maiatza 24, 2016

PS22 CHORUS, irratiari agurra emateko.

Ikasturte honetako Musika txokoari agurtzeko, haur-abesbatza batez baliatuko naiz.
Baina haur-abesbatza hau ezohikoa da. Bere izena PS22 Chorus da eta York Berriko auzo arazodun bateko eskola publiko batean sortutakoa izan da. 10-11 urte bitarteko haurrek parte hartzen dute.

Abesbatza sortu duena Gregg Breinberg deitzen da. Musika teoriako eta konposizioko ikasketak  burutu ditu baina bere pasioa irakaskuntza da.

 Eskola horretako umeei bizipen positiboak emate arren sortu du abesbatza, eta bere entsaioetako bideoak youtubera igotzen hasi den momentutik, oso  arrakastatsua bihurtu da. Gaur egun, 30 milloi bisitak baino gehiago jaso dituzte.

Gregg Breinberg-ek abesbatzarako erabiltzen dituen kanta guztiak  moldatu ditu eta batzuetan ere abestien letrak umeentzako egokitu ditu. 
Haren moldaketen artean gaur egungo musika-taldeen kantak aurkitzeaz gain (Lady Gaga, Bruno Mars, Adele, Beyoncé…) berak idatzitako kantak ere topa ditzakegu.

Hemen utziko dizuet haien lanetako bat: Pharrell Williamsen “Happy” abestiaren bertsio bat. Zoragarria!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?