apirila 12, 2021

Vivaldiren udaberria

Aurten udaberria eskolan ospatuko dugu eta haur-hezkuntzan Vivaldiren musikaren eskutik biziko dugu! Lehenengo, ipuin hau entzungo dugu:





Ikusi ondoren, dramatizazio bat egingo dugu ipuineko pertsonaiak bihurtuz. 
Entzunaldia ongi jarrai dezaten marrazkiak erakutsiko dizkiet, horrela jakingo dute doinu bakoitzean zer bihurtu beharko duten. 
Lorea gai nagusia izango da eta gai nagusiko doinuarekin hau kantatuko dugu:

Udaberria heldu da,
dena kolorez jantzi da 
zelaiak esnatu dira (BIS)

Txoritxoek adarretan
abesten dute goizero,
bizitza berritzen ari da. (BIS)


Hurrengo jardueran, ikasle bakoitzari pertsonaiak banatuko dizkiet  margotu ditzaten, eta geroago, egindako marrazkiak beste entzunaldi batean erabiliko ditugu. Kasu honetan dramatizatu beharrean, entzundako doinuaren arabera marrazkiak altsatu-erakutsi beharko dituzte.

Musika-tresnak ere erabiliko ditugu. Musikaren doinu bakoitza ongi barneratuta dutenez ikasleak lau taldetan banatuko ditut. Talde bakoitzak pertsonai bat izango da:
  1. Lorea (kaskabilo)
  2. Txoria (pandereta)
  3. Ibaia (marakak)
  4. Tximeleta (triangelua)
Entzunaldia bi alditan lantzen dugu. Lehenengoan, marrazkiak erakutsiko diet, baina bigarren aldian marrazki gabe egingo dugu. Doinua jarraituz, ikasle bakoitzak jakin beharko du noiz jo behar duen.

Bukatzeko, entzunaldia oso landuta dagoenez, marrazki hauek ordenatu ditzakete (denon artean talde handian, ikasle bakoitzari fitxa emanez...)



Idazketa ez-konbentzionala landu dezakegu ere musikograma hau jarraituz:



Bideo honi jarraituta esku-jolas bat burutu dezakete:


Eta azkenik, jolas hauek ordenagailuan egin ditzakegu:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?