abendua 31, 2018

Lehenengo emakume musikaria euskalduna: Kalam.

VIII. mendearen inguruan arabiarrak penintsulan sartu ziren, eta Nafarroako zenbait lurralde okupatzeaz gain, iparraldeko lurraldeak ere konkistatzea saiatu ziren inongo arrakastarik gabe; aurrez-aurre baskoiak zeuden.
Iturria: http://leyendasmirdalirs.com/2016/02/12/pueblos-originarios-vascones/

Musulmanek baskoien kontrako gerra batean, Kalam izeneko neska euskaldun bat bahitu eta Ekialdera eraman zuten. Kalamek Medinan pasa zuen bere hautzaroa eta bertan olerki arabiarrak errezitatzeko artea zein abeslaria izateko teknika irakatsi zioten. Handitan, haren arterako gaitasunak hain deigarriak ziren Abdelraman II-ak bere jauregira eraman zuela gorteko musikaria izateko. Momentu horretatik aurrera Kalam qiyan bihurtu zen.


Iturria: http://mezquitacordobesa.blogspot.com/

Qiyanak morroi abeslariak ziren eta arterako ikasketak jasotzen zituzten haien bizitza ososan zehar. Beraz, Kalamek musika ikasketak jasotzen jarraitu zuen eta haren talentua handitzen joan zen harik eta konpositore bikaina bihurtu zen arte. Abdelraman II-a hain liluraturik zegoen Kalamekin maitemindu eta ezkondu egin zela.

Beno, eta hau izan da Kalameri buruz jaso ahal izan dudan guztia. Zer iruditu zaizue lehenengo emakume musikari euskaldunaren historia?  Mila eta bat gau ipuineko istoriotako bat izan zitekeen, bai, baina istorio tristea. Urrezko kaiola batean giltzaperatuta dagoen talentu handiko emakume batena...

Gaur egunera soilik iritsi zaizkigu Kalamen olerki batzuk, baina musikarik ez. Beraz, berak egin ahal izan zuen musikaren adibide bat utziko dizuet, qiyanen musika hain zuzen.



Loturak:
http://www.musicaantigua.com/las-esclavas-cantoras-de-al-andalus/
http://www.euskonews.eus/0569zbk/elkar_es.html












abendua 09, 2018

Horrela hitz egin zuen Zaratustrak.

Stanley Kubrick-ek, zine-zuzendariak, munduko poema sinfonikorik ospetsuena bihurtu zuen aurrean dugun musika-lan hau. Horrela hitz egin zuen Zaratustrak, Richard Straussek konposatutako poema sinfoniko bat da. 

Richard Strauss
Zaratustra aintzinako Persian bizi izan zen pertsonai semilegendario bat zen eta bere irudian oinarrituta Friedrich Nietzschek idatzi filosofiko bat sortu zuen. Idatzi honen ideia nagusia hauxe izan zen: 


Potere-borondateri eta saiakera intelektualari esker, gizakiak bizitza kaxkarratik eta konformismotik urruntzeko aukera dauka. Bide horretatik gizakia iritsiko litzateke urrezko garaiara.


Idatzi hau 1883 urtekoa da eta garai horretako kristau tradizioarekin zeharo austen zuen. Oso idatzi polemikoa izan zen.

Straussek musika-lan hau sortzerakoan Nietzschek planteatutako gizakiaren bilakaera isladatu nahi zuen:  gizakiaren jatorritik  urrezko garaiara iritsi bitarteko bilakaera.

Beraz, entzuterakoan, animatzen zaituztet gizakiaren bilakaera irudikatzera!