urtarrila 07, 2018

Danborrada

Gabonetako oporretatik bueltatu bezain laster, jada danborradaren giroa sentitzen hasi gara! 


Donostiako festaren jatorria, Napoleonen tropa frantsesek hiria okupatu zuten momentutik dator.

1800. urte inguruan, soldadu horiek Donostiako hirian guardiak egiten zituzten eta desfilatzen zuten bitartean, danborra jotzen zuten. Kalean, hiriko jendearekin zeharkatzen ziren.

Garai hartako donostiarrak, alde zaharreko iturrietara joaten ziren haien barrilak urez betetzeko. Oso bromazaleak zirenez, soldaduak imitatzen zituzten barrilak jotzen. Hemendik dator danbor eta barrilen erabilera danborradan.

Marrazki batzuk egin ditut, eta gustoko badituzue, horiek margotzeko aukera ere badaukazue. KLIKATU HEMEN fitxa hau deskargatzeko.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?