbada hobeto barneratuko dituzte. 

Ariketen azalpen laburra eta irudiak fitxa honetan aurkitu dezakezue.

abenduak 15, 2016

"Zapateatua". Pablo Sarasate.

Aste honetako musika-txokoan idazle bihurtzeko erronka luzatu dizuet. Entzunaldi polit batekin sortu behar izan duzue istoriotxo bat, ezta?
Goazen jakitera benetan zertan datzan musika hori! Baina lehenengo musika horren konpositoreari buruz hitz egingo dizuet.
Musikari hau Pablo Sarate deitzen da eta gure etxetik nahiko gertu jaio zen: Iruñan. Bere aita biolin-jolea zen eta 2 urte zituela horrek biolina jotzen erakusten hasi zen.
Zazpi urtez bere aita baino hobeto jotzen zuen eta bere aitak hori ikusi zuenean, biolina jotzeari utzi zion.

Sarasatek zuen trebezia izugarria zen eta 7 urtekin bere lehenengo kontzertua eman zuen arrakasta handiarekin. 

Handitan, konposizioa ere ikasi zuen eta oso musika-lan ederrak idatzi zituen; ederrak eta jotzeko OSO ZAILAK, baina oso zailak izan arren horiek guztiak jotzeko gai zen. Horien artean gure musika-txokoarena aurkitzen da: ZAPATEATUA.



Eta zertan datza? 
Zapateatua izeneko dantza irudikatzen du. Norbaitek asmatu du? 
Hemen daukazue dantzari batek egindako interpretazio bat.

abenduak 07, 2016

GABON KANTAK

Has gaitezen ahotsak berotzen gabonak gainean ditugula!
Hemen topatuko dituzue aurten abestuko ditugunak. Etxean ere ikasteko aukera izango duzue!

Egin KLIK irudian abestietara joateko.