irailak 14, 2018

Soinuaren Altuera

Altuera landu izan dudanean beti soinua tamainarekin erlazionatu dut; hau da, animalia handi batek soinu grabea egiten du eta txiki batek aldiz,  agudoa.

Horrela landu izan badut, ez zitzaidan asko konbenzitzen eta aldatu nahi nuen kontzeptua hau izan da: edozein objektu tokiz alda daitekela soinu-altueraren arabera. Bestalde, honek baita prestatuko gaitu soinu-kokapenerako pentagraman (behintzak asmoa hori da!)

Hortarako, nituen materialei buelta bat eman diet eta pertsonai bat sortu dut soinu-altuera aurkitzeko lagunduko gaituena. Hau da lantzeko proposamena:

1. SAIOA

Bideo hau ikusiko dugu. Bertan Gru-Gru soinu-altueraren arabera, eskailera gora eta behera joango da.



Bideoa ikusi ondoren, bakarrik audioa erabiliko dugu eta txirularen soinuaren arabera gora ala behera mugituko gara. Ondoren, Gru-Grurekin dantza egingo dugu. Hau da bere abestia:

SOINUAK IZAN DAITEZKE GRABEAK
KOKATZEN DITUGU AZPI AZPIAN
BADIRA BAITA AGUDOAK.

GRU GRU GOIAN
GRU GRU BEHEAN (bis)
BERRIZ HASTERA,
BERRIZ HASTERA.



Ikasleei Gru-Grutxoak banatuko dizikiegu margotu eta moztu ditzaten aurrerago egingo diren jardueretan erabiltzeko. Hori egiten duten bitartean abestia jarri dezakegu.



2. SAIOA

Ikasle bakoitzak bere Gru-Gru eskutan duela, bideoa berriz ikusiko dugu eta abestia baita errepasatuko dugu. 

Ondoren, irakasleak enbolo-txirula batez soinu agudoak eta grabeak egingo ditu, eta ikasleek, haien Gru-Gruk eskuetan dutela, gora ala behera jarriko dute. Ariketa hau talde osoak egingo du.

3. SAIOA

Azken saio honetan, abestia eta dantzatxoa errepasatzen hasiko gara. Ondoren, Gru-Gruk hegazkinez bidaiatuko du. 

Aldez aurretik, paperezko hegazkinak prestatuko ditugu (ikasleekin eginez gero saio osoa erabiliko genuke, beste aukera da!) ikasleei banatzeko. Ikasle bakoitzak bere Gru-Gru hegazkinean itsatsiko du.

Gelako espazio osoa erabiliz, irakasleak enboloko txirulaz soinuarekin gora-behera ibiliko da eta ikasleek hegazkina gora-behera mugitu beharko dute gelaren espazio osoa erabiliz.


Mugimenduaren bidez bizi ondoren, fitxa hau egin dezakete.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?