iraila 19, 2015

HILABETEAREN KONPOSITOREA

Kaixo denoi!

Hemen dugu irratiko Musika-txokoaren lehenengo atala. Atal honi esker, mendebaldeko musikaren gizon-emakume konpositoreak ezagutuko ditugu. 

Mendebaldeko musika?? zer da hori??

Eta esaten badizuet Musika Klasikoa? orain badakizue zertan ari naizen, ezta? 
Halere, musika klasikoa esatea ez da zuzena, hori garai historiko zehatz bati dagokioelako: 1750-1820 urte bitartean gertatu zena, alegia.

Bueno, baina konpositoreei buruz ari ginen! Harira!
                                                                 
Nolakoak ziren?, nongoak ziren?, zer garaikoak?, nola zen garai horietako bizitza? nola zen haiek asmatutako musika? Puffffff!!!!! zenbat zalantzak!!!!!

Beraiek gure zalantzak argituko dizkigute. Irratira etorriko dira hori guztia azaltzera!

Bitartean, hemendik kuxkuxeatu dezakegu. Garai historiko batzoitzean klikatzen badugu haien garaira bidaiatuko dugu eta ziur norbaitekin egiten dugula topo!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?