iraila 22, 2021

Konpositoreen izenak musika-tresnak eta esertokiak banatzeko

Aurten 2. ziklotik gora plaka-instrumentuak erabiltzen hasiko gara. Guztiontzat tresnak direnez instrumentu horienganako ardura eta zaintza egokia sustatu behar dugu eta horretarako, aurten martxan jarriko dut ondoko sistema. Hiruhileko bakoitzean ikasle bakoitzari plaka-tresna bat egokituko zaio eta ikasturte osoan zehar tresna horiek hiru alditan aldatuko dituzte. Era honetan, ikasle bakoitza bere tresna hartzeaz, gordetzeaz eta zaintzeaz arduratuko da. Bestalde, erabilpen desegokiagatik matxuraren bat gertatuko balitz, pieza berritzeko ardura ere hartuko lukete.

Hau guztia antolatzeko konpositoreen izenaz baliatu naiz. Instrumentu bakoitzari konpositore baten izena jarri diot eta tresna bakoitzak bere gordelekua dauka apaletan.



Ikasleek jakin dezaten ze tresna egokitu zaien eta hori non gordetzen den, panel honetan begiratu beharko dute. Adibidez, "Mozart", "Clara Schumann" eta "Tchaikovsky" egokitu zaienei metalofono sopranoa joko dute.

Konpositoreen izenak ere mahaietan jarrita daude eta ikasleen esertokiak markatzeko balioko dute. Beraz, konpositoreen izenak erabiliko ditugu bai musika-tresna mailegatzeko baita ikasleen esertokiak kokatzeko. 

Lehenengo egun hauek politak izan dira ikasleek bilatu behar izan dutelako egokitu zaien konpositorea eta izenak hain arraroak zirenez behin baino gehiagotan izena ziurtatzeko panela errebisatu behar izan dute. 


Gelako zerrenda pasatzerakoan ikasleen izena esan ondoren, bakoitzak ahoz gora konpositorearen izena esan behar du. Modu honetan, haientzat arotzak izan daitezken izenak (Fanny Mendelsshon, Wagner...) integratzen hasiko dira. Irudiak ere panel batean jarrita daude.


iraila 20, 2021

Musika-baliabideen web-orria

Ezin izan naiz aguantatu eta topatu bezain pronto zuekin partekatzeko gogo izagarria piztu zait. Horrelako gauzak sarean topatzea kriston ilusioa egiten dit. Ainhoa Sukiaren lan ZORAGARRIA dugu hemen. Bai DBHn bai LHn egiteko baliabide pila daude berak sortutakoak app desberdinak erabiliz (ene, horietako asko ez nituen ezagutzen, zaharkitzen ari naiz!! ;-P ) IKTak gustatzen zaizkigunoi haren web-orrian trasteatzen disfrutatuko dugu. Benetan sartu, pasada bat da. Zorionak Ainhoa eta mila-mila esker!!!!

iraila 13, 2021

Musika ebaluatzeko errubrikak (2. eta 3. ziklo)

Ebaluazioa kudeatzeko gehien kostatzen zaidan musika-irakaskuntzaren eremua da. Oso zaia egiten zait hirurehun ta piko ikasleen jarraipena egitea era objetiboan kontatutan hartuta idatzizko oso froga gutxi egiten ditugula, talde bakoitzak astean behin saio bat egiten duela eta jarduerak behaketan batik bat oinarritzen direla. Proiektu edo jarduea baten emaitza ez da bakarrik baloratzen duguna, ikasketa-prozesuan zehar oso inportanteak diren alderdi asko kontutan hartzen ditugu (emozioen kudeaketa, ekimena, ardura, saikaera, errespetua...). Alderdi hauek irakasleontzat funtsezkoak badira ere, ikasleek ez dute hainbeste baloratzen eta batez ere emaitzetan zentratzen dira.  

Balorazio-lan honetan Errubrikak oso lagungarriak izan daitezke guztiontzat. Irakasleontzat, kalifikazio irizpideen portzentaiak eta gaitasunak baloratzeko oso modu praktiko eta objetiboa izan daitezkelako, eta ikasleentzat, momentuero gogoan izango dutelako prozesuaren nondik norakoak eta zer da prozesu horretan baloratuko duguna.

Proposamena da 2. eta 3. zikloan errubrika berdinak erabiltzea ebaluazio lana errezagoa eta praktikoagoa izan dadila. Errubrika hauek orokorrak badira ere, maila bakoitzean lantzen diren helburuei erantzuten diete zehaztapen maila gelako programazioetan adierazita dagoelako.

Hemen adieraziko dut nola lotu ditudan errubrikak programazioko zehar konpetentziekin eta kalifikazio irizpideekin. Koloretan dauden lehenengo hauek zeharkako konpetentziak dira eta azpian datozenak 4. mailako programazioaren kalifikazio irizpideak portzentaietan adierazitak. 

  1. Hitzezko, hitzik gabeko komunikazioarako eta komunikazio digitalerako konpetentzia.

  2. Eximen eta espiritu ekintzailerako gaitasuna.

  3. Ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna.

  4. Izaten ikasteko gaitasuna.

  5. Elkarbizitzarako gaitasuna.



Errubrikak irizpideekin lotzeko bost alderdi hauekin lotu ditut: banakako lana, taldeko lana, praktika instrumentala, jarrera eta entzumena. Eta horiek neurtzeko hurrengo parametroak erabiltzen ditut: hobetzeko, nahiko, oso ongi eta bikain. 


Hau da nire proposamena eta erabilgarria izango zaizuelakoan partekatzen dizuet bakoitzak bere erara moldatu dezan. Beti bezala, zuen esperientziak ere partekatu nahi badituzue oso ongi etorriak izango dira; guztion aretan gure lana aberastu dezakegu ;-)

Hau da prestatu dudan EBALUAZIO KOADERNOA, mailaka eta ikasle zerrendak txertatutak:


iraila 01, 2021

Musika-mintzaira 4. maila

 Zuetako askok eskatu dizkidazue musika-mintzairako liburuak. 3. maila arte euskaratutak banituen, 4. mailarako ere fitxa hauek prestatu ditut. Musika-hizkuntza lantzeko dira batik bat, abestiak ez daude besteetan bezala. Beraz, liburuxka horiekin gustora ibili bazarete hemen, 4. mailarako eskura dituzue. 

Aprobetsatu nahi dut komentatzeko fitxa zoragarri hauen egilea MªLourdes Leal dela eta berarekin elkarlanean egon osteko emaitza dira hemengo fitxak. Berak sortzen duen materiala erderaz egon arren, gonbidatu nahi zaituztet bere lana ezagutzera web-orria berritu duelako eta zoragarria dago.