otsaila 16, 2016

Afrikako kanta: Kokoleoko

"Kokoleoko" Liberiako kanta da. Zonalde honetan instrumenturik erbiliena djembea da, horregatik kanta hau lantzerakoan ahalik eta erritmo gehien egiten saiatu behar dugu. 
Kanta honi buruzko informazio gehiago web honetan aurkitu dezakezue: aprendomusica


Esandakoaren arabera, gure helburua da ahalik eta erritmo gehien sortzea da, horregatik abesteaz gain, kanta honi musika-tresnekin eta esku-jolas batekin lagunduko diogu. Hemen azalduko ditut erabiltzen ditugun hiru proposamenak:

1 PLASTIKOZKO KUBOAK  

Abestiari eskema erritmiko honekin laguntzen diogu:

PUN: kuboaren erdian
KA:   kuboaren ertzean
TXIS: makilak elkar kolpatuz

2 PLAKA INSTRUMENTUAK

Hau da abesti guztian zehar plaka-instrumentuek egiten duten ostinatoa:


3 ESKU JOLASA

Abesten dugun bitartean esku jolas hau gauzatzen dugu: 


Eta inportanteena falta da! Musika! Hemen utziko dizuet audioa: 

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?