irailak 28, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko haur-kanta: "Trentxoa"

Aurkezten dizuedan kanta hegoameriketakoa da. Haur-kanta hau, haur-hezkuntzan egiteko oso aproposa da erraza delako: bi soinuekin egiten da. 

Euskaratu dut eta oinarri instrumental bat sortu dut bai haur-hezkuntzan abesteko, bai 1. mailan plaka-instrumentuekin jotzeko. Ea zer iruditzen zaizuen!


irailak 25, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko kanta: "Arrantzalea".

Haur-kanta ezagun honek, baditu bitarte melodiko errazak. Horiek aprobetsatuz, plaka-instrumentuekin jo ahal izateko moldaketa hau sortu dut. 

Estreinatuko dutenak 3. mailako musikari txikiak izango dira!


irailak 19, 2015

KONPOSITOREAK

Sarrera honetan aurkeztuko dizuet zenbait konpositorei buruz sortu dudan bilduma. Bilduma honetan, mendebaldeko musikaren gizon-emakume konpositoreak ezagutuko ditugu. 

Mendebaldeko musikari deitzeko modurik ohikoena "musika klasikoa" da. Halere, hori esatea ez da zuzena garai historiko zehatz bati dagokiolako: 1750-1820 urte bitartean gertatu zen garaia, alegia.

Konpositoreak dagozkien garai historikoen arabera sailkatutak daude, eta garai historiko bakoitzako zenbait informazio ere ezagutzeko aukera izango duzue.




irailak 08, 2015

Musika-mintzaira errepasatuko dugu?

"Musika eta euskara" bloggean, Iratxe Allende irakasleak material berri hau sortu du Gabi de la Maza laguntzarekin. 

Kanta hau Imanol Urbietak idatzi zuen eta musika mintzairako oinarrizko elementuak biltzen ditu. Beraz, errepasatzeko kanta bikaina da. Horregatik lehenengo zikloan erabiliko dugu ikasi dugun guztia gogoratzeko eta motoreak pizteko!

Mila esker Iratxe! 


irailak 03, 2015

Doako irudiak eskuratzeko web-guneak.

Xarxatic bloggean Jordi Martík doako irudiak biltzen dituen banku bat bildu du. Hainbat orrialde dira eta horietako batzuk haien gai propioa daukate.

Komentatzen duenez, maiz, gure lanetarako edota ikasleen lanetarako internetera jotzen dugu argazkiak eskuratzeko, eta askotan horietako askok egileen eskubidepean daude. Creative Commos lizentzia duten baliabide asko topa ditzakegu eta egokia izango litzateke horiek erabiltzera ohituko bagina.



Haren bilduma aprobetsatuz, Pearltrees (web-loturak antolatzeko aplikazioa) erabili dut. Hemen uzten dizuet doako irudiak aurki ditzakegun web-guneak..

DOAKO irudi-bankua, by musikarma

irailak 02, 2015

Aurkezpenak ON-LINE egiteko aplikazio desberdinak: haiku deck, slidebean, prezi...

Aurkezpenak egiteko modu anitzak daude eta ez aspertzeko, zenbaitetan power point-etik ihes egitea komenigarria da. Hemen utziko dizkizuet aplikazio batzuk. Batzuk ikasleekin probatu izan ditut eta oso ondo moldatu dira.
Haiku deck

Izena emanez gero nahi ditugun aurkezpenak egin ditzakegu.

Alde onak:
  • Lanak gorde eta aldatu daitezke.
  • Ez zaio gordetzeari eman behar, aplikazio berak egiten duelako. Horrela bermatzen dugu despistatuak diren ikasleek ere bere lana gordeta daukatela.
Alde txarrak:
  • Argazkiak izan dira diapositibara egokitu, hau da, ezin dira txikitu edo tokiz aldatu. 
Hemen 4. mailako ikasle batzuk eginiko adibidea:



Rubén eta Julen M. - Created with Haiku Deck, presentation software that inspires

Slidebean

Aplikazio honen bidez, aurkezpenak modu errazan eta azkarrean egiten dira. Diapositiba bakoitzarako karaktereak mugatuak dira; ondorioz, gure edukiak oso laburtuta egon behar du.

Hiru pausu jarraitu behar dira: lehenengoa, edukina idatzi; bigarrena, diseinua aukeratu, eta hirugarren pausoan publikatzen dugu.Tutorial honetan ikas dezakegu nola sortu gure lehenengo aurkezpena.

Alde onak:
  • Bakarrik edukinetaz arduratzen gara, diseinutaz aplikazioa bera arduratzen da.
  • Oso intuitiboa eta emaitzak azkar lortzen dira.
  • Doan da.
Hemen uzten dizuet adibide bat:




Slideshare

Website honetan gure power-pointak, Word dokumentuak, PDFak eta OpenOffice-ak igo ditzakegu modu pribatuan edo plubikoan konpartitu ahal izateko.

Doakoa da eta erabiltzeko izena eman behar dugu.

Prezi

Betiko aurkezpen modutik aldatzeko prezi oso originala da. Diapositibetan zoom-a egiteko aukera ematen du. Youtubeko bideoak ere txertatu daitezke eta diapositiben arteko aldaketa harrigarriak ere egiteko aukera eskaintzen du.

Prezi egiten ikasteko hemen utziko dizuet tutorial bat.



Horma-irudi birtualak sortu

Padlet horma-irudi birtualak sortzeko baliabidea da eta musika-gelan erabilpen didaktiko asko eman diezaiokegu: ideia-jasa, entzunadiei buruzko iritziak, gelako-arauak, ikasle-proiektuak burutzeko...


Alde onak:
  • Probatu nahi badugu, izena eman gabe hormak sortu ditzakegu, baina horiek ezin dira gorde, ezta editatu ere.
  • Oso erraza da!
  • Konfiguratuz gero, nahi ditugun partaideek horma berdinean lan egin dezakete.
  • Horma plubikoa edo pribatua izan daiteke.
Hemen María Jesús Caminok egindako tutoriala.