otsaila 29, 2016

Soinu ezaugarriak: IRAUPENA


Orain dela urte batzuk istorio honekin topatu nintzen. Jatorrizko izena "Anastasio y la granja" da eta txikiekin soinuaren IRAUPENA lantzeko erabili izan dut.
Suena suena metodoaren kanta bat da eta abestia Antonio Bejarano irakasleak konpartitutako bilduma batean aurkitu nuen.

Euskarara itzultzeko moldaketa batzuk egin ditut. Orain gure protagonista Tomás deitzen da, eta modu honetan lantzen dugu:

1. saioa
Ipuina kontatzen diet eta denon artean animalien soinuak imitatzen ditugu. Bukatzean, bakarrik animalien txartelak erakusten diet eta berriz animalien soinuak imitatzen ditugu.



Ondoren, "Tomas baserrian" abestia irakasten diet:


 


2. saioa
Ipuina eta abestia gogoratzen dugu eta jolas bat egiten dugu.
Jolas honetarako animalien bikoteak edo hirukoteak prestatzen ditut eta banatzen diet.

Ikasle bakoitzak egokitu zaion animaliaren soinua egin behar du eta entzumenaren bidez bere bikotea aurkitu behar du.

3. saioa
Kanta errepasatzen dugu eta animalien soinuen iraupenari atentzioa ematen diogu. 
Konturatzen gara soinu batzuk luzeak direla eta beste batzuk motzak. Azalpenaren ondoren bideo hau ikusiko dugu:



Berriz bideoa ikusten dugu, baina orain ikasle bakoitzari orri zuri bat banatuko zaio. Soinua luzea denean lerro luze bat marraztuko dute, eta soinua motza denean puntutxoak egingo dituzte.

4. saioa
Kantarekin hasten gara eta ekintza honekin bukatzeko, bideoaren audioa berriz erabiliko dugu fitxa hau egiteko. Animalien soinuak ezagutzeaz gain, soinu bakoitzaren iraupena marraztu beharko dute.

Fitxa hau "Suena suena" metodoaren moldaketa bat da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?