uztailak 26, 2016

Irudien neurria aldatzeko: ResizeYour Image.

Askotan gertatu zait blogean txertatu ditudan irudiak, nire gustorako, handiak geratu direla, baina bloggak irudi horien neurria aldatzeko eskeintzen dituen aukerak mugatuak dira.

Ekartzen dudan aplikazioak, ResizeYour Image irudi horiek aldatzeko aukera uzten du oso modu errazan; gainera, formato anitzak onartzen ditu: gif, jpg, png, tiff, raw, txt...
Ez dugu izena eman behar, eta erabilpena oso erraza da:

  1.  Ordenagailutik irudia igoko dugu.
  2.  Irudia moztuko dugu nahi dugun tamainara.
  3.  Irudia txikiagoa bihurtu nahi badugu "disminuir zoom" klikatuko dugu gure irudia mozketaren tamainara egokitzeko; irudia handitu nahi badugu, "+ zoom" sakatuko dugu.
  4. Bukatzen dugunean "preparado" botoi laranjari emango diogu.
  5. Leiho berri bat irekiko da eta nahi dugun formatoa aukeratuko dugu (gif, png edo jpg)
  6. "Ahorrar" botoi laranja sakatuko dugu eta zuzenean ordenagailuan gordeko da.



uztailak 23, 2016

Irudien aurkezpenak egiteko aplikazioa: Kizoa.

Aplikazio honekin irudien aurkezpenak oso ederrak egin ditzakegu. Erderaz dago, eta niretzako bere alderik onena, aurkezpenari musika txertatu ahal diogula da.
Izena eman behar da eta erabilpena erraza da. Adibide bat uzten dizuet:


uztailak 08, 2016

Irudi animatuak sortzeko baliabidea:PicMix

Web-orrialde honetan gure irudiak animatu ditzakegu. Bere alde ona da ez dugula izena eman behar eta ikasleekin erabili dezakegu inongo oztoporik gabe.

Erabilpena oso-oso erraza da. "Creación PicMix" klikatu behar dugu, gure irudiak igotzen ditugu eta horiek editatzen hasten gara.

Bukatzen dugunean, "acabar" sakatzen dugu. Beste lehio bat irekiko da, izenburu bat jartzen diogu gure lanari, eta amaitzeko "registro" klikatzen dugu.







uztailak 07, 2016

Bideo-jokoak sortu: Sploder.

AulaPlaneta bloggean topatu dut baliabide hau (bertan hemen baino informazio sakonagoa topatuko duzue). Web-orrialde honetan gure bideo-jolasak sor ditzakegu modu errazan. On-line jolasten da, beraz ez dugu deskargatu behar. Izena eman gabe erabil daiteke, baina kontu bat sortzen badugu, guk sortutako jolasak gorde ditzakegu.


Sortzeaz gain, beste erabiltzaileek sortutako bideo-jolasak proba ditzakegu.


Bideo-jolasen diseinura gerturatzeko, sormena indartzeko eta istorioak sortzeko oso baliabide interesgarria dirudi!



uztailak 05, 2016

"Osain". Afrikako yoruba kanta.

Aurreko ikasturtean garatu ikastaro batean Sergio Lopez de Landatxe, "Rezikletas"eko partaidea, ezagutu nuen. Perkusioaren inguruan oso ikastaro interesgarria planteatu zuen, eta gauza asko erakutsi zizkigun: gorputz-perkusioa, perkusio afrikarra eta material birziklatuarekin musika-tresnak egitea besteak beste.

Ikastaro horretan doinu afrikar bat erakutsi zigun eta hori erabiliz perkusioko proposamen bat gauzatu genuen. Asko gustatu zitzaidan eta nire buruari esan nion zerbait egin beharko genukela gelan. 
Doinu horren inguruan ikertzen ibili naiz eta haren jatorria ezagutu dut. Erderaz esaten den bezala, behingoz "manos a la obra" jarri naiz eta doinu horretarako oinarri instrumental bat sortzeaz gain, txirularako ere moldaketa txiki bat egin dut.

Hori guztia, informazioa eta musika-proposamena, material honetan bildu dut.