urriak 12, 2020

Nik etxetxo bat daukat

Cantajuego taldearen abesti honen bertsioa euskaratu dut eskolako txikitxoekin egiteko. Etxean ikusteko bideotxo hau prestatu dut eta gustuko baduzue, fitxa eta audioa ere hemen eskura uzten ditut. Goza dezazuela espero dut!









urriak 02, 2020

Konpositoreen biografiak. "Google aurkezpenak"

Ikasturtean zehar ikasleek konpositoreei buruzko aurkezpenak egingo dituzte; ikasle bakoitzak bat egingo du. Hasiera batean aurrez aurreko ahozko aurkezpenetan pentsatzen aritu nintzen baina musukoekin egiteak jarduera zaildu egiten du. Horregatik aurrez aurre egin beharrean, etxean ala eskolan audioa grabatuko dute eta informazio guztia (audioa, argazkiak eta musika-lanaren bideoa) google aurkezpenak dokumentu batean aurkeztuko dute. Ikasle guztiekin konpartituko dudan dokumentua izango da hori, beraz bertan ikasle guztien biografiak jasoko dira. Konpositoreen biografia aurkezteaz gain, garai historikoari buruzko hainbat ezugarri ere aipatu beharko dituzte. 

Lan hau burutzeko Classroom martxan jarri dut, ikasleek beharko duten material guztia biltzeko oso erosoa delako.

Lana egiteko ARGIBIDEAK lotura honetan ikus ditzakezue.

Saio bakoitzean hasierako 5 minutuak (+-) eskeiniko dira aurkezpenak egiteko. 

Informazio guztia FITXA batean jasoko dute, hori da audioan grabatu beharko dutena, eta aurkezpenak egiten diren heinean fitxa horiek denbora-lerro batean jarriko dira gelako pareta batean. 

Ikasle bakoitzak nahi duen konpositorea aukeratuko du eta izena-emateko orria gelan jarriko da. 


Informazioa WEB orri honetatik jasoko dute: