otsaila 23, 2016

Harizko musika-tresnak. 5. B mailako lana.

Proiektu honetan 5. mailako ikasleek web-orrialde bat sortu dute. Bikoteka lanean ibili dira eta bikote bakoitzak atal bat ikertu du. 
Niretzako izan da lehenengo aldia animatzen naizela hau bezalako ekintza bat egitera eta teknologiarekin gertatzen den bezala, uste nuen baino oztopo gehiago topatu ditut bidean.

Web-orrialdea sortzeko Wix plataforma erabili dugu, eta informazioa sartu zezatela, txantilloi bat prestatu nuen. Hasieran uste nuen edozein ordenagailutik orrialde berdina editatzeko aukera izango genuela, baina lana gordetzeko garaian gordetzeari ematen zion lehengo ordenagailuak blokeatzen zuen beste ordenagailuen gordetzeko aukera. Beraz, saio bateko lan guztia galdu egin genuen... Akatsetatik ikasten da!

Ikasleek oso ondo erantzun zuten eta hurrengo saioan berriz lanari ekin zioten. Egin dudana izan da jatorrizko txantilloia bikoiztu hainbat aldiz eta kopia berri bakoitzari bikotearen izenekin izendatu. Lan guztia bukatu dutenean informazioa kopiatu dut eta dena txantilloi berdinean jarri dut.

Lan asko suposatu izan duen arren, pozik nago emaitzarekin. Hasieran nire laguntza eskatzen zuten momentuero, baina saioak pasa ahala gero eta konfiantza gehiago hartu dute eta ongi manejatu dira web-orria editatzen, informazio bilatzen, argazkiak kopiatzen...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?