azaroa 25, 2016

Giaccomo Rossiniren elkarrizketa. 5.A maila.

Irratian galdetu nizuen ea nola deitzen zen haren semearen gainean zegoen sagar bati gezia sartu behar izan zuen gizona, ezta? klikatu hemen istoria hori ezagutzeko eta erantzuna aurkituko duzue.

Bestalde, hau da 5. mailakoek Giaccomo Rossiniri egin zioten elkarrizketa.

Egunon!

Gaur Giaccomo Rossini konpositorea dugu gure irratsaioan. Eskerrik asko etortzeagatik.
-Nola hasi zinen musika munduan?
-Nire aitak erakutsi zidan eta sei urtekin herriko musika-bandan jotzen hasi nintzen.

-Zu famatua zara opera bufak idazteagatik, baina zer da opera bufa bat?
-Opera komikoak dira, betidanik izan naiz oso bromazalea, ja,ja,ja.

-Nondik datorkizu “Opera Bufaren Erregea” izena?
-Horrelako opera asko idatzi ditudalako eta gainera kalitatezko obrak dira. Arrakasta handia lortu dut guztiekin.

-Opera serioren bat idatzi duzu?
-Bai, “Guillermo Tell”, nire azken opera.

-Gaztea hasi eta gazte jubilatu zinen ere.
-Bai, 37 urterekin, beste zaletasunak ere baditut eta horretaz dedikatzeko garaia zela pentsatu nuen, horrela sukaldaritza munduan sartu nintzen. Oso plater onak prestatzen ditut eta gustora jaten ditut, ja,ja,ja.

-Gustora entzun dizugu, baina bukatzeko ordua da. Eskerrik asko berriro, eta beste bat arte.
-Agur.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?