otsailak 10, 2020

Perkusioa goilarekin

Goilarak folklorean oso erabiliak diren tresnak dira. Askotan ikus ditzakegu trikitilariekin batera jota, fandango eta arin-arinetan.

Ez naiz aditua, baina salseatzen oinarrizko erritmo batzuk ikasi ditut eta zuekin konpartitu nahi dut. Egingarriak iruditzen zaizkit eta gelan gure musika herrikoia lantzen dugunean modu honetan egitea oso polita izan daiteke. Tutorial honetan ikasi dudana konpartitzen dizuet: aholkuak eta zenbait oinarrizko erritmo.

Eta hoberena ikasitakoa praktikan jartzea denez, fandango honetan proba dezakezue. Aupa zuek!

6 iruzkin:

  1. Ana!, ze bideo onak! erabiliko ditut egun hauetan umeek sukaldeko tresnak ateratzeko...
    Mila esker eta zaindu!

    ErantzunEzabatu
  2. Iepa Itziar!
    Asko pozten naiz! Egia esan etxe guztietan dauden tresnak dira eta egun hauetan oso aproposak izan daitezke. Zu ere zaindu asko, badirudi luzerako dugula...
    Besarkada bat

    ErantzunEzabatu
  3. Zelako pasada Ana, Oso ona da!!! Beti bezala zure lana laguntzen digu pilo. Mila esker!!!!Zaindu eta besarkada bat.

    ErantzunEzabatu
  4. Mila esker zure mezuagatik Ihintza! Asko pozten nau jakiteak ideiak lagungarriak direla, benetan. Zu ere zaindu asko egun hauetan!

    ErantzunEzabatu
  5. Ikusi barik neukan!! oso polita, Ana! Bueltatzen naizenerako gordeta!! Zaindu!!

    ErantzunEzabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?