abuztuak 31, 2016

Baketak nola heldu behar dira?

Pasa den ikasturtean bultzada handia eman nien plaka-instrumentuei lehenengo mailatik seigarren mailara, eta arazo batekin topatu nintzen: azaldu arren, ikasle asko ez zuten ongi ikasi baketak egoki heltzen. Haien joera da hatz erakuslea luzatzea makilaren gainean eta ondorioz instrumentuak behar duen erresonantzia ez du lortzen, besteak beste.

Etxeko paperen artean baketei buruzko kanta batekin egin nuen topo. Bertan baketak hartzeko posizio egokia azaltzen da eta hori ikasteko metodo oso ona iruditu zait. Egilea Gregorio Vicente Nicolás da, eta hau da aurkitutako letra:

Cojo las baquetas con ínice y pulgar,
luego las abrazo no se vayan a escapar.
Con brazos y con pecho un triangulo formé,
miramos la hora, los hombros bajaré.

Haren ideiatik abiatuz, kantatxo hau sortu dut non baketaren posizioa ongi adierazita gelditzen da. 
Moldaketa eta doinua nik asmatutakoak dira; ea kantatzen eta dantzatzen ongi ikasten dugun!



abuztuak 30, 2016

Irudiak margoetan bihurtu: PsykoPaint.


Aplikazio honek irudiak margoetan bihurtzeko aukera eskeintzen du. Erabiltzen hasteko izena eman behar dugu. Gehiena erderaz dagoen arren, gauza batzuk ingelesez agertzen dira.

Emaitzak sortzaile eta kuriosoak dira. Hemen, jatorrizko irudiaren eta editatutako irudiaren artean dagoen  aldaketa ikus dezakezue. 

GAZTELUGATXE. BERMEO.


abuztuak 28, 2016

Kantu polifonikoa. Zer da?

Kantu polifonikoa eztarri-kantua bezala ere ezagutzen da. Faringe eta ahoaren artean sortzen den dirdiraren ondorioz gertatzen da. Teknika hau menperatzen dutenek bi soinu edo gehiago sor ditzakete.

Batez ere Erdiko Asiako musika herrikoian topatzen da (Errusiako "Tuva", Mongolia, Tibet, Uzbekistan eta Kazajistan), baina Europako eta Afrikako zenbait eskualdetan ere aurki dezakegu.
Kantu-mota hau musika-tresna sinplez lagunduta dago eta geografia horietako giro naturala irudikatzeko erabiltzen da. Harrigarria da!

Lehenengo bideoan Anna-Maria Hefele topatuko dugu eta oso ondo azalduko digu kantu honek zertan datzan!