azaroa 23, 2016

Stop Motion tailerra: 1. txanda.

Aste honetan Stop Motioneko lehenengo tailerra bukatu da. Zazpi saiotan zehar lan desberdinak burutu dituzte: lehenengo fasean gidoia eta story board sortu dute; ondoren, pertsonaiak eta eszenatokia egin dute, eta azken fasean, ateratako argazkiekin bideo-edizioa burutu dute. Hoberena, dena beraien emaitza izan dela, eta nire ustez, oso esperientzia positiboa izan da.

Lehenengo txanda hau Erdi Aroko garaian kokatu da eta oso istorio magikoak sortu dituzte!
   



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?