urtarrilak 25, 2018

Modo Antiquo. XVII. mendeko zuzendariak.

Orkestrako zuzendari bat imajinatu beharko bagenu, pertsona bat dotore jantzita eta batuta txikia eskutan duela irudikatuko genuke; baina, galdera bat bota nahi dizuet.
Orkestrako zuzendariek betidanik horrela zuzendu dute?
Orkestrak XVII. mendean sortu ziren (barrokoa), eta hauekin batera, zuzendariaren irudia. 
Barrokoan zuzendariek makil handi bat erabiltzen zuten, Santa Agedan erabiltzen dugun antzerakoa, musikariek erritmoa erraz jarrai zitzaten.



Garai horretako konpositore bati gertatu zitzaion historia kontatuko dizuet lerro hauetan, zuzentzeko modu berezi honekin oso lotuta dagoelako.
Bere izena Giovanni Baptiste Lully zen eta Eguzki Erregearen konpositorea zen.
Egun batean, The Deum izeneko musika-lan entsaiatzen ari zela, Lullyk makil handi horrekin bere oina kolpatu zuen. Metalezko makil hori oso-oso astuna zen eta ondorioz, zauria konplikatu zitzaion eta gangrenaz hil zen. 



Gaur egungo batutak mende bat beranduago iritsiko zen, XVIII. mendean; baina tamalez, Lullyrentzat beranduegi!

Zuzendariak margotu nahi badituzue HEMEN KLIKATUZ   deskargatu ditzakezue. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?