otsaila 18, 2016

Soinu-ezaugarriak. Altuera.

ALTUERA

Altuera lantzeko jarraitzen ditudan pausoak azalduko ditut. Ariketa hauek haur-hezkuntzan egiteko pentsatuta daude.

  • Lehenengo, enbolo-txirularekin jolas moduko bat egiten dugu. Soinu grabea entzuten dutenean, eskuak beheraka jarriko dituzte, eta soinua agudoa denean, eskuak altxatuko dituzte.


  • Bigarren ariketa, hau bezalako horma-irudi batekin egiten dut. Txori handiena soinu grabeari dagokio, eta txikiena agudoari. Hasteko bi hauek bakarrik erabiltzen ditut eta txorien izenak ikasten dituzte: agudo eta grabe. Ikasleak txandaka ateraten dira eta edozein instrumentu melodikoa erabiliz, soinuaren arabera txori-agudoari edo txori-grabeari dagozkien adarrean kokatzen dute.
  • Hirugarren ariketan bideo hau ikusiko dute. Soinu bakoitzari dagokion txoria (agudoa edo grabea) ezagutuko dute. Bideoa ikusi ostean, beheko fitxa egiten dute bideoaren audioa entzuten dutelarik.


  • Laugarren ariketan zuhaitzaren horma-irudia erabiliz, hirugarren txoria gehitzen dut. Orain hiru soinu bereizi behar dituzte.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?