martxoa 16, 2017

2. zikloko tailerra: "La cubanita"

"Ahotsa tailerra"ren 2. txandarekin oso proiektu polita aurrera eraman dugu. Bi irakasleak lanean egon gara tailer honetan eta aldaketa batzuen beharra ikusten genuen. Solasaldi horretatik ideia bat jaio zen. Okurritu zitzaigun teknologia berriak eta ahotsa batzea eta emaitza CD baten sorkuntza izan da. 

Daviniarekin ordenagailu gelan egon dira eta gauza asko egin dituzte: abestiaren informazioa bilatu, WORDen kantaren letra idatzi, eskuz egindako marrazkia PAINTekin berriz egin dute, eta CANVA aplikazioarekin portadak egin dituzte. Karatulak oso politak gelditu dira! 
Baina CD batek musika behar du, ezta? Horretaz arduratu gara musika gelan: arnasketak, bokalizazioak, erlaxazio ariketak... eta emaitza behean dagoen bideoan ikus dezakezue.

Hurrengo astean Zaharren Egoitzara goaz aiton-amonei kantatzera, seguro suuuuuper pozik jarriko direla, eta gu beraiei esker, oso esperientzia polita biziko dugu!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?