ekaina 20, 2016

Zaharren Egoitzako kontzertuaren kronika.

Ekintza honen gauzatzea bi ideien inguruan bueltak ematearen ondorioz sortu zen: 
  1. Ikas-komunitatea garen neurrian, zergatik ez jarri harremanetan herriko aiton-amonekin. Gure ikasleen gizarteratze prozesuan bizitzako etapa guztiak ezagutzea inportantea da eta zahartzaroa etaparik ezezagunena da.
  2. Gure ikasleengan giza-balore positiboak sustatzen dituen ekintza bat burutzea.
Esan eta egin! Zuzendaritza taldearen laguntzari eta lankideen inplikazioari esker ideia honek forma hartu zuen pasa den asteazkenean, ekainak 15.  
2. zikloko ikasleak San Pedroko Zaharren Egoitzara joan ziren kontzertu txikitxo bat eskeintzera.

Bai egoitzako pertsonen aldetik, bai irakasleen zein ikasleen aldetik sentsaioak oso onak izan dira.
Eskolan ekintzaren balorazioa egin ostean, hauek izan dira ikasleen iritziak:
  • Asko gustatu zaie kontzertu hori egitea eta ia gehienek errepikatu nahiko lukete.
  •  Batzuk urduri jarri ziren.
  • Haien ustez, aiton-amonek oso pozik sentitu ziren.

Eta nola izan da posible ekintza hau burutzea?
Ikasturte honetan irrati tailerrean haur-abesbatza baten dinamika jarraitu izan dugulako: 
  • Erlaxazioa eta luzapenak gorputza prestatzeko. 
  • Bokalizazioak ahotsa berotzeko eta ikasle bakoitzaren erregistro agudoa zabaltzeko.
  • Abestiaren lanketa.
Hiru abesti prestatu izan ditugu: talde batek 2 eta besteak 1. Ez da asko, baina 9-10 saio ez digute eman gehiago lantzeko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?