otsaila 03, 2017

Hildegard von Bingeni elkarrizketa. LH 6.A maila..

Ze elkarrizketa ona prestatu duten 6.A mailakoek! Egokitu zaien konpositorea Hildegar von Bingen izan da. Konpositorea izan bazen, oso pertsona mistikoa eta aditua izan zen alderdi askotan eta zuek elkarrizketa honetan lortu duzue hori adieraztea, horregatik guztiagatik, zorionak!

Hemen elkarrizketa irakurtzeko eta entzuteko aukera daukazue:


Kazetaria: Gaur gurekin Erdi Aroko konpositore bat daukagu. Kaixo Gregoria! Galdera batzuk egin nahi dizkizut.

Hildegard: Zu txorua zaude, ala?? Ni Hildegard von Bingen deitzen naiz. Hemen ez du inork talentua daukaten pertsonak errespetatzen!

K: Barkatu, barkatu... Broma bat zen Gregoria... Ez, barkatu!...Hildegard!!
Non jaio zinen?

H: Alemanian jaio nintzen.

K: Noiz?

H: 1098. uretan. Ba, orain konturatu naiz oso zaharra naizela!

K: Orduan orain, 919 urte dituzu, ezta? Zenbat urtekin bihurtu zinen moja?

H: 8 urtekin komentu batera eraman ninduten.

K: 8 urtekin?? Zergatik? Ume bat zinen!

H: 10. seme-alaba izan nintzelako .

K: Ez dut ulertzen... explikatu hobeto, mesedez.

H: Erdi Aroan familia bateko 10. seme-alaba elizari eskeini behar zitzaion moja edo fraile izateko. "Diezmo" deitzen zioten horri.

K: Egia al da zuk emakumezko lehenengo monastegia sortu zenuela?

H: Bai, egia da. Monastegiak bazeuden, baina nik emakumezko lehenengoa sortu nuen; emakumeekin bakarrik.

K: Eta han liburu batzuk idatzi zenituen, ezta?

H: Bai, 42 urtekin txikitatik izandako irudipenak idazten hasi nintzen eta liburu horiek oso ospetsuak bihurtu ziren Europa osoan.

K: Baina famatua zara konpositorea izateagatik, musika ikasi zenuen?

H: Ez, dena belarriz egiten dut.

K: Eta ze motatako musika egiten duzu?

H: Musika gregoriarra.

K: Zergatik?

H: Niri musika bihotzera ailegatzen zait oso polita delako eta pentsatzen dudalako otoitz egiteko balio duela, eta pertsonak sendatzeko ere.
Ai, ai, ai... enroiatzen ari naiz, ezta?

K: Ez, ez, lasai. Oso interesgarria da! Hori musikoterapia deitzen da.

H: Ez nekian! baina, orduan, jakin gabe, nik ere musikoterapia egiten nuen!

K: Bueno Hildegard, eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik. Agur. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?