apirilak 30, 2017

"Erakusketa bateko margolanak". Modest Mussorgsky.

Musika-lan honen konpositorea Modest Mussorgsky deitzen da. Errusian jaio zen 1839an.

Viktor Hartmann, bere lagun onenaren omenez idatzi zuen. Viktor margolaria zen eta 39 urte zituela hil zen.

Mussorgskyk musika-lan honetan, "Erakusketa baten margolanak", Viktorrek marraztutako margolanen erakusketa irudikatzen du. Hamar koadro badira, erakusketa barruko ibilaldia ere irudikatzen du.

WIX honetan koadro guztiak bildu ditut. Interneten topatu ditudan baliabide batzuk daude eta nik sortutako pare bat musikograma ere.

Musika zirraragarria da! Sartu eta, ni bezala, gozatu!
Hemen utziko dut Iratxe Allenderen lan proposamena. Mia esker Iratxe!


apirilak 28, 2017

Just Dance KIDS

Bideo zerrenda honetan haur hezkuntzan eta lehenengo zikloan erabili ditzakegun bideoak bildu ditut. Gelan dantzatzeaz gain, ea etxean ere animatzen zareten! Dantzan egin!!